Albert John Lutuli
Wikipedia(e)tik
Albert Lutuliren estatua, Lurmutur Hirian (Hego Afrika) |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Albert John Lutuli | |
| Jaio | 1898 | |
| Bulawayo (Hego Rhodesia) | ||
| Hil | 1967ko uztailaren 21a | |
| Stanger, KwaZulu-Natal (Hego Afrika) | ||
Albert John Lutuli (Bulawayotik hurbil, Hego Rhodesia, 1898 - Stanger, KwaZulu-Natal, Hego Afrika, 1967ko uztailaren 21a), Mvumbi zuluerazko izenaz ere ezaguna, Hego Afrikako politikaria izan zen. Zulu herriko buruzagia zen, eta Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) lehendakari hautatu zuten (1952-1960). Apartheidaren aurka borrokatu zen, baina bortizkeriari uko eginez. Hamaika aldiz atxilotu zuen Hego Afrikako Gobernuak. 1960an, Bakearen Nobel saria jaso zuen. 1967an hil zen, tren batek harrapatuta.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.