Wangari Maathai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wangari Maathai
Wangari Maathai
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Wangari Muta
Jaio 1940ko apirilaren 1a
Kenya Ihithe herria, Tetu dibisioa, Nyeri barrutia (Kenya)
Hil 2011ko irailaren 25a
Kenya Nairobi (Kenya)
Etnia Kikuyua

Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a - Nairobi, Kenia, 2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen.

30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen. Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen, gaur egun Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetan ere hedatuta dagoena.

Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez.

2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da.

Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Wangari Maathai