Bilbo-Plentzia trenbidea

Bilbo-Areeta trenbidea» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Bilbo-Plentzia trenbidea
Plentziako Metro Geltokia.jpg
Plentziako geltokia, Bilbo-Plentzia trenbidearen geltoki-burua.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena eta metroa
Zerbitzatutako eskualdeak Etxebarri, Bilbo, Eskuinaldea eta Uribe Kosta
Geltoki kopurua 30
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Web gunea www.ets-rfv.euskadi.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1887ko uztailaren 1.a[1]
Eragilea(k) Metro Bilbao
Ibilgailu kopurua 24 UT-500, 13 UT-550, 9 UT-600
Maiztasuna 5′ 6′ 6′40″ 10′ 20′ 30′
Datu teknikoak
Sarearen luzera 33,30 km
Galiboa 1.000 mm
Abiadura maximoa 80km/h
Eskema

Eskema
KBHFa BSicon .svg BSicon .svg
25,989 Plentzia
tSTRa BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
22,567 Urduliz
tSTRe BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
20,678 Sopela
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
19,324 Larrabasterra
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
17,935 Berango
STR BSicon .svg BSicon .svg
eBHF BSicon .svg BSicon .svg
Ibarbengoa
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
16,514 Getxo / Bidezabal
tSTRa BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
15,284 Algorta
tSTRe BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
14,464 Aiboa
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
13,632 Neguri
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
Gobela
tSTRa BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
11,804 Areeta
tSTRe BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
10,864 Lamiako
STR BSicon .svg BSicon .svg
BHF BSicon .svg BSicon .svg
10,073 Leioa
WBRÜCKE BSicon .svg BSicon .svg
Gobela ibaia
BHF BSicon .svg BSicon .svg
9,430 Axpe-Udondo / Astrabudua
tSTRa BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
7,757 Desierto / Erandio
tSTRe BSicon .svg BSicon .svg
WBRÜCKE BSicon .svg BSicon .svg
Asua ibaia
INT BSicon .svg BSicon .svg
6,166 Lutxana Lutxana-Sondika trenbidea
exSTRl + tSTRa
BSicon exSTRl.svg
exSTR+r BSicon .svg
tINT exHST BSicon .svg
4,482 San Ignazio San Ignazio-Kabiezes trenbidea
tSTR exSTR BSicon .svg
tBHF exSTR BSicon .svg
Sarriko
tSTR exHST BSicon .svg
3,844 Ibarrekolanda
tBHF exSTR BSicon .svg
Deustu
tKRZW exBHF BSicon .svg
2,980 Deustu Bilboko itsasadarra
tINT exSTR BSicon .svg
San Mamés Bilbo-Santurtzi trenbidea
tSTR exHST BSicon .svg
2,704 Unibertsitatea
tBHF exSTR BSicon .svg
Indautxu
tSTR exINT BSicon .svg
1,263 Matiko Matiko-Azbarren trenbidea
tBHF
exSTR + exSTRl
BSicon exSTR.svg
exSTR+r
Moyua
tSTR exSTR exSTR
tINT exSTR exSTR
Abando Bilbo-Stzi eta Castejón-Bilbo
tKRZW exKBHFe exSTR
Bilbo-San Agustin Bilboko itsasadarra
tINT BSicon .svg exSTR
Zazpikaleak Bilbo-Lezama trenbidea
tSTR BSicon .svg exKBHFe
PK 0,000 Bilbo-Aduana
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
Santutxu
tSTR BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
Basarrate
tSTRe BSicon .svg BSicon .svg
INT BSicon .svg BSicon .svg
Bolueta Bilbo-Donostia trenbidea
WBRÜCKE BSicon .svg BSicon .svg
Nerbioi ibaia
BHF BSicon .svg BSicon .svg
Etxebarri
WBRÜCKE BSicon .svg BSicon .svg
Nerbioi ibaia
tSTRa BSicon .svg BSicon .svg
tBHF BSicon .svg BSicon .svg
Ariz
tSTR BSicon .svg BSicon .svg
tKBHFe BSicon .svg BSicon .svg
Basauri

Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Plentzia trenbidea zabalera estuko (1.000 mm) trenbide bat da, gaur egun Basauri udalerriko izen bereko geltokian hasi eta Plentziako geltokian bukatzen dena, bidetik Basauri, Etxebarri, Bilbo, Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia udalerriak zeharkatuz. San Ignazio-Kabiezes trenbidearekin bat egiten du San Ignazioko geltokian. 30 geltoki eta 33,30 kilometro ditu guztira.

Trenbide honetan zehar Metro Bilbao eragileak Bilboko metroaren 1. linea ustiatzen du, eta era berean, Bilboko metroaren 2. lineak ere trenbide honen zati bat erabiltzen du, San Ignazio eta Basauriko geltokien artekoa, alegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide honen aurrekariak Bilbo eta Algorta artean odol-tranbia ezartzeko azterketari dagozkie. Tranbiaren hasierako tarteak 1876koak dira, 1.362 mm-ko trenbide zabaleran eraikitakoak.

1880an Mars Ross eta H. Stonehewerek Bilboko itsasadarraaren ipar ertzeko orografia aztertu eta burdin mineral kantitate nabariak topatu zituzten. Mineralarekin komertziatzeak bilbotar enpresari talde bat mugiarazi zuen Algortaraino trenbidea eraikitzeko proiektua gauzatzera, José Peñarredona ingeniariari enkargua emanez.

Areeta inguruko hiri-garapenari aurre eginez, 1882ko maiatzaren 14an Bilbotik Areetarainoko Burdinbide Konpainia sortu zen, Adolfo Ibarreta eta Ernesto Hoffmeyer ingeniariek ikuskatuta, eta zabalera metrikoan eraikitakoa.[2]

Trenbidearen irekiera: Bilbo-Areeta trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbidea bi fasetan eraiki zen. Aipatu bezala, lehenenbizi Bilbo eta Areeta lotu zituen trenbidea eraiki zen, 1887ko uztailaren 1.an inauguratuta.[2]

Lehenengo luzapena: Areeta-Plentzia trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo-Areeta trenbidea martxan zela, hura Plentziaraino luzatzeko aukera bazela ikusi zuten, Uribe Kostako biztanleei zerbitzua eskaintzeaz gainera, eskualdeko industriei ere mesede egingo zielakoan, batez ere harrobiei eta kare eta igeltsu fabrikei.

Areetatik Plentziarainoko Burdinbide Konpainia eratu zen, eta hura arduratu zen burdinbidea eraikitzeaz, 1.099.820 pezetako aurrekontuarekin. 1893an hasi zen azken zati hori zerbitzua ematen.

1909an, aldiz, besteak beste Bilbotik Areetarainoko tranbiaren lehiagatik, Konpainiak finantza arazoak zituelako, Santurtzi-Bilbo burdinbidea kudeatzen zuen konpainiak eskuratu zuen. Handik lau urtera Aduana-San Nikolasen jarri zuten Bilboko geltoki nagusia, eta horrek kaltea ekarri zion hasieran San Agustinen kokatu zuten baina bestea bezain zentrikoa ez zen geltokiari.

1921ean Bilbotik Negurira bitartean bide bikoitza instalatu zuten, eta 1929an burdinbide osoa elektrifikatu zuten.

Trena San Nikolas geltokitik irteten zen, Bilboko Zazpikaleetatik. Lineak 25,7 km-ko luzera zeukan, eta guztira 1.956 m luze diren 9 tunel, hau da, luzera guztiaren %7,5. Kontuan hartu beharrekoa da Unibertsitateko eta Lutxanako tunelak bikoitzak direla. Tunelik luzeena, 1.018 m luze dena, San Nikolasko hasierako geltokitik hurbil dago.

Ibilbidea itsasadarrari buruz paralelo doa, eskuinaldetik. Bilbon Matiko, Deustua eta San Ignazio auzoak zeharkatu eta gero, Erandio eta Leioa udalerriak igarotzen ditu. Areetatik aurrera, trena oso azkar igotzen da Neguriko geltokiraino eta, Algortako geltokira iritsi eta gero, Getxo eta Berango aldera jaisten da. Azkeneko tartea, Urduliztik Plentziara bitartekoa, malkartsua da, eta jaitsiera bihurri eta azkar bilakatzen da maldan behera, eta hor bi tunel txikitatik pasatzen da. Burdinbideak oso urbanizatuta dauden inguruak zeharkatzen dituenez, pasonibelak oso ugariak dira. Beste azpiegitura garrantzitsu batzuk dira Asua ibaiaren gaineko metalezko zubia edota Avanzadako errepidearen gaineko zubia.[3]

FTS eta Eusko Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerraren ondoren, 1947an, Ferrocarril y Transportes Suburbanos (FTS) konpainia eratu zen, eta horretara Bilbo-Plentzia eta Matiko-Azbarren trenbideak bildu ziren, baita Bilbo-Lezama eta Lutxana-Mungia trenbideak ere.

Hirurogeiko hamarkadan FTS konpainiaren gainbehera hasi zen.

1970eko Urdulizko tren istripuan 33 pertsona hil ziren; huraxe izan zen erkidegoan burdinbidearen historian sekula gertatu den ezbeharrik latzena.

1977an FTS konpainiak lineak ustiatzeari utzi zion eta, ondoren, Eusko Trenbideak arduratu zen horretaz hainbat urtez.

Bilboko metroaren 1. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Eusko Trenbideak konpainiak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion burdinbide hau kudeatzeko lekukoa, Bilboko metroaren lehenengo linea abiarazi zenean, hain zuzen. Aldirietako trena metropolitar bihurtzeko egokitzapenak geltoki asko lurpean geratu beharra ekarri zuen eta, ondorioz, burdinbidearen hasieran eraiki zirenetako asko desagertu egin ziren.

Gaur egun, Bilbo-Plentzia trenbidean Metro Bilbaok Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbo-Plentzia trenbidea