Antonov Aireportuko gudua

Koordenatuak: 50°36′13″N 30°11′31″E / 50.6036°N 30.1919°E / 50.6036; 30.1919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonov Aireportuko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 24otsailak 25
LekuaAntonov Aireportua, Hostomel, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°36′13″N 30°11′31″E / 50.6036°N 30.1919°E / 50.6036; 30.1919
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Buruzagiak
ezezaguna Ukraina Valerii Txibinieiev 
Ukraina Mamuka Mamulaxvili [4]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Errusiako Guardia Nazionala


Lehen erasoa:

Bigarren erasoa:

  • 200 helikoptero (Errusiaren arabera)[8]
  • Tanke eta ibilgailu blindatu ugari
  • Lurreko tropen kopuru ezezagun bat

Ukrainako Indar Armatuak

Ukrainako Segurtasun Zerbitzua

Ukraina Boluntario zibilak[12]


  • Lurreko tropen, tankeen eta ibilgailu blindatuen kopuru ezezaguna
  • BM-21 batzuk (Errusiaren arabera)
  • Gutxienez, bi Su-24
  • Hainbat MiG-29[13]
  • Gutxienez, bi Mi-24
Galerak
 Errusiaren arabera:
  • 0 (bigarren erasoan)[8]

 Ukrainaren arabera:

 Errusiaren arabera:

  • 200 soldadu hil[8]

 Ukrainaren arabera:

Antonov Aireportuko gudua, Hostomelgo Aireportuko gudua bezala ere ezaguna, 2022ko otsailaren 24an hasi zen gudu bat izan zen, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean. 2022ko otsailaren 24an, Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ukrainan "operazio militar berezi" baten hasiera iragarri eta ordu gutxira, Errusiako Indar Aerogarraiatuen (VDV) tropa errusiarrak Antonov Aireportuan aire-eraso bat egiten saiatu ziren, hura bereganatzeko asmoz. Aireportuak balio estrategikoa zuen,[15] Kievetik 10 kilometro baino gutxiagora baitzegoen, eta, horri esker, tropa errusiarrek tropa eta ekipo astunagoak eraman ahal zituzten airetik, hiria zuzenean mehatxatu ahal izateko.[9] Hala ere, ukrainar armadak kontraeraso batekin erantzun zuen, indar errusiarrak babesik gabe inguratu zituena eta, azkenean, hasierako erasoari aurre egin ziona. Hurrengo egunean ekin zioten berriro ere erasoari errusiarrek, VDVaren beste aire-eraso batekin batera, Bielorrusiako mugatik zetozen errefortzu blindatuen lurreko eraso batekin, Ukrainako defentsak hautsi zituztenak; hala, Errusiako indarrek aireportua bereganatu zuten.[15] Hala eta guztiz ere, Ukrainako ustekabeko erresistentziak Kieveko kapitulazio azkar baten planak zapuztu zituen,[10] eta aireportua kaltetuegia geratu zen lurreratze funtzionaleko pista gisa erabiltzeko.[16]

Guduaren ondorioz, Antonov An-225 Mriya, munduko hegazkinik handiena, bere hangarrean suntsitua izan zen.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonov AireportuaHostomelgo Aireportua bezala ere ezaguna– Hostomel hirian dagoen nazioarteko karga-aireportu garrantzitsu bat da, Ukrainako hiriburuaren kanpoaldean kokaturikoa, Kieven. Aireportua Antonov State Enteprisek kudeatzen zuen, sektore aeroespazialeko eta aire-defentsako Ukrainako enpresa estatalak. Aireportuak Antonov An-225 Mriya zuen barne, munduko hegazkinik handiena,[17][18] bai eta Ukrainako Aire Armadarako lurreratze-pistetako bat ere.

Hostomel Kieven kanpoaldean dagoenez, 10 kilometrora, eta hiriburura azkar iristeko aukera ematen duenez, estrategikoki garrantzitsua izango litzateke Ukrainako inbasio batetan.[9] 2022an Errusiak Ukraina inbaditu aurretik, CIAkAmeriketako Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak– informazio zehatza lortu zuen Errusiako eraso-planei buruz. CIAko Zuzendaria, William J. Burns, Ukrainara joan zen 2022ko urtarrilean, eta agintari ukrainarrei jakinarazi zien Errusiak Antonov Aireportua harrapatzeko asmoa zuela, Errusiako indarrei Kieven azkar sartzen utziko zien aire-zubi bat eraikitzeko, "Gobernuari burua mozteko" helburuarekin.[19] Analisten ustez, egungo Errusiako Presidente den zuten Vladimir Putinek eta gainerako agintari errusiarrek uste zuten hain operazio azkarrak Ukraina desordenan murgilduko zuela, Ukrainako Armadaren kolapsoa eraginez eta Errusiari gobernu txotxongilo bat ezartzeko aukera emanez. Madison Policy Forumeko analista den John Spencer-rek argudiatu zuen, horrek, Errusiari garaipen militarra ziurtatuko liokeela, nahiz eta, ziurrenik, matxinada ukrainar masibo bat eragin.[20] Hala ere, CIAren abisuak Ukrainako militarrei Antonov aireportuaren aurkako balizko eraso baterako prestatzen lagundu zien.[18][21]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 24a: lehen erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako tropa aerogarraiatuak, An-225a dagoen hangarraren inguruan.

2022ko otsailaren 24ko goizaldean, 05:30 aldera, Vladimir PutinekErrusiako Presidenteak – "operazio militar berezi" bat iragarri zuen Ukraina "desmilitarizatzeko eta desnazifikatzeko". Goizeko 8:00ak inguru, 20–34 helikoptero errusiar iritsi ziren Hostomelgo Antonov Aireportua segurtatzera, Kieveko Oblastean, tropak eta ekipamendua Kievetik 10 kilometro baino gutxiagotik iristeko aire-zubi bat sortzeko asmoz. Helikoptero-formazioa Mi-8z osaturik zegoen, eta ehun–ehunka tropa aerotransportatu errusiar garraiatzen zituzten, Ka-52 eraso-helikopteroek lagunduta.[9][22] Paraxutistak, iturrien arabera Guardiako Aire-Jauziko 11. Brigadak[9][23] eta/edo Guardiako Aire-Jauziko 31. Brigadak osatuko zituzten,[12] zibil zein soldaduek bideoz erregistratu zuten irudien arabera. Altuera baxuan hegan eginez, Errusiako helikopteroak Dnieper ibaitik hurbildu ziren, eta berehala izan ziren erasotuak ukrainarren arma txiki eta MANPADSen bidez. Errusiako helikopteroek, orduan, kontraeraso egin zuten bengalak botaz, ukrainarrek Ka-52 bat ibaira botatzea lortu zuten arren, bi pilotuak ejektatu ziren ostean.[9][24] Beste helikoptero batzuk ere bota zituzten egunean zehar.[13]

Errusiar Ka-52 helikoptero baten barne-irudia, Antonov Aireportuko guduan. Erdiko irudian, ezkerraldean, Antonov Aireportua ikus daiteke.

Aireportura iritsitakoan, Errusiako aire-unitateak aireportua aseguratzen hasi ziren. Errusiako indarrek hasiera batean aireportua harrapatu zuten,[9] bertan zeuden Guardia Nazionaleko defendatzaileen kopuru txiki bat irtenaraziz.[12] Ondoren, paraxutistak Errusiatik tropa freskoak zeramatzaten 18 Ilyushin Il-76 hegazkin estrategikoen etorrera prestatzen hasi ziren.[25] Hala ere, paraxutistak berehala jazarri zituzten herriko zibil armatuek eta Helburu Berezien 3. Erregimentuak. Guduarek "momentu kritikoan", baina, Ukrainako Guardia Nazionalaren Erreakzio Azkarreko 4. Brigadaren kontraeraso bat,[12] Ukrainako Aire Armadaren laguntzarekin,[9] martxan jarri zen.[12] Ibilgailu blindaturik ez zutenez, indar errusiarrak aireko laguntzaren menpe egon ziren Ukrainako aurrerapenak saihesteko. Bi Su-25 errusiar ikusiak izan ziren ere Ukrainako posizioak erasotzen. Errusiar misilen lehen erasoetatik bizirik atera ziren Ukrainako gerra-hegazkinek parte hartu zuten aireportuaren defentsan; hala, gutxienez, bi Su-24 eta MiG-29 bat aireportua defendatzeko erabili ziren.[9] Ukrainarrek berehala bidali zituzten tropa gehiago aireportura kontraerasoari laguntzeko. Errefortzu horien artean Georgiako Legioa eta Ukrainako Aire-Jauziko Indarren unitate bat zeuden.[10][11] Gudua hasi zenean, Ilyushin Il-76 errusiarrak ezin izan ziren lurreratu; beharbada, Errusiara itzultzera behatuak izan ziren.[25]

Aireportua inguratu ondoren, ukrainarrek Errusiako indarrak kanporatu zituzten, iluntze-aldera. Bizirik atera ziren errusiar aireko tropak aireportuaren kanpoaldeko basoetara erretiratu ziren.[9][26][27][28][29] Mamuka Mamulaxvili-k, Georgiako Legioko komandanteak, geroago adierazi zuen bere gizonak muniziorik gabe geratu zirela guduan, eta, beraz, bere autoa erabili zutela erretiratzen ari ziren paraxutista errusiarrak harrapatzeko.[11] Guardia Nazionalaren Erreakzio Azkarreko 4. Brigadak bere Facebookeko orrian soldadu ukrainarren irudi bat argitaratu zuen garaipena ospatzen, balaz jositako bandera ukrainar bati eusten zioten bitartean.[12]

Antonov An-225 Mriya hegazkina, munduko hegazkinik handiena, aireportuan zegoen batailaren hasierako fasean. Antonoveko pilotu batek, hasiera batean, baieztatu zuen hegazkina osorik zegoela, nahiz eta borrokak izan.[30] Hala ere, otsailaren 27an, ukrainar funtzionarioek jakinarazi zuten Mriya suntsitu zuela errusiar aire eraso batek.[3][31] Martxoaren 4an, Channel One Russia Errusiako telebista-kateak Mriya suntsitu zutela erakusten zuten irudiak eman zituen.[32]

Otsailaren 25a: bigarren erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo egunean, 2022ko otsailaren 25ean, Bielorrusiatik zetozen lehorreko indar errusiarrek aireportuaren kontrola hartu zuten, Ivankiveko guduan Ukrainako defentsak partzialki hautsi ondoren.[22][33] Ibilgailu blindatu batzuek segada bat jasan zuten Hostomelera iritsi aurretik, eta, horrek, errefortzuak geldiarazi zituen denbora batez. Hala ere, errefortzu errusiarrak, azkenean, aireportuan sartu eta ukrainar defendatzaileak kanporatzen lagundu zuten.[12] Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera,[34] 200 helikoptero inguruk parte hartu zuten operazioan, eta 200 soldadu ukrainar hil zituzten operazioan bertan; militar errusiarrek, berriz, ez zuten bajarik izan.[8] Adierazpen hori eszeptizismoz hartu da, eta Timur Olevski-k, bataila ikusi zuen kazetariak, erabat ezeztatu zuen.[9][22] Hala ere, lehorreko indar errusiarrak Hostomelen ezarri eta hiri barruko kontrol postuetan sartzen hasi ziren. Ondorioz, ukrainar defendatzaileek aireportua suntsitu zutenaren ideia agertu zen, Errusiako lehorreko indarrek aurrera egin aurretik.[9]

Ukrainako Barne Ministerioak hasiera batean ukatu egin zuen Errusiako indarrek aireportua erabat harrapatu izana, esanez "[etengabe] eskuz aldatzen" arit zela eta bataila abian zela. Barne Ministerioak azpimarratu zuenez, halaber, errusiarrek Ukrainako baja jendetsuei buruz esandakoa "erabateko gezurra" zen.[35] Ukrainako Defentsa Ministerioak, berriz, adierazi zuen aerodromoa kaltetuegia zegoela tropa errusiarrek erabiltzeko.[16] Hala ere, geroago, Ukrainak baieztatu zuen Errusiako indarrek aireportuaren kontrola zutela.[36]

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Guardia Nazionaleko soldadu bat, aireportu-langileen ebakuazioa defendatzen.

Andrew McGregor segurtasun-analistak Antonov Aireportuko gudua "Errusiaren Indar Aerogarraiatuen hondamendi" gisa deskribatu zuen. Haren arabera, hasierako operazio errusiarraren helburua inbasio-indarrek Kieverako sarbide goiztiarra izatea zen, gerra osoa egun batean edo bitan amaitzeko. Errusiar inteligentziak, ordea, ez zuen aztertu ukrainar defendatzaileen benetako kontzentrazioa aireportuaren inguruan, eta defentsa sinbolikoak baino ez zituen bere gain hartu. Hasierako lehorreratze-indarra txikiegia zenez inguruaren kontrola mantentzeko, militar errusiarrak ez ziren gai errefortzuentzako aire-garraioa ziurtatzeko, bai eta ukrainarren kontraerasoak eragozteko ere; horrek, ondorioz, lehen lehorreratze-indarraren suntsitzea ekarri zuen. McGregorrek argudiatu zuenez, inbasioaren hasieran Antonov Aireportua eta Vasylkiven beste aireportu bat hartzean izandako porrotak Errusiak gatazka azkar amaitzeko zuen aukerarekin amaitu zuen.[12]

Atlantic Councileko ikertzaileek ere argudiatu zuten Ukrainak aireportua bi egunez defendatzeko zuen gaitasunak "agian, eragotzi" egin zuela Errusiak Kiev "azkar harrapatzea".[37] Michael Shoebridge-k, Australiako Politika Estrategikoko Institutuko kideak, argudiatu zuenez, "eraso azkar [horrek] gobernu zentrala geldiarazi eta Ukrainako Indarrak desmoralizatu nahi zituen", operazioak huts egin zuren arren.[25] Royal United Services Instituteko zuzendari elkartuak, Jonathan Eyalek, Aireportua hartzearen hasierako porrot errusiarra gerraren "inflexio-puntu" gisa deskribatu zuen. Patrick J. McDonnell kazetariak, bestalde, adierazi zuen "Errusiak Kieveko gudua galdu zue[la] aireportuari egindako erasoarekin".[20] Stijn Mitzer eta Joost Oliemans ikertzaileek argudiatu zutenez, operazioak porrot egin zuen ez bakarrik ukrainarren hasierako defentsagatik, aireportuan bertan, baita ere errusiarren aurrerapena gerarazi zelako ere Hostomelgo guduaren testuinguruan. Ondorioz, tropa eta talde errusiar ugari Antonov Aireportuan zain geratu ziren, Ukrainaren bonbardaketa etengabepean. Mitzer eta Oliemansek adierazi zuten aireportuaren eta Hostomel hiriaren inguruko guduek "errusiarrek Kieven aurka egindako erasoaren oinarria hautsi" zutela.[18] Severin Pleyer ikertzaileak iradoki zuen Antonov Aireportuko guduak agerian utzi zituela errusiar armadaren akats orokorrak inbasioan zehar; hala nola, arma-sistema nagusiekiko zailtasunak, logistika-, koordinazio- eta plangintza-akatsak, baina baita lidergo eta prestakuntza falta ere. Haren arabera, aireportuko guduak ere agerian utzi zuen Errusiaren batailoien talde taktikoak ez zirela gerrarako egokiak, koordinazioa eta komunikazioa zailtzen zutelako.[38]

Andreas Rüesch kazetariak ere argudiatu zuen Antonov Aireportuko guduak, inbasioan izandako beste gudu batzuekin batera, gezurtatu egin zuela Errusiako Indar Aerogarraiatuen ia garaitezintasuna eta muturreko gaitasunen mitoa, Errusiako propagandak asko sustaturikoa.[21] Pleyerrek, hala, gudua Errusiako Indar Aerogarraiatuek, oraintsuko historian, jasotako porrotik okerrena bezala deskribatu zuen.[39]

Gudu-ostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hostomelgo gudua»
Suntsitutako An-225aren gertuagoko irudia.

Aireportua galdu arren, Ukrainako indarrek indar errusiarrei aurre egiten jarraitu zuten Hostomelen. Lekukoek ustezko tanke errusiarren zutabe baten bideoak grabatu zituzten urrutian, eta Mi-24 ukrainarrek koheteak jaurti zituzten Errusiaren posizioen aurka.[9] Igor Konaxenkov-ek, Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaileak, adierazi zuenez, Ukrainako indarrek BM-21ak hedatu zituzten Kieven, aireportua okupatzen ari ziren errusiar indarrak bonbardatzeko.[40] Olevskiren arabera, soldadu-bajak, errusiar zein ukrainarrak, ehunkakoak izan zitezkeen.[41]

Hurrengo egunean, 2022ko otsailaren 26an, Ukrainako indarrek baieztatu zuten Alfa Taldeko unitate ukrainarrak Errusiako ibilgailu blindatuen zutabe bat suntsitu zutela Hostomeletik gertu.[42][43] Sophia Fedyna-k, Verkhovna Radako kideak, esan zuen errusiar spetsnazek Ukrainako Guardia Nazionaleko kide batzuk harrapatu zituztela eta haien uniformeak zeramatzatela; hala, honi aurre egiteko, ukrainar herritar eta borrokalariei esan zien ukraineraz bakarrik hitz egiteko, errusiar saboteatzaileak identifikatzen laguntzeko.[44][45][46]

Otsailaren 27an, aireportuak Errusiaren kontrolpean jarraitzen zuen, eta borrokak Butxa eta Irpin hirietara lekualdatzen hasi ziren, hegoalderago.[47] Ukrainako indarrek ziotenez, Butxan eta Iripinen gelditu zituzten errusiarren aurrerapenak, eta Hostomelen Errusiako indarren aurka borrokatzen jarraitzen zutela.[48][49][50][51] Egun horretan bertan, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak argitara eman zuen Errusiako indarrek Hostomelen izandako ustezko elkarrizketa bat, bajen berri eman eta ebakuatzeko eskatuz.[52][53] 27an bertan ere, Ukrainako indarrek aireportua bonbardatu zuten artilleriaz, esanez Errusiako dozenaka ekipo, ibilgailu eta langile suntsitu zituztela.[54][55][56] Hurrengo egunean, 64 kilometro luze zen konboi militar errusiar bat aireportura iritsi zen Kieveko erasoa prestatzeko.[57][58]

2022ko martxoaren 28tik aurrera, satelite bidezko irudiek ez zuten indar errusiarrik erakusten aireportuan.[59] Martxoaren 29an, Errusiako Defentsa ministrordeak, Aleksandr Fomin-ek, Errusiako indarrak Kieveko ingurutik erretiratuko zirela iragarri zuen,[60] Hostomelgo Aireportutik alde egitea barne.[61] Apirilaren 2an, Ukrainako indarrek aireportuaren kontrola berreskuratu zuten, Kieveko Ardatzean zehar errusiarrak eskala handian erretiratu ondoren.[62]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://edition.cnn.com/travel/article/antonov-an-225-largest-plane-destroyed-ukraine-scli-intl/index.html
  2. https://www.timesofisrael.com/liveblog_entry/russia-destroys-worlds-largest-transport-aircraft-ukraine-used-for-humanitarian-flights/
  3. a b https://www.businessinsider.com/anotov-an-225-mriya-cargo-plane-destroyed-russian-report-2022-2
  4. a b https://www.politico.com/news/2022/03/24/ukraine-legion-foreign-soldiers-00020233
  5. https://coffeeordie.com/ukrainian-retake-airport/
  6. https://www.criticalthreats.org/analysis/russia-ukraine-warning-update-initial-russian-offensive-campaign-assessment
  7. https://www.theguardian.com/world/2022/mar/22/chechnyas-losses-in-ukraine-may-be-leader-ramzan-kadyrovs-undoing
  8. a b c d https://web.archive.org/web/20220225125947/https://www.bbc.com/news/live/world-europe-60517447?ns_mchannel=social&ns_source=twitter&ns_campaign=bbc_live&ns_linkname=6218d0950ce87e491a0ecfb1%26Russia%20says%20200%20Ukrainians%20%27eliminated%27%20in%20airbase%20siege%262022-02-25T12%3A55%3A10.449Z&ns_fee=0&pinned_post_locator=urn%3Aasset%3A149645fb-2fdb-4f80-9cc5-545be403b403&pinned_post_asset_id=6218d0950ce87e491a0ecfb1&pinned_post_type=share
  9. a b c d e f g h i j k l m (Ingelesez) Roblin, Sebastien. (2022-02-25). «Pictures: In Battle for Hostomel, Ukraine Drove Back Russia’s Attack Helicopters and Elite Paratroopers» 19FortyFive (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  10. a b c (Ingelesez) Marson, James. (2022-03-03). «Putin Thought Ukraine Would Fall Quickly. An Airport Battle Proved Him Wrong.» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  11. a b c «“I’ll stay until Putin’s dead or the war is over”: the Americans fighting for Ukraine» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  12. a b c d e f g h i j k (Ingelesez) McGregor. Russian Airborne Disaster at Hostomel Airport | Aberfoyle International Security. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  13. a b c (Ingelesez) «Russian Heliborne Assault on Antonov / Hostomel Airport seems to have Failed» The Aviation Geek Club 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  14. https://observers.france24.com/en/europe/20220224-images-show-russian-army-24km-outside-kyiv
  15. a b «Эксперт объяснил значение киевского аэродрома Гостомель для спецоперации - МК» web.archive.org 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  16. a b (Ingelesez) «Ukraine asks for fighters of all ages, reports city lost, but successes elsewhere» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  17. (Ingelesez) CNN, By Jack Guy. «World's largest plane destroyed in Ukraine» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  18. a b c Oryx. «Destination Disaster: Russia’s Failure At Hostomel Airport» Oryx (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  19. (Ingelesez) Walker, Michael R. Gordon, Bojan Pancevski, Noemie Bisserbe and Marcus. (2022-04-01). «Vladimir Putin’s 20-Year March to War in Ukraine—and How the West Mishandled It» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  20. a b (Ingelesez) Twitter; Instagram; Email; Facebook. (2022-04-10). «Russia lost the battle for Kyiv with its hasty assault on a Ukrainian airport» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  21. a b «Ukraine: Der Mythos von Russlands Elitetruppen wird entzaubert» web.archive.org 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  22. a b c Inc, TV Rain. (2022-02-25). «Журналист из Киева рассказал о многочасовом бое за аэропорт Гостомеля» tvrain.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  23. «Журналист из Киева рассказал о многочасовом бое за аэропорт Гостомеля» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  24. (Ingelesez) Willis, Haley; Tiefenthäler, Ainara; Froliak, Masha. (2022-02-24). «Russian helicopters attack an airport near Kyiv.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  25. a b c (Ingelesez) «Why Russia’s military strategy is failing» Australian Financial Review 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  26. (Ingelesez) «Airport in Gostomel taken under control - Arestovich» Perild 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  27. (Ingelesez) Shull, Abbie. «Ukrainian and Russian forces have been fighting for hours over a critical airfield just outside Kyiv» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  28. «Bloody Day In Ukraine Ends With Russian Advances, Setbacks | Aviation Week Network» aviationweek.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  29. (Ingelesez) «Ukraine says Russian helicopters, aircraft dispatch paratroopers to Hostomel airport» Reuters 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  30. (Ingelesez) «Antonov An-225 reported safe» www.key.aero (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  31. MAXAR satelitearen irudia (MAXAR Technologies)CNNaren bidez
  32. (Ingelesez) Jankowicz, Kieran Corcoran, Mia. «Video shows charred wreck of world's biggest airplane, the Antonov AN-225, after it was destroyed in Russian invasion of Ukraine» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  33. (Ingelesez) «Ukraine live updates: Kyiv warned of toxic fumes after strike on oil depot» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  34. (Ingelesez) «Ukraine conflict: Kyiv braces for Russian assault» BBC News 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  35. «Война в Украине — В Гостомеле под Киевом идут бои, заявили в МВД / НВ» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  36. «Ukraine live updates: Kyiv residents given guns as Russian forces approach - BBC News» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  37. (Ingelesez) «Russia Crisis Military Assessment: Why did Russia's invasion stumble?» Atlantic Council 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  38. Pleyer, Severin (2022ko maiatza). "Truppe ohne Moral" [Indarra, moralik gabe]. Loyal (alemanez). Bonn: Verband der Reservisten der Deutschen Bundeswehr. 10 eta 13 or.
  39. Pleyer, Severin (2022ko maiatza). "Truppe ohne Moral" [Indarra, moralik gabe]. Loyal (alemanez). Bonn: Verband der Reservisten der Deutschen Bundeswehr. 10 or.
  40. «Ukrainian army fires BM-21 rockets at Hostomel airport held by the Russian special forces | Ukraine - Russia Invasion conflict war | analysis focus army defence military industry army» www.armyrecognition.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  41. Inc, TV Rain. (2022-02-25). «Бои за Киев, Сумы, аэродром Гостомеля и стрельба в Одессе: хроника второго дня войны в Украине» tvrain.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  42. (Ingelesez) staff, T. O. I.. «Ukrainian forces destroy convoy of 56 Chechen tanks, kill general near Kyiv – report» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  43. (Ingelesez) «Russian invasion update: Ukrainian military destroy Kadyrov forces unit near Hostomel» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  44. «У Гостомелі російський спецназ захопив військову частину, солдати перевдягаються у форму Нацгвардії – нардепка» gordonua.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  45. «Война в Украине: Войска РФ завладели униформой Нацгвардии в Гостомеле (26.02.22 11:01) « Война в Украине | Цензор.НЕТ» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  46. (Errusieraz) «Российский спецназ захватил воинскую часть в Гостомеле» ukraine.segodnya.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  47. (Ingelesez) «Latest Military Situation in Ukraine, 27 February 2022 (Map Update)» Islamic World News (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  48. (Errusieraz) «Войска РФ пытались прорваться в Бучу, Ирпень и Гостомель, их остановили – Арестович» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  49. (Ukraineraz) «Бої за Ірпінь, Бучу, та Гостомель: що відбувається в цих населених пунктах на Київщині» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  50. (Errusieraz) «Российские войска прорвали оборону Киева со стороны аэродрома «Гостомель»» rusplt.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  51. (Ukraineraz) «Гостомель в облозі: пожежники й "швидка" не їдуть, 4 добу без світла, тепла і води, багато поранених» espreso.tv (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  52. (Errusieraz) Сергиенко, Юрий. (2022-02-27). «Нас распи*дошили, нужно вытаскивать: перехвачены разговоры оккупантов, прорывавшихся в Гостомеле. Аудио 18+» OBOZREVATEL NEWS (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  53. (Ukraineraz) ««Одні 200-ті й 300-ті». СБУ оприлюднила розмову окупантів після битви у Гостомелі» nv.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  54. "Нанесен удар по аэропорту Гостомель: личный состав и техника оккупанта уничтожены, - Госсвязи. ФОТО Источник:"censor.net
  55. (Errusieraz) «В Гостомеле артиллерия ВСУ разбомбила оккупантов и их технику (фото)» www.unian.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  56. (Errusieraz) «В районе Гостомеля работает артиллерия оккупантов (фото)» www.unian.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  57. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-01). «Russian military convoy north of Kyiv stretches for 40 miles -Maxar» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  58. (Ingelesez) «17-mile-long Russian convoy reaches outskirts of Kyiv» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  59. «Russia says it is changing its war aims in Ukraine» The Economist 2022-03-28 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  60. (Ingelesez) Qena, Nebi; Karmanau, Yuras. «Moscow says it will curb assault on Kyiv, Chernihiv; Russian troops seen withdrawing» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  61. (Gaztelaniaz) Díaz (diazpez), Pablo. (2022-03-31). «Hostomel Airport, Antonov An-225's destruction site, is abandoned by Russian forces» Aviacionline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  62. (Ingelesez) «Amongst wreckage in Ukraine's Hostomel Airport» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]