All the Things She Said

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
All the Things She Said
t.A.T.u.(r)en abestia albumetik
Argitalpena 2002ko abuztuaren 18an
Formatua CD eta cassettean
Grabazioa 2002
Musika mota Pop rock
Hizkuntza Ingelesa
Iraupena 3:34
Diskoetxea Universal/Interscope
Idazlea Trevor Horn, Martin Kierszenbaum,
Sergio Galoyan, Elena Kiper,
Valeriy Polienko
Ekoizlea Trevor Horn
kronologia
Prostje Dvizhenija "All the Things She Said" Not Gonna Get Us

All the Things She Said (euskaraz: (Neska) Hark esandako guztia) 200 Km/h in the Wrong Lane t.A.T.u.ren bigarren musika albumeko lehen singlea da. 2002ko abuztuaren 18an izan zen kaleratua eta Ja Soxla S Uma errusierazko abestiaren ingelesezko bertsioa da. t.A.T.u. taldearen single arrakastatsuena izan da eta hamabi milioi kopia baino gehiago saldu izanak, Platinozko eta Urrezko Disko ugari eman dizkio.

Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen erantzunaren beldurrez zein gurasoen barkamenaren bila dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena da idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia bururatu zitzaion. Bigarren esaldia, "mnje nuzhna Ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen. Ingelesezko bertsioa, abiapuntu beretik hasita Trevor Horn, Martin Kierszenbaum, Sergio Galoyan, Elena Kiper eta Valeriy Polienkok idatzi zuten.

Bideoklipa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean, euri eta elurpean. Neskak, kartzela baten barruan daudela dirudi eta hesiaren beste aldean, begiluze batzuk daude neskez barre egiten. Amaieran, neskek irteera aurkitu eta kartzelatik ezin irten daitezkeenak begiluzeak direla konturatzen dira. Kiperrek dio, Fucking Åmål suediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itsuran. Grabaketak 1999 bukaeran egin ziren, Juliak hamalau eta Lenak hamabost urte zituztenean. Errusierazko bertsioa, 2000. urteko azaroan agertu zen bideoa lehenbizikoz, Errusiako MTV sarean.

Bideoklipa eztabaidagarria eta oso polemikoa izan zen Europan, ez lesbiana bikotea izateagatik bakarrik, neskek orduan zuten adinagatik, baizik.

Postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Musika zerrenda Postu altuena Salmentak Saria Ref.
Amerika
Ameriketako Estatu Batuak AEB ARC Weekly Top 40 4 - - [1]
U.S. Billboard Hot 10 20 [2]
U.S. Billboard Hot Dance Club Play 5 [3]
U.S. Billboard Hot Singles Tracks 3 [4]
U.S. Billboard Latin Tropical/Salsa Airplay 18 [5]
U.S. Billboard Rhythmic Top 40 26 [6]
U.S. Billboard Top 40 Mainstream 8 [7]
U.S. Billboard Top 40 Tracks 11 [8]
Argentina Argentina Top 20 5 - - [9]
Brasil Brasil Top 20 7 - - [10]
Kanada Kanada Singles Chart 3 - - [11]
Mexiko Mexiko México Top 100 3 - - [12]
Txile Txile Top 20 2 - - [13]
Asia
Filipinak Filipinak Airplay 1 - - -
Hong Kong Hong Kong Top 20 Airplay 3 - - [14]
Indonesia Indonesia Single Top 50 2 - - [15]
Japonia Japonia Singles Chart 38 47.000+[16] - [17]
Tokio Hot 100 1 [18]
Tokio Hot 100 Urte Amaiera 2 [19]
Taiwan Taiwan Top 10 1 - - [20]
Europa
Europar Batasuna Europa Singles Chart 1 - - [21]
Singles Chart Urte Amaiera 3 [22]
Alemania Alemania Top 40 1 150.000+[23] 1 [24]
Austria Austria Top 40 1 15.000+[25] 1 [26]
Belgika Belgika Top 20 2 50.000+[27] 1 [28]
Danimarka Danimarka Singles Chart 1 7.500+[29] 1 [30]
Erresuma Batua Erresuma Batua Sinlges Chart 1 200.000+[31] 1 [32]
Errumania Errumania Top 100 1 - - [33]
Errusia Errusia Top 100 1 - - -
Espainia Espainia 40 Principales 1 - - [34]
Finlandia Finlandia Les Charts 3 - - [35]
Frantzia Frantzia Singles Chart 2 288.000+[36] 1 [37]
Grezia Grezia Top 20 3 - - [38]
Herbehereak Herbehereak - 1 - - -
Irlandako Errepublika Irlanda Singles Chart 1 - - [39]
Italia Italia Singles Chart 1 - - [40]
Norvegia Norvegia Singles Chart 2 20.000+[41] 2 [42]
Portugal Portugal Top 30 Maxi Singles 4 - - [43]
Suedia Suedia Singles Chart 2 30.000+[44] 1 [45]
Suitza Suitza Singles Chart 1 40.000+[46] 1 [47]
Txekiar Errepublika Txekiar Errep. - 1 - - -
Ozeania
Australia Australia ARIA 1 70.000+[48] 1 [49]
Zeelanda Berria Zeelanda Berria RIANZ 1 7.500+[50] 1 [51]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]