Tenzin Gyatso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tenzin Gyatso, tibetar herriak, Kundun (Presentzia) soilik deitua, edo Gyalwa Rinpoché (Garaile Preziatua), "lotoaren eramalea" da, Tibeteko XIV. Dalai Lama eta zeruko maisuen sektako buruzagi erlijiosoa.

1935eko uztailak 6an jaio zen, Tibeteko Amdo probintziako Takster herrian, Lhamo Dondhup izenarekin. Bost urte zituela, hildako XIII. Dalai Lamaren haragitze bezala adierazia izan zen, Tibeteko hiriburu den Lhasako Potala jauregira eramana eta, ofizialki, buruzagi izpiritual bezala izendatua. Tulku bat, bere gogoz, ohi askotan, berraragitzea aukeratu duen monje budista bat da, bere xede edo lan erlijiosoekin jarraitzeko.

Ezagutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budistek, Dalai Lamak, Buda Avalokiteshvararen jariakinak direla uste dute, baina, aldi berean, buda bat ez, baizik eta Bodhisattva bat dela uste dute, Tibeteko patroia, eta, bera hil ondoren, bere kontzientzia sotilak, bere jaiotzatik jada bere izaera bereziaren seinaleak eman ditzakeen ume batean berriz jaiotzeko, gutxienez berrogeitabederatzi egun ematen dituela uste dute.

Reting Rinpochék, lamaorde tibetarrak, amets bat izan zuela esan zuen. Bere arabera, monasterio batekin, errepide batekin, teilatu urdineko etxe batekin, zakur batekin eta bere azpian ume bat eserita zegoen atari batekin amestu zuen. 1937an, monje batzuk Amdora bidaliak izan ziren, Dalai Lama berria aurkitzeko, eta, Takser izeneko herrixkan, ametsean agertzen ziren ezaugarri guztiak zituen etxe bat topatu zuten. Etxe hura, hamahirugarren Dalai Lamaren kontzientzia sotilak jada bisitatu zuen, eta jada ezagutua izan zen tulku bat (berraragitutako maisua) familian. Monje horiek, merkatari bezala jantzi ziren, eta Kewtsang Rinpoché, espedizioaren buru zen dignatarioa, etxeko bezala. Baina, diotenez, umeak ezagutu egin zuen, eta "Serako monje bat" zela esan zuen, bere izena esanez. Ohitura den bezala, jarraian, proba eta azterketak egin zituzten, ondasunen onarpenarena barne. Magia eta Misterioa Tibeten izeneko liburuaren arabera:

« Objektu batzuk, arrosarioak (txarrak), erritu objektuak, liburuak, te kikarak, etab... kasu, elkarrekin jartzen dira, eta umeak, hildako tulkuaren jabetzakoak zeintzuk ziren ezagutu behar du, bere lehengo bizitzan bereak izan ziren gauzak ezagutzen dituela frogatzen duena.  »

Lau urterekin, monje budista bezala ordenatua eta Tibeteko XIV. Dalai Lama bezala tronuratua izan zen. Dalai Lamak, 9 urterekin, testu esoterikoak bere lehen saiakeran ulertu eta gogoratzeko ahalmena zuen, gainontzeko monjeen gainetik maixu bezala bere ospea ezarriz.

Komunisten garaipenaren ondoren, 15 urterekin, 1950eko azaroak 17an, erbestean zegoen gobernu buruzagi bezala izendatua izan zen. Bere herrialdea zapalkuntzatik askatzeko modu bakarra, bere hitza eta ekintza isilarazia ez izatea zela ustez, Dalai Lamak Himalaia oinez zeharkatu zuen, Indian erbesteratzera eraman zuen bidaia arriskutsu batean. 80.000 tibetar inguru joan ziren berarekin, Mao Zedongek, Tibeteko gobernuan Panchen Lama jarri zuen bitartean, bere zoritxarrerako, nahi bezala erabiltzerik izan ez zuena, eta, ondorioz, 1964an gartzelaratu zuena.

1954an, dignatario erlijioso eta zibil ugarirekin batera, Beijingera bidaiatu zuen, Maorekin bake elkarrizketak izateko asmoz, eta 1956an Indiara bidaiatu zuen, non Indira Gandhiren aita zen Jawaharlal Nehru ezagutu ahal izan zuen, honi, laguntza eskatu ziolarik. Baina krisiak aurrera jarraitu zuen, eta Txinarekin mugakide ziren bi probintziatan matxinada gertatu zen.

1959ko martxoak 10ean, Lhasa berriz altxatu zen, bere independentzia berresteko. Manifestazioak, modu basatian erreprimituak izan ziren, Tibet osoa erabat okupatua izateraino. Milaka eta milaka tibetar bonbaketetan hilak edo gartzelaratuak izan ziren.

1963an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean oinarritzen den, konstituzio demokratiko bat aldarrikatu zen. Dharamsala, Lhasa txikia bezala ezagutzen denak hezkuntza eta kultura instituzioak ere baditu, eta, nagusiki Indian bizi diren 130.000 erbesteratu tibetarren erbesteko hiriburu bezala balio du. Beste batzuk, Nepal, Suitza, Erresuma Batua, AEBetan, Kanadan eta beste 30 herrialdetan bizi dira.

Gaur egun, Tenzin Gyatsok, bere burua "monje soil" bezala definitzen duen nazioarteko pertsona, mundu osotik bidaiatzen du, tibetar herriaren mesedetan eta Txinarekiko bere autonomiari buruz hitz eginez eta irakaskuntza budistak irakatsiz. Bere alaitasuna, bere estilo grinatsu eta sakona eta bere erudizioagatik ezaguna, ehun liburu baino gehiagoan transkribatuak izan diren hitzaldi publikoak eman ditu sarri.

Bakearen Nobel Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibetar gobernuaren buruzagitza 15 urterekin hartu zuen, 1950ean, eta 1959an erbesteratzea erabaki zuen. Ordutik, Dharamsalan bizi da, Indiako Himachal Pradesh estatuan, India iparraldean, Tibeteko erbesteko gobernua ezarri zuen tokia.

1989ko abenduak 10ean, Bakearen Nobel Saria eman zioten, bere jendeak, askatasuna lortzeko bere borrokan, bortizkeria erabiltzeari uko egiteagatik, mundu osoari, Tibeteko Gatazka eta bere herrialdeko egoera ezagutzera emanez. Bortizkeria eza eta bakearen Hamarkadarako Nazioarteko Koordinakuntzaren ohorezko partaidea da.

Kongresuaren urrezko domina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urriak 10ean, AEBetako Kongresuak, Urrezko Domina eman zion, Txinako gobernuaren haserrea piztu zuena.

Jaso dituen beste sari garrantzitsu batzuk:


Aurrekoa
Thubten Gyatso
Dalai Lama
1950etik egundaino
Ondorengoa
Egungoa da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenzin Gyatso Aldatu lotura Wikidatan