Bidebarrietako Udal Liburutegia
Bidebarrietako Udal Liburutegia | |
---|---|
Biblioteca Municipal de Bidebarrieta | |
![]() | |
Zazpikaleak | |
![]() Bidebarrietako Udal Liburutegiaren irudia. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′32″N 2°55′28″W / 43.258986°N 2.924559°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1890 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Severino Atxukarro |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 35 |
Kontaktua | |
Helbidea | Bidebarrieta, 4 eta c/ Bidebarrieta, 4 |
E-posta | mailto:biblioteka@iurreta.eus eta mailto:bidebarrieta@bilbao.eus |
Telefonoa | tel:+34-946-81-27-26, tel:+34-946-16-93-42 eta tel:+34-944-15-09-15 |
Webgune ofiziala | |
Bidebarrietako Udal Liburutegia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen udal liburutegi bat da. Zazpikaleetako Bidebarrieta kalean dago, Arriaga antzokia eta Areatzako parketik oso hurbil.
Severino Atxukarro bilbotar arkitektoak estilo eklektikoan diseinatu zuen. Hasiera batean 1890an eraiki zenean "El Sitio" izeneko elkartearen egoitza izateko asmoz izan zen, Karlistaldietan Bilbo defendatu zutenen omenez, baina 1956an liburutegi bilakatu zen.
1983ko uholdeek asko kaltetu zuten, horregatik bost urtez itxia egon zen, azkenean 1988an berrireki zelarik.
Gaur egun, Bilboko udal liburutegi sareko liburutegi nagusia da. Bertan, liburutegi zerbitzuak eskaini egiten dira eta aldi berean, liburutegi sareko zerbitzu zentrala da, non hautaketa, erosketak, katalogazioa, zerbitzuen koordinazioa, etab. egiten diren.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |