Lester Bowles Pearson
Wikipedia(e)tik
Lester Bowles Pearson (Toronto, Kanada, 1897 - Ottawa, Kanada, 1972) Kanadako politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kanadako enbaxadore izan zen Estatu Batuetan (1945-1946), Kanpo Arazoetarako ministroa (1948-1957), eta oposizio liberalaren buruzagia (1958-1963). 1957an Bakearen Nobel Saria eman zioten 1956. urteko Suezko krisialdia konpontzeko egin zuen ahaleginagatik.
Alderdi Liberalak 1963. urteko hauteskundeak irabazi zituenean, Kanadako Lehen Ministro izendatu zuten. 1967. urtean Quebeceko politika-arazoei aurre egin behar izan zien, eta urte hartako abenduan kargua utzi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.