Zuraide

Koordenatuak: 43°20′31″N 1°28′29″W / 43.3419°N 1.4747°W / 43.3419; -1.4747
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:22, 15 urria 2016
Zuraide
 Lapurdi, Euskal Herria
Zuraideko Herriko Etxea.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Souraïde
AuzapezaLouis Genin (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64527
Herritarrazuraidar
Kokapena
Koordenatuak43°20′31″N 1°28′29″W / 43.3419°N 1.4747°W / 43.3419; -1.4747
Map
Azalera16,86 km2
Garaiera40-363 metro
Distantzia20 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.407 (2018:  −17)
alt_left 709 (%47,1) (%45,9) 691 alt_right
Dentsitatea80,13 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,77
Ugalkortasuna[1]‰ 58,49
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,23 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,51 (2011)
Langabezia[1]% 5,28 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 12,98 (2010)
Erabilera% 0,97 (2011)

Zuraide Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Lapurdi Garaia eskualdekoa.

Geografia

Ingurune naturala

Urdazurira isurtzen diren Amezpetuko eta Opalazioko errekak udalerritik igarotzen dira. Era berean, Errobiren ibaiadarra den Zubizabaleta errekak ere udalerria gurutzatzen du. Azkenik, Antzara errekaren ibaiadarra den Urloko erreka ere igarotzen da Zuraidetik.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Eliza
  • Otsantza
  • Zabaltza
  • Plaza
  • Amezpetu

Historia

Frantziar Iraultzaren garaian, udalerriak Mendialde izena hartu zuen. Izualdian, Zuraideko biztanleak, Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu eta Sarakoekin batera deportatuak izan ziren Landetara eta bertako alkatea gillotinatua izan zen.

Demografia

XIX. mendean zehar 600 biztanle inguru izanik, XX. mendearen hasieran biztanleak galtzen hasi zen Zuraide eta 1960ko hamarkadan 500 baino gutxiago zituen. Ordutik hazkunde nabarmena izan zuen herriak, eta XXI. mendearen hasieran 1.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Zuraideko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markako lurren barnean dago. Udalerriko lurretan ofita harrobi bat aurki daiteke.

Ondasun nabarmenak

  • Herriko Etxea, XVI. mendeko etxe batean dago kokaturik. Antzinean prioretxea izan zen eta ondoren abade-etxea, 1905ean udaletxe bihurtu baino lehen[2].
  • Donejakue elizaren jatorria XII. mendean dago[3]. Udalerria, Baztango bidean, Donejakue Bidearen bide batean dago kokaturik, zeinetan erromesek, Pirinioak ahalik eta mendebalderen gurutzatzen zuten, baita porturik baxuenetik ere (Belateko portua, 847 m).

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuraide Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi