Odesako bonbardaketa (2022)
Odesako bonbardaketa (2022) | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – egun (2 urte, 9 hilabete eta 25 egun) | ||
Lekua | Odesa, Odesa Oblasta (Ukraina) | ||
Egoera | Martxan | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Bederatzi zibil hil |
2022ko Odesako bonbardaketa –edo Odesako gudua– egun abian den Ukrainako Odesa hiriaren aurka egindako bonbardaketa-ekintza bat da, Ukraina hegoaldeko erasoaldiaren parte gertatzen dena –beraz, 2022ko inbasio errusiarraren testuinguruan–. Errusiako indarrek hiria zein inguruko eskualdea anitz bonbardatu dute inbasioa hasi zenetik; batez ere, Itsaso Beltzean, itsas zabalean, kokatutako gerraontzi errusiarren bidez. Hiriaren aurka, gainera, gurutzaldi-misilak ere erabili dira.
Denbora-lerroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odesaren aurkako lehen aire-erasoak inbasioaren lehen egunean izan ziren, otsailaren 24ko lehen orduetan, eta hiriko biltegiak zein ukrainar radar- eta aire-defentsarako sisteman izan zituzten helburu. Erasoan, 22 soldadu hil eta beste seik zauriturik bukatu zuten.[4][5] Errusiako Aire Armadako Sukhoi Su-30 ehiza-hegazkin bat Odesaren gainera eraitsi zuten ukrainarrek lehen aire eraso horietan.[6] Otsailaren 27an, Errusiako saboteatzaileak Odesan lanean hasiak ziren, Ukrainako agintariek atxilotu eta konfiskatu egin baitzituzten. Ebakuazio-trenak martxoaren 2an hasi ziren zibilak hiritik ateratzen, Txernivtsi eta Uzhhoroderako bidean; era berean, beste ebakuazio-tren batzuk martxoaren 8an jarri ziren martxan.[7]
Errusiako gerraontzi batzuk Odesako kostaldearen aurrean porturatu ziren, inguru horretako kostaldea inbaditzeko asmoz. Hala ere, otsailaren 28rako, itsasontziak inguru horretatik erretiratzen hasi ziren; izan ere, itsasontzietan erreklutatutako marinel errusiarrek matxinada-saiakera bat egin zuten Odesako kostaldea Luzanivkako hondartzaren inguruan inbaditzeko asmoen aurka, eta, horrek, aurreikusitako inbasioa bertan behera uztera behartu zuen.[8]
2022ko martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 2ko 12:00ak inguruan, indar errusiarrek Datxne herria bonbardatu zuten, Odesako ipar-mendebaldean, gasbide bati kalte eginez eta bederatzi etxeri eta garaje bati su emanez. Martxoaren 3an, Errusiako indarrek inguruko Zatoka eta Bilenke herrixkak bonbardatu zituzten ere;[9][10] gutxienez, zibil bat hilez, azken horretan.[9] Errusiako gerraontziek Ukrainako Helt ontzi zibila ere bonbardatu zuten Odesako portuan, ontziaren hondoratzea eraginez.[11] Gau hartan bertan, errusiar saboteatzaileek Odesako udal-gobernuaren webguneak pirateatu zituzten, errusiarren aurrean Ukrainako itxurazko kapitulazio bati buruzko albiste faltsuak argitaratuz.
Ukrainaren aireko defentsa-indarrek, Odesan, Errusiaren gerra-hegazkinak eraitsi zituzten martxoaren 3an Bilhorod-Dnistrovskyren gainean, pilotuak onik eta salbu ejektatzea lortu zuen arren.[12] Martxoaren 5ean errusiarren eraisteak gertatu ziren ere, baina Odesa hiriaren gainean.[13] Martxoaren 8an, Ukrainako Lurralde Defentsarako Indarren brigada berri bat sortu zen Odesan, armarik gabe etxera bidaltzean antolamendu-faltagatik defentsa-indarretan sartu nahi zuten hiriko zibilen hasierako kexen ondoren.[14]
Errusiarrek Odesan egindako erasoak martxoaren amaieran areagotu ziren. Martxoaren 21eko goizean, Errusiako gerraontziak itsaso zabalean agertu ziren berriro, eta Odesako helburu zehatzak bonbardatzen hasi ziren, hiri-portua barne, Ukrainako kostalde-artilleriak sua itzuli eta errusiarrak Itsaso Beltzerantz atzerarazi aurretik.[15] Martxoaren 25ean, Ukrainako aire-defentsak hiru gurutzaldi-misil eraitsi zituen Itsaso Beltzaren gainera, Odesa eta inguruetan helburuak jotze-itu zutenak.[16] Martxoaren 27an beste bi gurutzaldi-misil errusiar eraitsi zituzten Odesako kostaldearen aurrean.[17] Ondoren, ordea, morterozko su handi bat izan zen hirian, Odesako administrazio militarreko bozeramaile den Serhiy Brattxuk-ek Telegram-en egindako adierazpen baten arabera.[1]
2022ko apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 13an, Oleksiy Arestovytx-ek, Ukrainako residentetzarako kontseilariak eta Maksym Martxenko-k Odesako Gobernadoreak esan zuten Errusiaren Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzi den Moskva gurutzaontzi errusiarra ontzien aurkako bi Neptune-motako misilek jo eta itsaso zakar batean sutan zegoela. Misilak Odesa inguruan jaurti zituzten, antza denez, kostaldetik 60 eta 65 itsas miliatara zegoen Moskvaren kontra.[18][19] Errusiako Defentsa Ministerioak, ordea, sutea munizio-eztanda egin sortu zuela esan zuen, ontzia larriki kaltetutuz eta tripulazioa guztiz ebakuatzera eraman duena; halere, ez zen Ukrainako erasoari buruzko erreferentziarik egin.[20] Hurrengo egunean, ontzia hondoratu egin zen, konponketak egiteko portura iristen saiatzen ari zela.[3] Errusiak adierazi zuen Moskvako marinel bat hil eta beste 27 desagertu zirela, 396 tripulatzaile erreskatatu zituzten bitartean.[2]
Apirilaren 23an, Errusiaren misil-eraso batek instalazio militar bat eta bi etxebizitza-eraikin jo zituen,[21] zortzi zibil hilez eta beste 18–20 zaurituz, Ukrainako iturrien arabera.[22] Errusiak erasoa berretsi zuen, helburu-instalazioa Ukrainari emandako AEB eta Europako armak biltzen zituen aireportu militar bateko terminal logistiko bat zela adieraziz.[23]
Apirilaren 27an, Errusiako indarrek Zatokako zubia eraso eta suntsitu zuten, Odesa hiria Dniester ibaiaren ekialdean kokaturiko gainerako herrialdetik isolatzeko helburuarekin.[24]
2022ko maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 1ean, Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, esan zuen Errusiako Indarrek Odesako Aireportuko pista eraiki berria suntsitu zutela. Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, Errusiako Indarrek Bastion-motako misil bat erabili zuten erasoan.[25] Maiatzaren 7an berriro bonbardatu zuten hiria, non lau misilek eraikin zibil bat jo zuten eta, beste bik, hiriko aireportua.[26]
Maiatzaren 9an, Errusiak hiru Kinzhal-motako misil jaurti zituen Odesa Oblastera. Momentu horretan, Charles Michel –Europako Kontseiluko Presidentea– eta Denys Shmyhal –Ukrainako Lehen Ministroa– Odesan zeuden eta bonba-aterpe batean ezkutatu behar izan zuten. Egun bereko arratsaldean, Errusiako tropek misilak jaurti zituzten Odesako hiru biltegi eta hiritik gertu dagoen Fontanka herriko merkataritza-gune batera. Erasoan pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren biltegietan, bai eta beste hiru pertsona zauritu ziren merkatalgunean.[27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ukraineraz) Закревська, Софія. (2022-03-28). «Окупанти втекли та залишили на полі бою рідкісну зброю – міномет 2С23 Нона-СВК. Фото» OBOZREVATEL NEWS (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ a b (Ingelesez) «Russia says one sailor died, 27 missing after missile cruiser sank» Al Arabiya English 2022-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ a b «Russian missile cruiser Moskva sunk in Black Sea, Ukraine says - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ a b (Ukraineraz) «На Одещині російські окупанти вбили 18 осіб» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ a b (Ukraineraz) «В Подільську на Одещині прощаються з загиблими внаслідок ворожого авіаудару по військовій частині – новини Одеси» www.depo.ua (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ (Ukraineraz) «Над Одесою українські захисники збили російський військовий літак» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ «Ситуація в Одесі 3 березня 2022 - що відбувається в місті, всі новини | Стайлер» web.archive.org 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ «Російські морпіхи-строковики влаштували бунт і відмовилися висаджуватися в Одесі – стали відомі подробиці» web.archive.org 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ a b «Окупанти двічі обстріляли село Біленьке на Одещині, загинула людина (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ukraineraz) «Ворог обстріляв курортну Затоку на Одещині» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ «Російські кораблі в Одеському порту потопили цивільне судно, яке не погодилося стати живим щитом (оновлено) (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ukraineraz) Цензор.НЕТ. «Українські військові збили ворожий літак над Білгород-Дністровським: пілот встиг катапультуватися» Цензор.НЕТ (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ukraineraz) «ППО України збила російський літак в Одесі» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Errusieraz) «Що відбувається у Одесі зараз. Ситуація в місті 9 березня: онлайн» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ukraineraz) «Одеське узбережжя обстріляли два кораблі рф – артилерія ЗСУ відігнала ворога» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ukraineraz) «Над Одещиною збили три ворожі крилаті ракети» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ «Бойові дії 27 березня: ворог намагався обстріляти Одесу ракетами (ВІДЕО)» Одесский Курьер (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Axe, David. (April 13, 2022). «One Of Russia's Biggest Cruisers Knocked Out Near Odessa» Forbes.
- ↑ Manash Pratim Boruah; Prathamesh Karle; Shaurav Gairola. (April 14, 2022). Fire puts Russian Navy's Black Sea Fleet flagship out of action. Janes Information Services.
- ↑ Russia Says Major Ship in Black Sea Fleet Badly Damaged in Blast - Interfax. April 13, 2022.
- ↑ As a result of missile attack on Odesa, military facility and two residential buildings damaged
- ↑ 8 dead in Russian missile strikes in Southern Ukraine, Odesa mayor says
- ↑ Russian army eliminates logistics terminal with foreign weapons near Odessa. .
- ↑ (Ingelesez) «Russia bombs the strategic Zatoka bridge in a bid to cut off part of Odessa» Atalayar 27 April 2022.
- ↑ «Russia-Ukraine war: Odesa airport runway 'destroyed'» Aljazeera 1 May 2022.
- ↑ «Live Updates: Russian Pullback Seen Near Kharkiv, Despite Victory Day Push for Gains» The Neww York Times 8 May 2022.
- ↑ (Errusieraz) Россия бомбила Одессу 9 мая. Последний удар был после праздничного салюта в Москве. Фото. BBC 2022-05-10.