Erro (kontzeju)
- Artikulu hau Erroibarreko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro (argipena)».
Erro | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kontzejuko ikuspegia ekialdetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Erro |
Burua (2019-2023) | Estibaliz Paternain Espinal (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | errotar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′31″N 1°26′59″W / 42.94194°N 1.44972°W |
Azalera | 6,10 km² |
Garaiera | 672 metro |
Distantzia | 29,3 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 135 (2020) |
Erro[1][a] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Herritik bigarren populatuena izan arren, ez da ibarburua: Lintzoain da. 2020 urtean 135 biztanle zituen.
Bertako biztanleak errotarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erro toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Erro (1001)
- Ro (1330)
- Erro (1341)
- Erroz (1534)
- Herro (1587)
- Erro (1638)
Etimología
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erro, esanahi eta jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Erro hitzak sustraia esan nahi du eta Arturo Kanpion bezalako autore batzuek ibarraren izenak jatorri etimologiko posible hori izan zezakeela defendatu zuten. Ibarraren izenaren eta euskal hitzen arteko harremana bilatzen saiatu gara, hala nola "errota", "errotu", "errobi" edo "erroitz".
Beste hipotesi posible bat, ibarraren izena, izen propio ezezagun batetik datorrela uste duena da. Bada Nafarroa Garaiko Arakil ibarran Errotz izeneko herri bat, -oz bukaerako nafar toponimoen patroiari jarraitzen diona. Julio Caro Barojak, toponimo hauek, -oz atzizkiari lotutako izen propio batetik zetozela defendatzen zuen, -iz edo -ez bezalako atzizkiak bezala, -icus atzizki latindarraren eboluziotik sortuko liratekeenak. Atzizki honek Iberiar penintsulako latinezko hizkuntzetan erabiltzen ziren patronimikoak ere sortuko zituen. Euskal Herrian Caro Barojak uste zuen toponimiari aplikatutako -oz, -ez e -iz atzizkiek adierazten zutela antzinaroan lekua atzizkiari lotuta agertzen zen pertsonaren jabetzakoa zela, Erdi Arotik Erromatar Inperioaren garaira arte bere jatorria irauli daitekeelarik. Errotz patroi horretan sartzen dela kontsideratzen bada, orduan izen propio bat izango litzateke Erro, toponimo hori sortu zuena eta Erroibarren izenaren atzean ere egon zitekeena. Hala ere, ez dago hipotesi hori bermatzen duen dokumentaziorik.[3]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroko armarria Erroibarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[4]
« | Hondo urdin batez eta aurrean jarritako gerlari busto batez osatuta dago, koraza eta zilarrezko kaskoz armatua, hau, urrezko errege koroa batez elkartua. Goikaldean kasket bat dago. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erro Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [5] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[6] Erroko estazioa da Errorako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 11 kale ditu:[8]
- Gurutzealdea karrika
- Done Eztebe karrika
- Zelaia karrika
- Zubiondo karrika
- Tintxamun karrika
- Erroko zeharkarrika
- Urrozbidea
- Lixibategibidea
- Etxondobidea
- Done Anderes industrialdea
- Zelaia auzunea
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 82 etxe ditu:[8]
- Mantorena
- Mantxa
- Montero
- Argizaiena
- Amaenea
- Kontsultategi
- Fragua
- Herrero
- Marterena
- Juantxe
- Txokolatero
- Ganikoetxea
- Etxauzena
- Zapatainea
- Motxale
- Marmaun
- Maestros
- Lis
- Gañekoetxea borda
- Orotx
- Xauregi
- Errredin
- Etxetxikita
- Arraiz etxeea
- Sakornia
- Sanonea
- Rafael etxea
- Xantxorena
- Barasonea
- Juan Angel
- Aldoko etxea
- Semper
- Etxarren
- Zabalea
- Azarrea
- Gilontro
- Buruzuri
- Rafael enea
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lurretan, zentroak zulatutako eta leundutako hareharrizko disko bat jaso zen, orain arte Nafarroan pieza bakarra dena; Eneolitiko-Brontzean inskribatu behar da.
Jaurerriaren antzinako lekua izan zen, 1280an Astigarreta eta Zilbetirekin batera urtean 168 soldatako eta 55 garagar eta olozko ahatekia zor zuena. Bere xauregia ("jauregia") 1401an Martin Ardaizi eman zitzaion, baina gero, 1499. urtean, Orreagako Santa Mariara pasa zen. Ermesinda Gartzeitz infantak eta bere senar Fortun Zantz Iharnotzekoa, 1110ean, Leireko monasterioari, tokian bertan, bere xauregi propioa eman zioten, bere kubilar eta guzti.
Etxaldea nahiko modernoa da, XIX. mendekoa, herria bi suteren ondoren suntsitu baitzen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 135 biztanle zituen Errok.[9]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
110 | 110 | 113 | 111 | 107 | 111 | 113 | 120 | 116 | 125 | 134 | 136 | 150 | 152 | 144 | 136 | 143 | 147 | 145 | 138 | 135 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erro - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Estibaliz Paternain Erroa da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Estibaliz Paternain Erro da.
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Errok 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Iñaki Etxeberria Buldain | 2011 | 2015 |
Estibaliz Paternain Erro | 2015 | 2019 |
Estibaliz Paternain Erro | 2019 | jardunean |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[11]
Erroko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[12]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Eztebeko jaiak: abuztuaren hirugarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Eztebeko eliza, XIX. mendeko kristiau eliza.
- Erroko zubia, XIX. mendeko zubi metalikoa.
Erroar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lucia Urrutia (1932-), meteorologoa.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Erro - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Belasko, Mikel. «Erro» Mikel Belasko. Toponimia (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Erroko planoa
- ↑ «Erro» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.