Edukira joan

Karga (elektrizitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektrizitate eta elektronikan, karga elektriko bat eso soilik kargaingelesez: electrical loadenergia elektrikoa xahutzen duen elementu elektriko edo zirkuituko atal bat da. Energia elektrikoa sortzen duten bateria eta sorgailu elektrikoen alderantzizkoa da. Karga elektriko adibide batzuk etxetresna elektriko eta argiak dira. Terminoa zirkuitu batek xahutzen duen potentzia elektriko kopurura adierazteko ere erabili daiteke.

Elektronikan, terminoa seinale elektriko bati konektatua dagoen gailu bat adierazteko ere erabiltzen da, potentzia elektrikoa xahutu ala ez. Zirkuitu elektriko batek irteera bat badauka —seinale elektrikoa sortzen duen terminale parea—, karga terminale hauei konektatutako zirkuitua da —kasu honetan karga sarrera inpedantzia bezala definitu daiteke—. Adibidez, CD erreproduzigailu bat anplifikagilu bati konektatzerakoan, CD erreproduzigailua seinale iturria da eta eta anplifikagailua karga da.

Kargaren eragina zirkuituan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karga batek zirkuitu batengan duen eragina aztertzeko, lagungarria da zirkuituaren diseinua baztertu eta honen ordez Thévenin baliokidea edo Norton baliokidea erabiltzea. Zirkuitu baten Thévenin baliokideak hurrengo itxura dauka:

Zirkuitua Vs tentsio iturri ideal bat seriean konektatutako Rs erresistentzia batekin ordezkatzen da.

Karga gabeko egoeran —zirkuituaren terminalak irekita—, tentsio osoa irteeran agertzen da; irteerako tentsioa da. Karga bat konektatzerakoan, zirkuituaren portaera aldatu egiten da. Iturriarekin egin den bezala, kargaren zirkuitua sinplifikatu, eta sarrera inpedantzia bategatik ordezten bada, zirkuitu osoak hurrengo itxura dauka:

Kargaren sarrera erresistentzia Rs erresistentziarekin seriean dago.

Tentsio iturria berez zirkuitu ireki bat izanik, karga gehitzerakoan zirkuitu itxi bat lortzen da, eta korronte elektriko bat agertzen da. Korronte horrek erresistentzian tentsio-jauskera bat sortzen du, eta ondorioz irteera terminaleko tentsioa jada ez da . Irteerako tentsioa, , tentsio-zatitzailearen legea erabiliz lor daiteke:

Iturriaren erresistentzia ez bada baztergarria kargarenarekin konparatuz, tentsioa erori egingo da.

Irudietako adibideetan erresistentziak erabiltzen dira, baina korronte alternoko zirkuituetan, elementu erresistibo, kapazitibo eta induktiboekin ondorio berdinetara heldu daiteke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]