Fernando II.a Aragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Katolikoa» orritik birbideratua)
Fernando II.a Aragoikoa
FerdinandIIA.jpg
Rey de Aragón, Libro da Nobreza e Perfeiçao das Armas.jpg
Aragoiko erregea

1479 (egutegi gregorianoa) - 1516 (egutegi gregorianoa)
Joanes II.a Aragoikoa - Karlos Habsburgokoa
Arms of the Crown Castile with the Royal Crest.svg
Gaztelako Koroako erregeorde

Bizitza
Jaiotza Sause1452ko martxoaren 10a
Herrialdea Aragoiko koroa
Heriotza Casa de Santa María1516ko urtarrilaren 23a (63 urte)
Hobiratze lekua Capilla Real (en) Itzuli
Familia
Aita Joanes II.a Aragoikoa
Ama Joana Enrikez
Ezkontidea(k) Elisabet I.a Gaztelakoa  (1469ko urriaren 14a (egutegi gregorianoa), 1469ko urriaren 19a (egutegi gregorianoa) -  1504ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa))
Germaine Foixkoa  (1505 -  1516)
Bikotekidea(k) Aldonza Ruiz de Ivorra (en) Itzuli
Isabel of Granada (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Trastamara leinua
Royal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Jasotako sariak
Fernando firma.jpg

Fernando II.a Aragoikoa[1] (Sause, Aragoiko koroa, 1452ko martxoaren 10a - Madrigalejo, Gaztelako koroa, 1516ko urtarrilaren 25a), Fernando Katolikoa edo Faltsutzailea ere deitua, Aragoi, Mallorca, Valentzia eta Sardinia (1479-1516), Gaztela (1474-1504, Fernando V.a izenarekin) eta Siziliako (1468-1516) erregea eta Bartzelonako kondea izan zen[2]. 1504an Napoliko errege bilakatu zen eta 1512an, konkistaren bitartez, Nafarroakoa.

Elisabet I.a Gaztelakoaren senarra zen eta, harekin batera, Errege-erregina katolikoak izenez ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak honela izendatu zituenetik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes II.a Aragoikoaren eta honen bigarren emazte Joana Enrikezen semea zen. 1461ean, Karlos IV.a, Vianako printzea bere anaiordea hil zenean, Calatayudeko Gorteetan Aragoiko oinordeko gisa zin egin zuen. 1468an aitak Siziliako errege izendatu zuen. Gaztelako Elisabetekin ezkondu zen 1469an. 1474an, Henrike IV.a hil ondoren, Leon eta Gaztelako erregekide izendatu zuten, eta 1479an, aita hiltzean, Aragoi, Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak, Sardinia eta Sizilia geratu ziren bere esku. Gaztelako koroarekin bateratu zituen lurralde horiek guztiak, beren nortasuna gorde bazuten ere.

Bere lehen hizkuntza nafar-aragoiera omen zen[3], gaztelaniaz ere ondo zekien.

Elisabet eta Fernandok, Gaztelako erregetza zela eta, Portugalgo Alfontso V.aren laguntza zuen Joana Beltraneja menderatu ondoren, bakea jartzeari ekin zioten, eta nobleen aginpidea gutxitu zuten. 1492an Granada hartu eta musulmanek Iberiar penintsulan zuten azken erresumaz jabetu ziren. Urte berean, Ameriketako aurkikuntza gertatu zen, juduak Espainiatik bidali zituzten. Espainiako Inkisizioa eta Hermandade Handia sortarazi zituen. 1493an Rosselló eta Cerdanya berreskuratu zituen Aragoiko koroarentzat. 1497an Iparraldeko Afrikako Melilla hiria hartu zuen[4].

1504an, Elisabet hiltzean, Gaztelako erregeordea izan zen, Flandesen zeuden errege berriak (Joana Gaztelakoa eta Filipe Ederra) itzuli ziren arte[4]. 1505ean Bloisko bakea sinatu zuen Luis XII.a Frantziakoarekin. Horren arabera, Frantziak Aragoik Napoliko erresuma menderatzen duela onartu zuen[5], eta Fernandok Luisen iloba Germaine Foixekoarekin ezkondu zen. 1507an Filipe Ederra hil zenetik, Gaztelako erregeordea izan zen, Joanaren buruko gaixotasuna zela eta.

Nafarroa konkistatzeko helburuz, Fernandok beaumontarren babesa lortu zuen. 1512an Nafarroako erresuma inbaditu eta 1515ean Gaztelako Gorteek erresuma Gaztelako koroari lotu zedin onartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan