Lope Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
77. lerroa: 77. lerroa:
Estima handian zeuden eta dauden konkistatzaileek (ikuspegi liluragarria beti ere: konkistatzaile jatorrak, liderrak, hidalgok, estratega arrakastatsuak, oso gizon handiak, kapitain orokorrak, aurkitzaileak, ikaragarrizko balentria, garaipenak, ausardia, zaldunak, leinua, familia ospetsuak, asmatzaileak, figura boteretsuak, etab) honako kalteak eragin zizkieten indigenei, zuzenean edo zeharka erailda eta akabatuta (wikipediatik hartutako informazioa):
Estima handian zeuden eta dauden konkistatzaileek (ikuspegi liluragarria beti ere: konkistatzaile jatorrak, liderrak, hidalgok, estratega arrakastatsuak, oso gizon handiak, kapitain orokorrak, aurkitzaileak, ikaragarrizko balentria, garaipenak, ausardia, zaldunak, leinua, familia ospetsuak, asmatzaileak, figura boteretsuak, etab) honako kalteak eragin zizkieten indigenei, zuzenean edo zeharka erailda eta akabatuta (wikipediatik hartutako informazioa):


- [[Kristobal Kolon|Cristobal Colon]] (Génova 1451-Valladolid 1506): hiru milioi indigena hildako Española irlan, Caonabo eta Manicatex kazikeak.
- [[Kristobal Kolon|Cristobal Colon]] (Génova 1451-Valladolid 1506): hiru milioi indigena hildako Española irlan, Caonabo eta Manicatex kazikeak erailak.


- [[Hernán Cortés]] (Badajoz 1485-Sevilla 1547): [[Moctezuma Xocoyotzin|Moctezuma]] eta [[Cuauhtémoc]] errege aztekak erailak, eta baita 7 buru azteka Tlacopan-en, 240.000 azteka [[Tenochtitlán|Tenochtitla]]-en, 800 maia  Potonchán-en, 5.000 indio [[Cholula]]-n, Catalina Juarez emaztea, eta espainiar apaiz bat.
- [[Hernán Cortés]] (Badajoz 1485-Sevilla 1547): [[Moctezuma Xocoyotzin|Moctezuma]] eta [[Cuauhtémoc]] errege aztekak erailak, eta baita 7 buru azteka Tlacopan-en, 240.000 azteka [[Tenochtitlán|Tenochtitla]]-en, 800 maia  Potonchán-en, 5.000 indio [[Cholula]]-n, Catalina Juarez emaztea, eta espainiar apaiz bat.

13:51, 7 abendua 2019ko berrikusketa


Lope Agirre
Bizitza
JaiotzaAraotz, 1510(e)ko hamarkada
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaBarquisimeto1561eko urriaren 27a (41/51 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta Sayayin (en) Itzuli
Izengoitia(k)el Loco, el Tirano eta el Peregrino

Musicbrainz: 61b7bb50-ef1b-4a9c-8983-5edae934f9c2 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau esploratzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Lope Agirre (Araotz, Oñati, Gipuzkoa, 1510eko azaroaren 8a - Barquisimeto, Venezuela, 1561eko urriaren 27a) Hego Amerikako esploratzaile eta konkistatzaile euskaldun bat izan zen, Espainiako koroaren aurka altxa zena. Espainiako erregeari zuka eginez zuzendutako bere gutun batean Agirrek bere buruari Erromesa eta Askatasunaren Printzea eta ezizenez deitu zion; beste batzuek Jainkoaren Haserrea izendatu zuten; aitzitik, espainiar etsaiek Eroa edota Tiranoa deitu zuten.

Agirre nolabaiteko kulturadun kaparea litzateke, ziurrenik On Juan Carlos Guerrak iradokitzen duen bezala eskribauen seme. Agirre gaztea 21 urterekin Sevillan zegoen garai hartan, Ameriketara joateko asmoa zutenei Indietako Kontseiluak murrizketak ezarri eta 1503an sorturiko Kontratazio Etxeak fidantzak eta beste hainbat baldintza eskatzen zizkien.[1]

Bizitza

Iturri gehienek diote Oñatiko Araotz auzoan (Gipuzkoa) jaio zela Lope, baina XVI. mendeko Ibarguen-Cachopin kronikak dio Aramaiokoa (Araba) zela sortzez.[2] Nolanahi ere, Gaztelako Koroaren mendeko lurretan jaio zen.

Francisco Pizarro Perutik sekulako altxorren istoriak kontatuz itzuli zenean, Agirre Sevillan zegoen eta 21 urte zituen. Urrearekin ametsetan, espedizio batetan izena eman zuen, eta 1536 inguruan heldu zen Perura. Nuevo Toledoko erregidore izan zen eta zaldiak hezten ere aritu zen[3], eta berehala izan zen ezaguna bere krudeltasun, indarkeria eta azpilanengatik. Data zehatzik ez badakigu ere, bertako emakume batekin lotu eta Elvira alaba ukan zuen, dirudienez ezkontzatik kanpo.

Kolonietako gerra zibilak

XVI. mendeko conquistador delakoek zerabilten armadura.

1544ean, Blasko Nuñez Vela erregeordea heldu zen Perura, indigenen esplotazioa erregulatzen zuten legeekin. Konkistatzaileek ez zituzten lege hauek atsegin, indigenekin nahi zutena egitera ohituta. Horregatik, Gonzalo Pizarro eta Frantzisko Carvajal erregeordearen aurka altxa ziren. Agirrek erregeordearen alde jokatu zuen, baina erregeordea garaitua izatean, Nikaraguara ihes egin behar izan zuen, sarjentu nagusi tituluarekin.

1551ean Frantzisko Esquivel epaileak atxilotu eta jendaurrean zigorrarazi zuen, indiarren aurka egindako gehiegikeriengatik. Mando bati lotu eta 100 edo 200 zigorkada jaso zituen, zauriak gatzez igurzten zizkiotelarik[3]. Agirreren aitonsemetza gorabehera billauei zegokien zigorra ezarri zitzaiolako zigortuak mendekua aldarrikatu zuen. Epaileak, Agirreren mendekuaren beldur, ihes egin behar izan zuen, etxebizitzaz etengabe aldatuz. Esaten denaren arabera, Agirrek hiru urte eta erdiz jazarri zuen epailea oinez[4], 6.000 kilometro zeharkatuz[1]. Azkenik, Cuscoko epailearen etxean bere mendekua bete zuen. Agirre heriotzera kondenatua izan zen hilketagatik, baina ihes egin eta bi urtez ezkutuan egon zen. 1554ean Alfonso de Alvaradok barkatua izan zen, zein Francisco Hernandez Giron errebeldearen kontra borrokatzeko gizonak biltzen ari baitzen.

Espedizioa Amazonian zehar

Pedro Urtsua, XVI. mendeko miniatura.

1560ean, Agirre Pedro Urtsuaren espediziora batu zen, Amazonas ibaian zehar nabigatuz El Dorado aurkitu nahi zuena. Uste denez, agintariek soldaduak espedizio hauetara bultzatu zituzten hirietan arazoak sor ez zitzaten. Cuscotik abiatu zen Agirre, eta Huallaga ibaiaren inguruetan lotu zitzaion espedizioa antolatzen ari zen kanpalekuari. 300 konkistatzaile inguru, afrikar esklabo zenbait eta 500 bat morroi indigenez osaturiko taldea hiru ontzitan abiatu zen 1560ko irailean, Huallaga ibaian behera (amazonas ibaiaren adar bat).

1561eko urtarrilean, Pedro Urtsuaren erailketan parte hartu zuen eta Fernando Guzman espedizioko buru ezarri zen, Agirre soldaduen buru izanik. 1561eko martxoaren 23an, Agirrek bere menpeko kapitain eta soldaduak Fernando Guzman Peru eta Txileko errege izendatzen zuen deklarazio bat sinatzera behartu zituen. 186 soldadu eta ofizialek uko egin zioten Filipe II.a Espainiako Erregearen aginpean egoteari[5].

Espainiaren kontra

Agirreren konkista-bidaia Cuscon hasi eta Venezuelan bukatu zen. Ez da ziurra Casiquiaren zehar Orinokora heldu zenik.

1561eko maiatzaren 22an espedizioko buruak hil eta Agirrek hartu zuen erabateko agintea. Uztailean atlantiar ozeanora heldu ziren, gaur egungo Venezuelako kostan. Ez dakigu Amazonasen ahoraino heldu zen eta itsasoz iparraldera egin zuen, edo Amazonasen adar batean gora egin eta Orinoko ibairekiko lotura topatu zuen (Casiquiare kanalak lotzen ditu Amazonas eta Orinoko, bertakoek ezagutzen zutena baina konkistatzaileentzat ezezaguna zena). Hilabete hartan Margarita uhartea hartu zuen (Venezuela), izuaren bidez kontrolatu zuena. Bertatik bidali zizkion Filipe II.ari koroaren aginduari uko egiteko arrazoiak azaltzen zituzten gutun famatuak.

Abuztuan uhartea utzi eta Panamarantz jo zuen. Baina Panama konkistatzeko saiakera horrek ez zuen arrakastarik izan, bidean amaitu zen koroaren aurkako bere matxinada. Mendietan sukarrek erasan zuten taldea, eta ez zuten Venezuelatik ateratzea lortu. Barquisimeton inguratuta (garu egungo Caracas eta Maracaibo artean), bere alaba Elvira eta bere jarraitzaileetako asko erailtzera heldu zen. Azkenean atxilotua eta exekutatua izan zen, 1561eko urriaren 27an[5]. Bere gorputza zatikatu eta zatiak Venezuelako hainbat hiritara eraman zituzten.

Nortasuna

Itxura

Garaiko kronistek ez diote Agirreren itxurari handitasunik egozten. Are, txikia eta aurpegi desatseginekoa zela zioten.

Fitxategi:Lope de Aguirre.jpg

Francisco Vazquezek honela deskribatu zuen[2]: "Lope Agirre tiranoa ia 50 urteko gizona zen, gorputzez oso txikia eta gauza gutxia; begitarte itxusiduna, aurpeti txikia eta meharra; begiak, zuzen begiratzen zuenean, dizdizka zituen, batez ere haserre zegoenean. Zorrotza eta adimen azkarrekoa zen, letratua ez izateko..."

Tocuyoko Cristóbal Gilek, Margaritan Agirre ikusi zuelarik honela zioen[1]: "45 urte arteko gizona da, gorputzez txikia, aurpegiz mehea eta gorputzez tinkoa, beltzarana eta urdintzen hasitako bizarra duena."

Francisco Hernandez Gironen kontrako gudaldi batean arkabuza lehertu eta eskuak kaltetu zizkion. Bestalde, eskuineko zangoan zauri larri bat ukan zuen, guztiz sendatu ez zena[4]. Azkenik, Francisco Esquivel epailearen zigorra kronikek esan bezala gertatu bazen, uste izatekoa da bizkarraldean orban sakonak zituela, zigorkaden ondorioz.

Izaera

Badirudi koroaren alde egindako zerbitzuak gorabehera gaizki tratatua sentitzen zuela bere burua, eta horrek izaera garraztu ziola. Amerikan ziren erregearen menpeko soldadu asko bezala, bazter nahasletzat jotzen zuten, gerra eta hilketarako egokiagoa, administraziorako baino.

Itxura zabarra gorabehera, bazuen jendearengan eraginik, mintzatzen zenean jendeak adi-adi entzuten omen zion[3]. Dudarik gabe, soldaduak konbentzitzeko erraztasuna zuen, ziurrenik ongi ulertzen zituen haien nahiak, bera ere soldadu beteranoa izaki.

Nabarmenki paranoikoa zela dirudi, psikopatiaren mugan; bere etsaiak nahiz hain gogotsuak ez diren bere jarraitzaile batzuk ere hil zituen. Bere eskuz zuzenki edo bere aginduen bidezko 72 erailketa egotzi izan zaizkio: 64 espainiar, 3 apaiz, 4 emakume eta indiar bat, honek hildakoen maila soziala edo sexuak axolarik ez ziola adierazten du.

Jantzirik eta armatua lo egiten zuen, berari leial zaizkionez inguraturik, denekin mesfidatia baitzen. Emakume zintzoei begirunea zien, ez aldiz ez zirenei.

Filipe II.ari gutunak

Agirreren gutunek heziketa eta idazkera oneko gizon bat agertarazten dute[6]. Baina horietan azpikari, zakar, baldar, ezatsegin, handinahi, jenio biziko, asaldatu, zuhur, trebe, errebelde, ausartegi, eta era berean beldurgarri, arriskutsu, fanatiko, mendekari eta libertarioa zen gizon bat ere azaltzen zaigu.

Agirreren itzala

Lope Agirrek eragin ezberdinak izan ditu garaiko eta beranduagoko jendearengan. Espainiarrentzat, Agirre errebeldea, eroa eta tiranoa izan zen, Filipe II.ak bere izena aipatzea ere debekatu zuelarik[4]. Beste batzuentzat, ekintza gizon ausarta izan zen, Hego Amerikako lurralde basatienak zeharkatzeko gai izan zena, eta espainiar inperioari erronka bota ziona. Justizia, askatasuna eta mendekua bilatzen zuela diote batzuek, besteek aldiz botere eta diru goseak gidatzen zuela. XIX. mendeko Simon Bolivarren hitzetan, Agirreren gutunak dira Ameriketako "lehen independentzia adierazpena"[7].

Askorentzat Agirre euskal nortasunaren muturreko bi aldeetako ezaugarrien jabea zen: hoberena eta txarrena egiteko gauza zen, bai balentria loriatsuenak nahiz irain zitalenak ere, betiere Ohoreari goreneko balio bat emanaz: irainik ez omen zuen inoiz ahaztu edo barkatzen, eta ez mendekatzea bera iraina zen; bere ohorea gordetzeko bere alaba hil zuen.

Baina Inperio oso bati aurrez-aurre borrokatu zitzaion gizona ere bazen. Hego Amerikan zehar ibilbide harrigarri bat burutu zuen. Bere erara, justizia eskatu zuen. Bere gutun errebeldea tirano harroputz baten mezua baino erregeaz nazkatutako subditu baten gutuna dela esan daiteke. Gainera, Agirrek beltz eta indiarrei berdintasun eskubideak eman zizkien (gogoratu XVI. mendea zela). Behin Agirrek hau aipatu zuen: "Hemen egia dioena erotzat jotzen da". Agirrek pentsatzen zuena esan eta bere hitzen ondorioen arabera jardun zuen. Hori izan zen Lope Agirre, Agirre erromesa, Agirre eroa, Agirre tiranoa, Jainkoaren haserrea, Askatasunaren Printzea.

Bitxikeriak

  • Agirreren bizitza bi aldiz eraman dute zinemara: lehena Werner Herzogen Agirre edo Jainkoaren haserrea 1973an eta bigarrena El Dorado, Carlos Saurarena, 1988an.
  • Bi nobelek ere Agirre dute protagonista: Ramón J. Senderren Lope Agirreren abentura ekinokziala eta Arturo Uslar Pietriren El Doradorako bidea.
  • Agirreren historian oinarritutako bi komiki daude gutxienez, bata Alberto Breccia argentinarrarena eta bestea bere seme Enriquerena.
  • "Gillman" rock talde venezuelarrak Agirreri buruzko abesti bat du bere "Escalofrío" (1994) diskoan, "El tirano Agirre" izenekoa.
  • El Tirano hondartza, Margarita irlako ipar ekialdean, Agirreren egonaldia gogoratzen du.
  • 2018an LOPE film herrikoia grabatu zuten Oñatin. Umorea eta kritika uztartuz, "El Dorado" espedizioa 2019ko Udal hauteskundeetara ekarri zuten egileek.

Konkistatzaileen eta Agirreren jardunak

Mendeetan zehar, Espainiako errege etxearen eta metropoliaren aldeko kronistek[8], historialariek eta idazleek, Lope Agirre deabruaren pare jarri izan dute. Oso erraza egin zaie bera mespretxatzea, inork defendatzen ez zuelako. Baina konkistatzaileen kirtenkerien zerrenda luzean, Agirre ez da inolaz ere nabarmentzen.

Jardunen konparaketa

Hernán Cortés

Estima handian zeuden eta dauden konkistatzaileek (ikuspegi liluragarria beti ere: konkistatzaile jatorrak, liderrak, hidalgok, estratega arrakastatsuak, oso gizon handiak, kapitain orokorrak, aurkitzaileak, ikaragarrizko balentria, garaipenak, ausardia, zaldunak, leinua, familia ospetsuak, asmatzaileak, figura boteretsuak, etab) honako kalteak eragin zizkieten indigenei, zuzenean edo zeharka erailda eta akabatuta (wikipediatik hartutako informazioa):

- Cristobal Colon (Génova 1451-Valladolid 1506): hiru milioi indigena hildako Española irlan, Caonabo eta Manicatex kazikeak erailak.

- Hernán Cortés (Badajoz 1485-Sevilla 1547): Moctezuma eta Cuauhtémoc errege aztekak erailak, eta baita 7 buru azteka Tlacopan-en, 240.000 azteka Tenochtitla-en, 800 maia  Potonchán-en, 5.000 indio Cholula-n, Catalina Juarez emaztea, eta espainiar apaiz bat.

- Francisco de Toledo (Oropesa 1515-Escalona 1582): Túpac Amaru errege inka eraila, eta baita 250.000 indio eta 50.000 zimarroi Potosin.

- Diego de Almagro (Almagro 1475-Cuzco 1538): 10.000 indio yanakona erailak, eta baita 50 kazike Aconcagua-n eta 10 indio inka.

- Alonso de Ojeda (Cuenca 1466-Sto. Domingo 1515): 10.000 indio Jaquimo-n, 1.000 indio Turbaco-n, eta Caonabo jefea.

- Francisco Pizarro (Trujillo 1478-Lima 1541): Atahualpa inka erregea, eta milaka menpeko inka.

- Pedro de Valdivia (Extremadura 1497-ucapel 1553): 4.000 indio maputxe, 2.000 yanakona beltz, 10 kazike indio, Espainiako bi kapitain, Espainiako 100 soldadu.

- Hernando de Soto (Badajoz 1500-Mississippi 1542): 6.000 indio Txoktaw tribukoak, Espainiako 90 soldadu.

- Diego Velázquez (Cuéllar 1465-Cuba 1524): 5.000 indio Kotubano-n, Cristóbal de Olid.

Vasco Núñez de Balboa

- Gonzalo Pizarro (Trujillo 1510-Cuzco 1548): 3.000 indio inka, Eespainiako Núñez Vela Erregeordea, Espainiako 1.100 soldadu.

- Juan de Esquivel (Sevilla 1470-Jamaica 1515): Kotubanamá kazikea, 4.000 indio taíno.

- Pedro Anzúrez (Sahagùn 1490-Yaguana 1543): 4.000 indio kargero, Espainiako 143 soldadu.

- Francisco de Orellana (Trujillo 1511-Amazonas 1546): 3.000 indio, Espainiako 380 soldadu.

- Sebastián  Belalcázar (Córdoba 1480-Colombia 1551): 3.000 inka Popayán.

- Gonzalo Jiménez de Quesada (Granada 1509-Bogotá 1579): Sagipa Zipa jefea, Zaque errege muiska, Cuxinipaba muiska jefea, Cuciniegua muiska jefea, 2.000 indio Los Llanos-en, Espainiako 340 soldadu, Espainiako 6 apaiz.

- Pedro Arias (Segovia 1440-León Viejo 1531): 1.515 indio inka, 700 indio La Antiguan, Núñez de Balboa, Hernández de Córdoba

- Nicolás Ovando (Cáceres 1460-Sevilla 1511): Anacona kainen erregina, 2.000 indio.

- Vasco Núñez de Balboa (Badajoz 1475-Panamá 1519): 1.000 indio inka, 4 kazike, Espainiako 500 soldadu.

- Bernal Díaz (Valladolid 1495-Guatemala 1584): 800 indio maia Potonchán-en, 200 indio maia Champotón-en.

Francisco Carvajal (Arévalo 1464-Cuzco 1548): 760 soldadu eta 6 kapitain espainiar.

- Pedro Alvarado (Badajoz 1485-Guadalajara 1541): 600 azteka Tenochtitlan-en.

- Pedro Urtsua (Arizkun 1526-Amazonas 1560): 400 zimarroi beltz, 50 indio pantxe, 50 indio muzo, Francisco Díaz kapitaina.

Pedro Alvarado

- Juan Ponce León (Valladolid 1460-La Habana 1521): 500 indio taíno, Agüeybaná II.a kazikea.

- Pánfilo de Narváez (Segovia 1470-Florida 1528): 500 indio Caonao-n.

- Diego Centeno (Ciudad Rodrigo 1516-Potosí 1549): 450 soldadu espainiar, Antonio Robles kapitaina, Gonzalo Pizarro esploratzailea.

- Nuño de Guzmán (Guadalajara 1490-Valladolid 1558): 200 indio puréchepa, 200 indio esklabo, Tangaxoán II.a erregea.

- Cristóbal de Olid (Jaén 1488-Honduras 1524): 200 indio maia, 200 indio txolulteka.

- Cristóbal Vaca de Castro (León 1492-Valladolid 1566): 200 soldadu espainiar, Almagro El Mozo.

- Lope de Agirre (Oñati 1511-Barquisimeto 1561): indio bat, 64 soldadu espainiar, 3 emakume espainiar, 3 apaiz espainiar, Elbira alaba.

Agirreren ezaugarriak

Agirrek hainbat ezaugarri berezi izan zituen:

-  Ez zuen inoiz kintorik (bertako indigena amerikarrei kendutako urre eta zilarren ehuneko hogei[9]) errege etxeari bidali[10].

Urrezko eskultura bat

- Felipe II.ari independentzia eskutitz ospetsua igorri zion. Bere etorkizuneko helburu pertsonala ez zen, aberastu ondoren, Espainiara itzuli eta nobleziaren tituluren bat erdiestea, Peruko askatzailea bilakatzea baizik.

- Bertako Cruspa Huaranca indigenarekin ezkondu zen, hango errituekin. Alaba bat izan zuten, Elbira[11]. Cruspa hil zenean hartu zuen El Doradorako espedizioan parte-hartzeko erabakia. Konkistatzaileek indigenei nahitaez espainolez egitera behartzen zieten bitartean, Agirrek kitxua hizkuntza ikasi zuen, bertako ohituretara eta usadioetara atxikitzeko. Eta bertako erlijioa eta jainko zein jainkosa errespetatu zituen.

- Ez zuen indiorik hil, espainiarren zelatari egin zen bat salbu. Eta ez zuen indigenen lurrik “konkistatu”[12] beretzat edo Espainiaren erregearentzat.

- Bere ama hizkuntza euskara zen, eta eskribau baten semea izanik, gaztelaniaz idazten ondo zekien. Ameriketara joandako %98ak, berriz, analfabetoak ziren.

XVI mendeko kronisten kontakizunak

“Lope de Aguirre. Crónicas 1559-1561” liburu bikainean, Agirreren garaiko sei kronista hauen idatziak jasotzen dira: Gonzalo de Zúñiga, Toribio de Ortiguera, Pedro de Monguía, Custodio Hernández, Almesto Vazquez, eta azkenik anonimo bat, oso interesgarria, Emiliano Josek Madrileko Historia Akademian aurkitutakoa eta 1950ean argitaratua.

Kronisten eskuizbribu bat

Bartzelonako Unibertsitateko Elena Mampel eta Neus Escandell liburuaren egileak diotenez, kronista bakoitzaren idatzia bere testuinguruan irakurri behar da. Batzuetan Felipe IIa erregeari atsegingo zaion erara idazten dute, edo Espainiara itzulitakoan prebendak jasotzeko, beste batzuetan lekuko zuzena izan gabe entzundako gertakariak idazten dituzte, kasuren baten bere burua zuritzeko, edo bada baita Agirreri mendekua hartzeko kontatzen duenik.

Baina era eta kasu guztietan, nabarmena da momentuan bertan idatzitako kronikak ez direla, baizik eta ondoren. Eta beti, metropoliaren eta agintarien kontakizun ofizialari mesede egingo diotenak.

Antzerako joera izan zuen beste kronista batek, Hans Staden alemaniar artilleroak (1525-1579). “Warhaftige Historia” idatzi zuen, eta salmentak igotzeko eta arrakasta lortzeko, kanibalismoaren alderdi morbosoa eta bertakoen basakeria nabarmendu zituen, urrutiko lurrak liburuz bakarrik ezagutzen zituzten europarrentzat jakin-min handia pizten zuten topikoak.

Bestalde badira kronista orokor gutxi batzuk, adibidez Fray Bartolome de las Casas (1484-1566) eta Fray Antonio de Montesinos dominikoak (1475-1540), konkistatzaileen gehiegizko jazarpenak salatu zituztenak Espainiako gortean[13]: indigenen hilketak, lurren konfiskazioak, harrapaketa etengabeak, urre eta zilarraren lapurreta, berdin izanik imajina erlijiosoak lingoteetan urtuz edo meategiak ustiatzeko indigenak esklabo bilakatuz, kanpoko lege eta erlijioen inposaketa, etab. Baina argi geratu denez, metropoliak kontakizun horiek estali egin zituen, eta berdin ondorengo historialariak eta idazleak.

Kontatzaile garaikideak Espainian

XVI. mendeko kronisten idatzietan oinarrituta, mendeetan zehar metropoliak bere kontakizuna zabaldu du, gaur egun arte[14]. Honakoak lirateke adibide batzuk:

RAEko liburutegia

Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako partaide de Pere Gimferrerek, Robert Southeyren “Ursuaren espedizioa eta Agirreren krimenak” liburuaren sarreran, honela dio: "Ameriketara joandako figura gutxik sortu dute Lope Agirrek bezainbesteko literatura, eta, agian, literatura horrek ez ditu inolaz ere hain tindu ilunak estali. Kortesek, Alvaradok edo Pizarrok miresleak eta aurkariak dituzte, sarritan biak aldi berean, eta bigarrena bakarrik badira ere, gutxitan ukatzen diete pertsonaia horiei handitasun tarte bat. Beste batzuek, Ojeda edo Balboa kasu, batez ere sinpatia pizten dute. Lope Agirreren inguruan bakarrik harridura unibertsal beldurgarri moduko bat piztu da. Soilik XX. mendean aldarrikatu dute pertsonaia, kasu batzuetan (Otero Silva) anakronismo nabari batekin”.

Fitxategi:Simon-bolivar.jpg
Simón Bolívar

RAEko beste akademiko ospetsu batentzat, Arturo Perez Reverte[15], "Oñatiko Agirre euskaldunaren kasuan, kointzidentzia erabatekoa da: bere abentura da denetan erotuena eta odoltsuena. Porrot egindako konkistatzaile, krudel, harroputz, paranoiko eta hiltzaile horren istorioak liluratu egiten nau, Ramon J. Senderren "Lope de Agirreren abentura ekinbidea" irakurri nuenetik. Soldadu errezelotsu eta krudel hark, badaezpada ere peto eta ezpataz armaturik lo egiten zuenak, eta prebentzioz aurkariei lepoa mozten zienak, bere burua uxatu gabe, Konkistaren alderik zurrunena eta ilunena sinbolizatu zuen niretzat. Klaus Kinski histrioniko ilehoriak, Werner Herzogen “Agirre, Jainkoaren kolerak” pelikulakoak, ez zuen zerikusirik harakin gozakaitz, egoskor, altzairu errazezko horrekin. Beti iruditu baizait txikia, zitala, bizartsua, lasaia eta isila zela ".

Manuel Godoy historialariak dioenez[16],"Simon Bolibarren baieztapena, Lope Agirre Amerikaren lehenengo independentzia adierazpenaren egiletzat aitortuz, hutsegitea da, emantzipazio-prozesuak Europako kode kulturalen barruan dagoen pertsona zuri batek zuzentzen dituenean bakarrik hartzen baititu kontuan. Ez du aintzakotzat hartzen, adibidez, 1539. urtean Guatipan buruzagiak 5.000 indigena gidatu zituela Pedro Añazco espainiarraren aurkako gerra baten. Edo 1560. urtean Los Teques komunitate indigena Guaicaipuro kazikearekin antolatu zela Luis de Narvaez kapitainaren aurka".

Ildo berritzaileko kontatzaileak

Gabriel Insausti historialariak Jorge Oteiza artistak Agirreri buruz duen sentimendua azaltzen du bere “Utopia zergatik arkadia: Oteiza eta Amerika” azterketan[17]: Oteizaren heroietako bat Lope Agirre oñatiarra zen, espainiar erregearengandik "independizatzeko" ausardia izan zuena, bere proiektu propioa Ameriketako lurretan sortzeko. Eta bere figura, hain zuzen ere, tokiko ingurune kulturalak ber ebaluatzen zuen. Bere saiakeretan, Agirre Aranarekin batera erretratatu zuen, euskal herritarrentzako "jokabide-eredu" gisa hartuta, hau da, errebeldiaren eta presaren adibide gisa, nazionalismo baketsuenaren etsipenaren aurka. Eta ekintzarako duen gaitasuna goraipatzen du

Kontatzaile garaikideak Ameriketan

Evo Morales

Miguel Otero Silva idazle venezuelarrak “Lope de Aguirre. Principe de la libertad” liburuan[18], Agirre bere testuinguru amerikarrean jartzen du: “Agirre Simon Bolibarren aurrekoa da, ustez bere gutuna "Amerikaren independentziaren lehen aktatzat" jotzen zuena. Bere obran begi-bistakoa irudituko litzaioke Bolibarren bidea, termino geografiko zein politikoetan, mende batzuk lehenago beste euskal soldadu batek marraztu zuena. Ez zinen hain eroa, Lope Agirre, zure difamatzaileak epaitu zaituzten bezala".

Simon Boliba Askatzaileak berak, Bolivia eta Kolonbia Handiaren independentzia lortu zuenak, honela azaltzen zuen bere pentsaera: ” Bucaramangako egunkarian (1828), Luis Pérez de Lacroixek, bere kolaboratzaile militar onenetako batek, Bolibarrek pertsonaia historiko honekiko duen lilura aipatzen du: adibidez, 1828ko apirilaren 11n, Soublette jeneralaren etxean egindako bazkari baten, Askatzailea Lope  Agirreren eta bere heriotzaren istorioa kontatzera iritsi zen, pasarte eta ezaugarri interesgarrienak eta heroienak aukeratuz”.

Evo Morales Boliviako presidenteak honelako hitzaldia eman zuen 2013ko uztailean Europear Batasunean, eskatzen zioten kanpo zorra zela eta[19]: “… Nik ere eska ditzaket ordainketak, eta interesak ere erreklama ditzaket. Indietako Artxiboan ageri da, ordainagiria ordainagiriaren gainean, eta sinadura sinaduraren gainean, 1503tik eta 1660 urteen artean soilik, Ameriketatik San Lucas de Barramedara 185 mila kilo urre eta 16 milioi kilo zilar iritsi zirela”.

Andrés Manuel López Obrador Mexikoko presidenteak[20], 2019ko martxoan Espainiako Felipe VI.a erregeari eta Frantzisko aita santuari Mexikoko jatorrizko herriei barkamena eskatzeko esan, duela 500 urte herrialdeko Konkistan egindako gehiegikeriengatik. 2021ean beteko dira 500 urte Tenochtitlan, azteka elkartearen hiriburua, erori zela. "Sarraskiak egon ziren, inposizioak. Konkista deiturikoa ezpatarekin eta gurutzearekin egin zen".

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Lope de Aguirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b Julen ARRIOLABENGOA: «Lope Agirre: Aramaioko seme?», Argia, 2101. zenbakia, 2007-09-09.
  3. a b c (Ingelesez) L. Lewis, Bart. The Miraculous Lie: Lope de Aguirre and the Search for El Dorado in the Latin American historical novel. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  4. a b c Uranga, Nagore Irazustabarrena. (2007-05-20). «Araoztik El Doradora» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Lope de Aguirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  6. http://www.elortiba.org/pdf/lopedeaquirre.pdf Lope Agirreren gutuna Felipe Bigarrena erregeari. Iakob Zvanev
  7. (Gaztelaniaz) Lope de Aguirre: Crónicas, 1559-1561. Ediciones Universidad de Barcelona, 13 or. ISBN 84-85411-51-X..
  8. Lope de Aguirre : Crónicas, 1559-1561. (1a ed. argitaraldia) Editorial 7 1/2 1981 ISBN 84-85411-51-X. PMC 8172001. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  9. Canales, Carlos,. El oro de America : galeones, flotas y piratas. ISBN 978-84-414-3655-8. PMC 949870776. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  10. García Fuentes, Lutgardo.. ([1991]). Sevilla, los vascos y América : las exportaciones de hierro y manufacturas metálicas en los siglos XVI, XVII y XVIII. Fundación BBV, en colaboración con Laida ISBN 84-87168-30-2. PMC 27433196. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  11. Sender, Ramón José, 1901-1982.. (1998). La aventura equinoccial de Lope de Aguirre. Magisterio ISBN 84-218-1840-6. PMC 38750035. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  12. «Unassisted childbirth» Choice Reviews Online 31 (10): 31–5487-31-5487. 1994-06-01  doi:10.5860/choice.31-5487. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  13. Espino López, Antonio, 1966-. La conquista de América : una revisión crítica. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9006-684-3. PMC 866897740. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  14. Caro Baroja, Julio.. (2014). Lope de Aguirre "traidor" : Pedro de Ursua o el caballero.. Caro Raggio ISBN 978-84-7035-115-0. PMC 903219074. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  15. «Héroe, conquistador, asesino | Web oficial de Arturo Pérez-Reverte» www.perezreverte.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  16. «Lope de Aguirre. Un colonizador no puede ser símbolo de libertad» Halabedi 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  17. (Gaztelaniaz) Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. América, tierra de utopías. Utopía por que Arcadia: Oteiza y América, por Gabriel Insausti.» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  18. Otero Silva, Miguel, (1908- ...)., Auteur.. (1982). Lope de Aguirre, príncipe de la libertad. Casa de las Américas PMC 489772644. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  19. (Gaztelaniaz) Contrainjerencia. «Discurso de Evo Morales sobre la verdadera deuda externa» 2014.kaosenlared.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).
  20. (Ingelesez) Redacción. (2019-03-25). AMLO solicita por carta al rey de España y al Papa que pidan perdón por la Conquista de México. (Noiz kontsultatua: 2019-11-30).

Kanpo estekak