Edukira joan

Periläjärvi

Periläjärvi aintzira
Periläjärvi (fi)
Datu orokorrak
Garaiera284,8 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Azalera0,6514 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak68°23′50″N 23°48′07″E / 68.3972°N 23.802°E / 68.3972; 23.802
Estatu burujabe Finlandia
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Hidrografia
Betebidea
HustubideaOunasjoki ibaia
Arro hidrografikoaKemijoki basin (en) Itzuli

Periläjärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren mugan dago, Ounasjärvi aintziratik eta Hetta hiriburutik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Vuontisjärvi eta Tuolpajärvi iparraldean Periläjärvi aintziraren bizilagun nagusiak dira. Ura Ounasjoki ibaiaren bidez husten da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako uhartea zuhaizti txiki bilakatzen da lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]