Dominique Pire
Wikipedia(e)tik
Dominique Pire, jaiotzez Georges Charles Clement Ghislain Pire (Dinant, Valonia, Belgika, 1910eko otsailaren 10a - Lovaina, Belgika, 1969ko urtarrilaren 30a) belgikar elizgizona izan zen.
[aldatu] Biografia
Domingotarra zen. Bihotzeko Europa izeneko kanpaina bultzatu zuen 1949an, eta nazioarteko erakunde bat osatu zuen erbestean bizi zirenei laguntzeko. Hiri europarrak sortu zituen Belgika, Austria eta Alemanian. Mahatma Gandhi Nazioarteko Bake Gunea eraiki zuen 1960an. 1958an, Bakearen Nobel saria eman zioten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.