Osasuna (futbol taldea)

Wikipedia(e)tik
Club Atletico Osasuna» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Club Atlético Osasuna
Ezizena(k) Gorritxoak
Sorrera 1920
Futbol zelaia Reyno de Navarra/Nafarroako Erresuma
(Edukiera: 19.800)
Presidentea Euskal Herria Miguel Artxanko
Entrenatzailea Euskal Herria Jose Luis Mendilibar
Liga La Liga
2011/12 La Liga, 7.
Webgunea www.osasuna.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Club Atlético Osasuna Iruñeko futbol taldea da. Espainiako Futbol Lehen mailan jarduten du. Iruñean sortu zen, Gaztelu plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an (asteazkena), Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratzen dute.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1920-1940 [aldatu]

Taldeek bat egin eta 15 urte geroago, 1935-36ko denboraldian, Osasunak Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikako hori: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. Donibane auzoko zelaian jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako Betisi sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten Emilio Urdirozek zuzentzen zuen taldeak. Bilboko Atheleticek irabazi zuen txapelketa horretan, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, Atletico Madrilekin batera maila galduta. Sasoi horretan ere, Julian Bergara aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.

Espainiako Gerra Zibila zela kausa, hiru urteko etena izan zen. Oviedok hirugarren postuan amaitu zuen gerra aurretik jokatutako azken denboraldia, baina haien futbol zelaia bonbardaketen ondorioz erabat txikituta geratu zenez, Asturiaskoek uko egin zioten jokatzeari, eta 1935-36ko denboraldiko azken bi sailkatuak ziren toki hura hartzeko hautagaiak. Atletico Madrilek (Atletico Aviacion izenarekin) eta Osasunak, beraz, jokatu zuten partida horretan (1939ko azaroaren 26an), 3-1 atera zen garaile Madrilgo taldea. Gainera, gerra osteko lehen bi txapelketak irabazi zituen. Osasunak, ordea, urte luzeak igaroko zituen Lehen Mailara itzuli ezinda.

1940-1970 [aldatu]

1953-54ko denboraldia izan zen bueltarena. Tomas Arnanzek zuzentzen zuen taldeak lehendabiziko sasoian galdu zuen maila, ordea. Bi urtez Bigarren Mailan aritu ondoren, Baltasar Albenizen agindupean, Lehen Mailara itzuli ziren nafarrak. Sabino Andonegi aurrelari mutrikuarraren urterik gozoenak ziren. Oraindik ere inork ez du hautsi 1953 eta 1963 bitartean Osasunak Lehen Mailan egindako zazpi denboraldietan mutrikuarrak ezarritako gol marka: Osasunarekin 57 gol Lehen Mailan.

Andonegi, aldiz, ez zen hamarkada hartan nabarmendu beharreko jokalari gorritxo bakarra izan: Albistegi, Marañon, Glaria anaiak, Egaña, Esparza, Rekalde, Marañon, Eizagirre edo Zoko ere gogoan dituzte osasunzale zaharrek. 1956tik 1959ra, seigarren, bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren 16 taldek osatutako Lehen Maila horretan. 1959-60koan, ostera, jaitsi ziren. 1961-62koan bueltan zeuden, eta, larri ibili arren, mailari eutsi ahal izan zioten. 1962-63koan, ordea, denbora luze baterako esan zioten agur gorritxoek Espainiako futbolaren lehiaketa nagusiari.

Donibane auzoko futbol zelaia saldu eta Sadarrerako bidea hartu zuen klubak 1967an. Garai latzak ziren zalearentzat. Lehen Mailan gozatutako garaiak urrun zeuden jada, eta Bigarren Mailaz gain, Hirugarren Maila ere dastatu behar izan zuten nafarrek.

Fermin Ezkurraren garaia [aldatu]

Fermin Ezkurra 1971-72ko denboraldian iritsi zen klubeko presidentetzara. Taldea Hirugarren Mailatik Lehen Mailara zortzi urtetan igo zuen. Orotara, 22 denboraldi ibili zen Ezkurra Osasunako presidente.

1980-81eko denboraldian Lehen Mailan zen Osasuna berriz, aurreko urteko azken jardunaldian Murtzian lortutako garaipenari esker. Bikuña, Etxeberria, Martin, Irigibel (bi aldiz Bigarren Mailako golegilerik onena izandakoa), Esparza, Castañeda (Osasunarekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duena: 350 partida 1980 eta 1991 urte bitartean), Dioni, Basauri, Lumbreras, Ripodas, Sola eta gainerakoen garaiak ziren. Lehendabiziko hiru denboraldietan sailkapenaren erdialdean geratu zen Osasuna, Pepe Alzate entrenatzailearekin.

Ivan Brzic jugoslaviarraren aginduetara jaistetik gertu izan ziren laugarren sasoian, baina 1984-85 denboraldia, seigarren postuan amaitu zuen taldeak, eta, historian lehendabiziko aldiz, Europan aritzeko aukera izan zuten. Hurrengo denboraldian, aldiz, Brzici gauzak okertu zitzaizkion, eta Pedro Mari Zabalzaren txanda iritsi zen 1986ko azaroaren 2an. 1993ko abenduaren 19a arte jarraitu zuen bere jardunean, zortzi denboraldiz jarraian.

Taldea Lehen Mailan finkatuta zegoen, eta Taxoareko harrobiak bere etekinak ematen jarraitzen zuen: Bustingorri, Ziganda, Goikoetxea, Larrainzar anaiak, Roberto, Ibañez... Atzerritarrak ere iritsi ziren: Agirre, Robinson, Sammy Lee, Urban, Kosecki eta abar. Osasuna hazten joan zen. 1987-88ko denboraldia bosgarren postuan amaitu zuen. Reala bigarrena izan zen, eta Athletic, laugarren. Biak UEFArako sailkatu ziren, baina, Osasuna, 1984-85koan baino emaitza hobea lortu arren, ez.

1990-91ko denboraldian, ordea, sasoi amaieran laugarren postuan utzi zuen taldea Pedro Mari Zabalzak. Orduan, UEFAn berriro ikusi ahal izan zuten zaleek. Gogoragarria da, aldi berean, sasoi horretan Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen kontra lortutako 0-4koa. Jan Urban poloniarrak hiru gol sartu zituen norgehiagoko horretan (laugarrena Iñigo Larrainzarrek), eta, 13 golekin, Ligako golegilerik onenen artean bukatu zuen txapelketa.

Bozkarioak ez zuen luze iraungo. 1993-94ko denboraldian, azken postuan amaitu zuen Liga Osasunak. Fermin Ezkurrak berak dimititu zuen, taldearen norabidea zuzendu ezinean. Pedro Mari Zabalzaren azken urtea ere bazen, Enrique Martinek bere lekuan eserita.

Azken urteak [aldatu]

Zazpi denboraldi eman zituen Osasunak Bigarren Mailan, eta tartean, komeni baino entrenatzaile zein presidente asko iragan ziren. Bigarren B Mailara ere jaisteko zorian egon zen, baina azken bost jardunaldieetan Enrique Martinen taldeak lortutako lau garaipenei esker mailari eutsi ahal izan zion.

Javier Miranda presidenteak Migel Anjel Lotina entrenatzaile meñakarra ekarri zuen arte. Huelvako Recreativoren aurkako partida ahantziezinean, Pablo Orbaizek eta Miroslaw Treciak poloniarrak sartutako golei esker Lehen Mailara igo zen taldea. Mailari eusteko ardura ere meñakarraren esku geratu zen. Kostata, baina azken jardunaldian Anoetan partida polemika irabazi ostean (donostiarrei behar bezain gogotsu aritu ez izana leporatu zieten), lortu zuen. Ivan Rosado huelvarrak 14 gol egin zituen saso hartan, aro modernoan Osasunarekin Lehen Mailan inork lortutako markarik onena.

Miranda-Lotina bikotearen agurreko denboraldia izan zen 2001-02koa. Patxi Izko presidente berriak Javier Aguirre jokalari ohia entrenatzaile izendatu zuen. Taldea lehen mailan finkatuta, emaitzarik hoberenak lortu zituzten: 2005ean Espainiako Kopa finalerako sailkatu zen taldea. Betisen aurka galdu arren, hirugarren aldiz UEFArako txartela eskuratu zuten gorritxoek.

Balentria hura errepikatzeak zaila zirudien, baina hurrengo denboraldia are oparoagoa izan zen. Lehen Mailako liderra hiru jardunalditan eta ia Liga osoa Champions League-ko postuetan aritu zen taldea. Azken jardunaldian, Valentziari irabazita, laugarren postuan sailkatu ziren, eta Europako klub hoberen artean jokatzeko aukera eskuratu zuten. Kanporaketan aurrera egin ez arren, UEFA txapelketan historiako emaitzarik onenak lortu dituzte, finalerdietara sailkatu baitira. Osasunak Taxoaren du entrenatzeko futbol zelaia.

Azken hamarkadan larriago ibili da, sarritan azkenengo jardunaldian salbatu baita. 2011-12 denboraldian ordea UEFAko postuetara iristeko zorian izan da baina puntu bakarrarengatik 7. postuarekin konformatu behar izan du.

Sakontzeko, irakurri: Osasunaren ibilbidea Europan

Ereserkia [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Osasunaren ereserkia

Entrenatzaileak [aldatu]

Presidenteak [aldatu]

Markak [aldatu]

Taldearen sailkapenak ikusteko, sakatu hemen.
  • Lehen mailan aritutako denboraldiak: 31 (2008-09koa arte).
    • Partidak guztira, 2007ko otsailaren 25a arte: 1.000 partida (339 irabazi, 242 berdindu, 419 galdu). 1.167 gol sartu eta 1.365 jaso.
    • Gol tarterik handiena alde: 6-0, Betisen aurka (1935-36).
    • Partida gehien aritutako jokalariak:
  1. Javier Castañeda 350 partida
  2. Eugenio Bustingorri 317 partida
  3. Pepin 244 partida
    • Golegile onenak:
  1. Julian Bergara 20 gol 22 partidatan (1935-36)
  2. Ivan Rosado 14 gol 38 partidatan (2000-01)
  3. Sabino Andonegi 13 gol 30 partidatan (1954-54 eta 1957-58)
  1. Pedro Mari Zabalza 279 partida (1987tik 1994ra)
  2. Javier Aguirre 142 partida (2002tik 2006ra)
  3. Ivan Brzic 113 partida (1983tik 1987ra)

Lehen mailako taldekideak [aldatu]

Beste denboraldietako lehen taldeko kideak.

Zkia. Jokalaria Posizioa Altuera (m.) Adina Jatorria Taldean noiztik Kontratua (urte)-rarte Oharrak
Lehen taldea 2012/13
1 Euskal Herria Asier Riesgo Atezaina 1'85 (29 urte) Real Sociedad 2010 2016 Euskal Herria-rekin internazionala.
2 Katalunia Marc Bertran Atzelaria 1'81 (30 urte) Tenerife 2011 2014
3 Galizia Rubén González Atzelaria 1'87 (31 urte) Mallorca 2011 2013
4 Euskal Herria Miguel Flaño Kapitain (2.) Atzelaria 1'77 (28 urte) Harrobia 2004 2017
5 Espainia Lolo Atzelaria 1'82 (28 urte) Sevilla FC 2010 2014
6 Katalunia Miguel De las Cuevas Erdilaria 1'75 (26 urte) Xixoiko Sporting 2012 2013 Lagatua
7 Euskal Herria Kike Sola Aurrelaria 1,84 (27 urte) Harrobia 2007 2014 Euskal Herria-rekin internazionala.
8 Iran Masoud Shojaei Lesio Aurrelaria 1'84 (28 urte) Sharjah FC 2008 2013 Iran-ekin internazionala.
9 Argentina Emiliano Armenteros Aurrelaria 1'78 (27 urte) Sevilla FC 2012 2015
10 Euskal Herria Patxi Puñal Kapitain (1.) Erdilaria 1'79 (37 urte) Harrobia 2001 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
11 Ghana Anthony Annan Erdilaria 1'71 (26 urte) FC Schalke 04 2012 2013 Ghana-rekin internazionala.
12 Euskal Herria Joseba Llorente Atzelaria 1'79 (33 urte) Real Sociedad 2012 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
13 Espainia Andres Fernandez Atezaina 1'85 (26 urte) Mallorca 2007 2015
14 Espainia Alejandro Arribas Atzelaria 1'82 (24 urte) Rayo Vallecano 2012 2015
15 Euskal Herria Oier Sanjurjo Atzelaria 1'78 (26 urte) Harrobia 2007 2015 Euskal Herria-rekin internazionala.
16 Espainia Alvaro Cejudo Erdilaria 1'76 (29 urte) UD Las Palmas 2011 2014
17 Espainia Nino Aurrelaria 1'71 (32 urte) Tenerife 2011 2013
18 Euskal Herria Manuel Omwu Aurrelaria 1'85 (25 urte) UD Alzira 2011 2015
19 Galizia Nano Atzelaria 1'88 (31 urte) Numantzia FC 2012 2014
20 Txile Gato Silva Erdilaria 1'78 (27 urte) Universidad Catolica 2012 2013 Txile-rekin internazionala. (Lagatua)
21 Euskal Herria Roberto Torres Erdilaria 1'78 (24 urte) Harrobia 2011 2015
22 Katalunia David Timor Erdilaria 1'85 (23 urte) Valentzia 2010 2013
23 Frantzia Raoul Loé Erdilaria 1'92 (24 urte) AD Ceuta 2011 2014
24 Katalunia Damià Abella Atzelaria 1'88 (31 urte) Betis 2010 2014 Katalunia-rekin internazionala.
25 Espainia Ricardo López Atezaina 1'87 (41 urte) Manchester United 2005 2013 Espainiarekin internazionala.
Katalunia Sisi Lesio Erdilaria 1,69 (27 urte) Real Valladolid 2012 2015

Harrobia [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  • Asier Legarda Ereño: "1.000 partida onenen artean" in 2007ko otsailaren 21eko Berria, 28-29 or.

Kanpo loturak [aldatu]