Deliatyngo erasoa
Deliatyngo erasoa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko martxoak 18 | ||
Lekua | Deliatyn, Ivano-Frankivsk Oblasta (Ukraina) | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Deliatyngo erasoa Ukrainako tropen misil- eta hegazkin-munizioaren lurpeko biltegi baten aurkako erasoa izan zen, Deliatynen, Ivano-Frankivsk Oblastean. Hau izan zen, ziurrenik, Errusiak Kh-47M2 Kinzhal arma hipersonikoa erabili zuen lehen aldia, Ukrainaren aurka.[1][2][3][4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 19an, Errusiako Defentsa Ministerioak esan zuen Errusiako Armadak Dagger konplexuko misil hipersonikoak erabili zituela lurpeko tropak suntsitzeko Deliatynen, Ivano-Frankivsks Oblastean.[5] Jurii Ihnat-ek, Ukrainako Indar Armatuen Aireko Indarren Komandoko bozeramaileak, Deliatyngo misil-erasoa baieztatu zuen.[6] Ukrainako Defentsa Ministerioak ere bertako biltegien aurkako erasoa berretsi zuen, baina ezin izan zuen zehaztu zein izan zen erabilitako arma mota zehatza. Ministerioak adierazi zuenez: "tamalez, Ukraina Errusiaren misil-arsenal osoaren probaleku bihurtu da. [Inbasioan zehar] Iskander-motako konplexu operatiboak eta taktikoak, Kalibr-motako gurutzaldi-misilak eta beste [misil mota] batzuk erabiltzen dituzte ere: Kh-101a, Kh-55a, X-555a...".[7]
AEBetako funtzionarioek CNNri baieztatu zioten Errusiak misil hipersoniko indartsuak jaurti zituela Ukrainaren aurka aurreko astean, borroka-helburuarekin misil horien lehen erabilera ezaguna. Errusiak, hurrengo ostiralean, esan zuen misil hipersonikoak zabaldu zituela Deliatygo munizio-biltegi bat suntsitzeko. Litekeena da, aitzitik, jaurtiketa-helburu erreala arma berri horiek probatzea zein Errusiako gaitasunei buruzko mezu bat Mendebaldeari bidaltzea.[8]
Errusiaren ustezko eraso-bideoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiak Deliatyngo misil-erasoaren ustezko bideo bat argitaratu zuen, Errumaniako mugatik 100 kilometrora dagoen herrixkan. Martxoaren 19an, The War Zonek Planet Labs konpainia estatubatuarrak hartutako satelite-irudiak jaso zituen. Irudi horien arabera, Errusiako Defentsa Ministerioaren bideoak Ukrainako mendebaldeko biltegi handi batean ez, baizik eta baserri edo oilategi handi batean egindako bonbardaketa erakusten zuela baieztatu zuten, Kharkiv Oblastaren hego-ekialdean. Argazkiak 2022ko martxoaren 12an atera ziren, bideoa argitaratu baino astebete lehenago eta Dagger-aren erabilerari buruzko informazioa zabaldu ostean. Ordurako, irudien arabera, baserria partzialki suntsituta zegoen jada.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Russia Says It Has Used Its Kinzhal Hypersonic Aero-Ballistic Missiles In Ukraine» The Aviationist 2022-03-19.
- ↑ (Ingelesez) «Russia claims first use of hypersonic Kinzhal missile in Ukraine» BBC News 2022-03-19.
- ↑ (Ingelesez) «Russia uses advanced hypersonic missiles in Ukraine for the first time» Times of Malta.
- ↑ «Ukraine Update: Zelenskiy Says Some Opposition Parties Suspended» www.bloomberg.com.
- ↑ (Ukraineraz) «Міноборони РФ заявило про застосування гіперзвукових ракет "Кинжал" в Україні» Українська правда.
- ↑ (Ukraineraz) «ЗСУ підтвердили ракетний удар на Франківщині, але не знають, чи це "Кинжал"» Українська правда.
- ↑ РОМАН КРАВЕЦЬ, РОМАН РОМАНЮК. (2022-03-19). ЗСУ підтвердили ракетний удар на Франківщині, але не знають, чи це "Кинжал". Українська Правда.
- ↑ (Ingelesez) CNN. (2022-03-19). «US officials confirm Russia has used hypersonic missiles against Ukraine» CNN.
- ↑ (Ingelesez) Payne, Tyler Rogoway and Stetson. (2022-03-19). «We Have Questions About Russia's Claimed Kinzhal Hypersonic Missile Use In Ukraine (Updated)» The Drive.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]