Edukira joan

Euskal herritarrak Frantziako Tourrean

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziko Tourraren historian zehar euskal txirrindulari askok hartu dute parte bertan. Maurice Dartigue lapurtarra izan zen Frantziako Tourrean parte hartu zuen lehen euskal herritarra, 1904ko edizioan. Miguel Induran da lasterketa gehien irabazi dituen euskalduna (5),[1] bigarren postuan dago Joane Somarriba (3).[2] Hogeitik gora euskal txirrindularik irabazi dute etaparen bat Tourrean.[3]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal herritarrek Frantziako Tourrean izan duten presentziaren gaineko bideoa.
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
1937 Lapurdi Roger Lapébie Baiona (Lapurdi). Le Tour de France
1991 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1992 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1993 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1994 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1995 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
2000 Bizkaia Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes
2001 Bizkaia Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes
2003 Bizkaia Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes

Txapeldunordea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
2002 Gipuzkoa Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
1934 Lapurdi Roger Lapébie Baiona (Lapurdi). Le Tour de France
2000 Gipuzkoa Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France
2001 Gipuzkoa Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France
2002 Bizkaia Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes

Gehien irabazi dituztenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazitako etapak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Tourraren historian 50 etapa pasa dira euskal herriko txirrindulariek irabazitakoak.[4]

# Urtea Txirrindularia Etapa Lasterketa
1 1932 Lapurdi Roger Lapébie Mendiko etapa Gap-Grenoble (12.a). Le Tour de France
2 1934 Lapurdi Roger Lapébie Charleville-Mézières-Metz (3.a). Le Tour de France
3 Lapurdi Roger Lapébie Mendiko etapa Metz-Belfort (4.a). Le Tour de France
4 Lapurdi Roger Lapébie Cannes-Marseilla (12.a). Le Tour de France
5 Lapurdi Roger Lapébie Montpellier-Perpinyà (14.a). Le Tour de France
6 Lapurdi Roger Lapébie Mendiko etapa Perpinyà-Ax-les-Thermes (15.a). Le Tour de France
7 1936 Lapurdi Paul Maye Digne-les-Bains-Niza (10.a). Le Tour de France
8 Bizkaia Federico Ezkerra Niza-Cannes (11.a). Le Tour de France
9 Lapurdi Sauveur Ducazeaux Mendiko etapa Perpinyà-Luchon (15.a). Le Tour de France
10 Lapurdi Paul Maye Cholet-Angers (19.a(c)). Le Tour de France
11 1937 Lapurdi Roger Lapébie Mendiko etapa Briançon-Digne-les-Bains (9.a), Le Tour de France
12 Nafarroa Garaia Mariano Cañardo Mendiko etapa la Guingueta d'Ix-Ax-les-Thermes (14.a(b)). Le Tour de France
13 Lapurdi Roger Lapébie Saintes-Arroxela (17.a(c)). Le Tour de France
14 Lapurdi Roger Lapébie Arroxela-La Roche-sur-Yon (18.a(a)). Le Tour de France
15 1953 Bizkaia Jesús Loroño Mendiko etapa Paue - Cauterets (10.a). Le Tour de France
16 1959 Nafarroa Garaia Marcel Queheille Bordele-Baiona (9.a). Le Tour de France
17 1966 Gipuzkoa Luis Otaño Mendiko etapa Privas-Le Bourg-d'Oisans (15.a). Le Tour de France
18 1967 Gipuzkoa José María Errandonea Angers-Angers (1.a(a)). Le Tour de France
19 1968 Bizkaia Aurelio González Dinard-Lorient (6.a). Le Tour de France
20 1976 Gipuzkoa Miguel Maria Lasa Lovaina- Verviers (5.a(b)). Le Tour de France
21 1977 Gipuzkoa Miguel Maria Lasa Mendiko etapa Oloroe-Donamaria- Gasteiz (3.a). Le Tour de France
22 1978 Gipuzkoa Miguel Maria Lasa Bordele-Biarritz (9.a). Le Tour de France
23 1986 Bizkaia Julian Gorospe Villard de Lans-Saint-Étienne (19.a). Le Tour de France
24 1987 Bizkaia Federico Etxabe Mendiko etapa Villard-de-Lans-Alpe d'Huez (20.a). Le Tour de France
25 1989 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Mendiko etapa Paue-Cauterets (9.a). Le Tour de France
26 1990 Bizkaia Marino Lejarreta Le Puy-en-Velay-Millau/-Causse Noir (14.a). Le Tour de France
27 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Mendiko etapa Blagnac-Luz-Ardiden (16.a). Le Tour de France
28 1991 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Argentan-Alençon (7.a). Le Tour de France
29 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Lugny-Mâcon (20.a). Le Tour de France
30 1992 Nafarroa Garaia Miguel Indurain DonostiaDonostia (prologoa). Le Tour de France
31 Araba Javier Murgialdai DonostiaPaue (2.a). Le Tour de France
32 Nafarroa Garaia Miguel Indurain LuxenburgoLuxenburgo (9.a). Le Tour de France
33 Nafarroa Garaia Miguel Indurain ToursBlois (19.a). Le Tour de France
34 1993 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Puy du Fou (prologoa). Le Tour de France
35 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Lac de Madine-Lac de Madine (9.a). Le Tour de France
36 1995 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Huy-Seraing (8.a). Le Tour de France
37 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Lac de Vassivière (19.a). Le Tour de France
38 1997 Gipuzkoa Abraham Olano Eurodisney (20.a). Le Tour de France
39 1999 Bizkaia David Etxebarria Saint-Galmier-Saint-Flour (12.a). Le Tour de France
40 Bizkaia David Etxebarria Mendiko etapa Lannemezan-Pau (16.a). Le Tour de France
41 2000 Bizkaia Javier Otxoa Dax-Hautacam (9.a). Le Tour de France
42 Gipuzkoa José Vicente García Acosta Avignon-Draguignan (12.a). Le Tour de France
43 2000 Bizkaia Joane Somarriba Marseillan-La Salvetat-sur-Agout (5.a). Grande Boucle Féminine Internationale
44 Bizkaia Joane Somarriba Tolosa Okzitania-Tolosa Okzitania (7.a). Grande Boucle Féminine Internationale
45 2001 Bizkaia Roberto Laiseka Mendiko etapa Tarbes-Luz Ardiden (14.a). Le Tour de France
46 2001 Bizkaia Joane Somarriba Bilbo-Bilbo(1.a). Grande Boucle Féminine Internationale
47 Bizkaia Joane Somarriba Mendiko etapa Varètja-Campan (3.a). Grande Boucle Féminine Internationale
48 Bizkaia Joane Somarriba Saint-Galmier-Rive-de-Gier (11.a). Grande Boucle Féminine Internationale
49 2003 Bizkaia Iban Mayo Mendiko etapa SallanchesAlpe d'Huez (8.a). Le Tour de France
50 2003 Bizkaia Joane Somarriba Mendiko etapa Corti-Saint-Florent Grande Boucle Féminine Internationale
51 Bizkaia Joane Somarriba Fayence-Valergues Grande Boucle Féminine Internationale
52 2004 Gipuzkoa Aitor González Carcasona-Nîme (14.a).s Le Tour de France
53 2016 Gipuzkoa Ion Izagirre Mendiko etapa MegèveMorzine (20.a). Le Tour de France
54 2018 Bizkaia Omar Fraile Saint-Paul-Trois-Châteaux-Mende (14.a). Le Tour de France
55 2023 Bizkaia Pello Bilbao VulcaniaIssoire (10.a). Le Tour de France
56 Gipuzkoa Ion Izagirre RoanneBelleville-en-Beaujolais (12.a). Le Tour de France

Etorkizuneko Tourra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txirrindularia Jatorria
1986 Nafarroa Garaia Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia).
1996 Bizkaia David Etxebarria Abadiño (Bizkaia).
1999 Gipuzkoa Unai Osa Zestoa (Gipuzkoa).
2000 Nafarroa Garaia Iker Flores Urdiain (Nafarroa Garaia).
2003 Nafarroa Garaia Egoi Martínez Etxarri Aranatz (Nafarroa Garaia).
2009 Lapurdi Romain Sicard Hazparne (Lapurdi).

Txapeldunordea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txirrindularia Jatorria
1961 Bizkaia Francisco Gabika Ispaster (Bizkaia).
1969 Bizkaia Luis Zubero Zeberio (Bizkaia).
1998 Bizkaia Txema del Olmo Bilbo (Bizkaia).
1999 Nafarroa Garaia David Latasa Iruñea (Nafarroa Garaia).

Ez da inoiz euskaldunik gelditu postu horretan.

Tourra euskal lurretan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko Frantziako Tourrak egindako ibilbidea. Urte horretan lasterketa Bilbon hasi zen.

1906ko Frantziako Tourra izan zen lehena Euskal Herriko lurretatik igarotzen. 8. etapa Baionan amaitu zen eta bertatik abiatu zen 9. etapa. Horren ondoren askotan pasa da Tourra euskal lurraldeetatik. XIX. mendeko lehen erdian ia edizio guztiak igaro ziren Baionatik.[5]

Hego Euskal Herritik igarotako lehen Tourra Gasteizen (Araba) amaitu zen, 1977. urteko 3. etapa izan zen, eta Jose Nazabalek irabazi zuen. 1992. urtean Donostiatik (Gipuzkoa) abiatu zen Tourra, eta Miguel Indurainek irabazi zuen lehen etapa eta Tourra.[6][7]

1996ko Tourreko 18. etapa Iruñean (Nafarroa Garaia) hasi eta Hendaian (Lapurdi) amaitu zen. Hiru etapatan aritu zen Euskal Herrian Tourra.

2001eko Grande Boucle lasterketa Bilbon (Bizkaia) hasi zen.[8]

2003ko Tourreko 16. etapa Baionan (Lapurdi) amaitu zen.

2018ko Tourreko 20. etapa Senperen (Lapurdi) hasi eta Ezpeletan (Lapurdi) amaitu zen.

2023ko Tourra Bilbon hasi zen, lehen etapa Bilbo (Bizkaia) - Bilbo (Bizkaia) izan zen; bigarrena, Gasteiz (Araba) - Donostia (Gipuzkoa); eta hirugarrena, Zornotza (Bizkaia) - Baiona (Lapurdi).[9]

Euskal zaleak Tourrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da Frantziako Tourreko etapatan txirrindularitza zale euskaldunak ikustea, baita ikurrinak edota bestelako euskal ikurrak ere, lasterketa Euskal Herritik kanpo denean ere. Hainbat txirrindularik aipatu izan dute euskal zaleak, orokorrean, errespetagarriak direla.[10]

  • 1990eko Tourrean 5. Postua eskuratu zuen Marino Lejarreta berriztarrak. Edizio hartako 14. etapa irabazi zuen nahiz eta helmugaratzean ospatu ez, lehenengoa zihoanik ziur ez zekien eta.[11]
  • 2015ean, Ander Izagirre idazle eta kazetariak Frantziako Tourraren inguruko istorioekin idatzitako “Beruna Patriketan” liburua argitaratu zen.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bosgarrenez, Indurainen legea» Berria 2020-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. ««Barruan daramat ziklismoa, eta oso polita da sentipen zaharrak berritzea»» Berria 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. «Frantziako Tourra» Tropela.eus bloga 2023-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  4. «Frantziako Tourreko palmaresa» EITB 2012-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  5. «Frantziako tourraren historia» primeran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  6. «Dokuteka: Tourra berriro Donostian» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. «Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota» Tropela.eus bloga 2011-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Joane Somarriba: “La salida del Tour en Bilbao fue el día más feliz de mi vida encima de una bicicleta”» Onda Vasca 2023-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  9. «Euskal Herria Irunen amaitzen da, Frantziako Tourraren arabera» Berria 2022-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  10. «Lance Armstrong: Euskal zaleak sutsuak eta errespetutsuak dira. Jeloskor jartzen nintzen hauek ikustean» EITB 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  11. (Gaztelaniaz) DDT. (2023-10-07). «Lejarreta 'revienta' el mito de su histórica victoria sobre Induráin en el Tour de Francia de 1990» Diario del Triatlón: Noticias sobre Running, Ciclismo, Natación y Entrenamiento (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  12. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Beruna patrikan - Ander Izagirre» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]