Lê Ðức Thọ
Wikipedia(e)tik
Lê Ðức Thọ —jaiotza-izena: Phan Đình Khải— (Nam Ha, Vietnam, 1912 - 1990) politikaria izan zen. Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen 1930ean, eta handik gutxira atxilo hartu zuten, baina Txinara ihes egitea lortu zuen 1940an. Vietminhen ordezkaria izan zen 1949az geroztik, eta gerrillako estatu goreneko buruzagia 1966tik aurrera. Vietnamen ordezkaria izan zen 1968-1973 urteetan, hots, bake negoziazio garaian. 1973an Bakearen Nobel saria jasotzeari uko egin zion, Henry Kissinger, Estatu Batuetako politikaria, saria jasotzeko izendatua izan baitzen. Vietnamgo Alderdi Komunistako idazkaritza nagusira eta politburoko partaide izatera iritsi zen 1976an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.