Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) Euskal Herriaren alde lan egin eta borrokatzeagatik atxilotutako presoen artean antolatutako kolektiboa da. Jatorri politiko ezberdinetako presoek osatzen dute, eragile politiko modura kartzelatik Euskal Herriaren askatasunaren alde eragiteko asmoz. Preso politikoak direla aldarrikatzen dute. Estatuek, ordea, izaera politikoa ukatu egiten diete.
[aldatu] EPPKren izaera
EPPKren ikuspegitik, Frantziak eta Espainiak Euskal Herriaren eskubideak urratzen dituzte, izateko eta erabakitzeko ahalmena ukatzen diotenez. Eta ukazio horrek sortzen du gatazka politikoa eta armatua. Horretara, gatazka horretan Euskal Herriaren alde lan egin eta borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta kartzelaratu dituztenez, gatazka politikoaren eragile eta ondoriozkoak direla esaten dute, eta, horretara, jatorri eta izaera politikoa dutela.
Kolektiboak honela definitzen du bere burua: “Jatorri eta izaera politikoa dugun heinean, kartzelatuak izan garen euskal herritarrok EPPK osatzen dugu, Euskal Herriaren alde egiten segitzeko asmoz. Kartzela esparrutik eta molde bateratuaz eragiteko tresna dugu, izan ere, Kolektiboa. Gatazka politikoarekiko loturari irmoki eutsi eta gure parte-hartzea euskal prozesu politikoan bideratzeko tresna modukoa, alegia. Hori, besterik ez baita EPPK” [1].
[aldatu] EPPKren sustraiak
Kolektibo honek bere sustraiak Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik preso izan diren guztiengan bilatzen ditu bere sustraiak, eta bereziki 1936ko gerran eta Frankismoan preso izan direnengan.
Gaur egungo Kolektiboa, ordea, 1977ko abenduan azken euskal preso politikoa Espainiako espetxetik irten eta handik 20 egunetara, 1978ko urtarrilean espetxera sartutako euskal herritarrekin mamitzen hasi zela esan daiteke.
[aldatu] EPPKko kideak
Askotan hedabideetatik ETAko presoen kolektibo modura identifikatzen badute ere, jatorri politiko ezberdinetako presoek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Horien arteko askok ez du inoiz ETArekin inongo loturarik izan: ezker abertzaleko militanteak, "Egin" egunkariko langileak, kale-borrokan jarduteagatik atxilotutakoak...
Gaur egun 700 inguru dira Euskal Preso Politikoaren Kolektiboko kideak.
2009ko ekainaren 29an, 731 ziren [2].
2009ko irailaren 9an, 738 ziren. 165 frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 573 berriz espainiar espetxeetan sakabanatuak [3]..
2009ko urriaren 20an 164 euskal preso politiko zeuden frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 577 espainiar espetxeetan. Gaixotasun larriak dituzten bost euskal preso politiko zituzten etxean preso [4].
2009ko azaroaren 3an 742 lagunek osatzen zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Hauetatik hamaika zeuden Euskal Herrian, 167 frantziar estatuko espetxeetan sakabanatuak eta 565 espainiar estatuko gainerako espetxeetan sakabanatuak. Bost ziren etxean preso dituztenak [5].
2009ko abenduan, bost preso Kolektiboaren egituratik kanpo kokatu zirela iragarri zuen EPPK-k zabaldutako ohar baten bidez [6].
2010eko martxoan, Aberri Eguneko atarian eginiko agirian, beste sei kide Kolektibotik irten direla azaldu jakinarazi zuen [7]
[aldatu] EPPKren mintzakidetza
1996ko uztailaren 11n EPPKk jakinarazi zuen mintzakide talde bat izendatuta zuela Kolektiboaren izenean jarduteko: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Jesus Mari Zabarte Arregi, Mercedes Galdos, Begoña Sagarzazu, Unai Parot, Gloria Rekarte eta Jon Gaztelumendi.
2005eko maiatzaren amaieran, mintzakideak hauek direla adierazi zuen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Daniel Dergi eta Argi Perurena.
2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[8]. Une horretan mintzakidetza taldea honako preso hauek osatzen zutela argitaratu zen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Ramon Sagarzazu eta Argi Perurena[9].
[aldatu] Espetxe politika
Espainiako eta Frantziako gobernuak espetxe-politika zehatza definitzen joan dira Euskal Preso Politikoen Kolektiboari aurre egiteko, beti ere, horien jatorriko gatazkaren gorabeherei estu lotuta. 2008ko abenduan Espainiako Barne Ministro Rubalcabak berretsi zuen espetxe-politika ETAren aurka Espainiako Estatuaren estrategia dela, eta presoak baliatzen dituztela ekinbide horretan [10]. 2009ko irailean Rodolfo Ares EAEko Barne sailburuak, espetxe politika borroka antiterroristarako tresna bat dela zehaztu zuen. [11].
Bide horretatik, 1983. urtean EPPKko gizonezko presoak Herrera de la Manchan eta emakumezkoak Yeseriasen bildu zituzten. Hortik abiatuta, 1986an hasi ziren euskal preso politikoak Espainiako beste hainbat espetxetatik sakabanatzen. 1989an, ETA eta espainiar Gobernuaren arteko Aljereko negoziazioek porrot egin ondoren, orokorrean ezarri zen sakabanaketa: preso guztien arteko banaketa eta beren urrunketa Espainiako estatuko geografia osoan barna, Kataluniako Autonomia Erkidegoko espetxeetan izan ezik, espetxe politika gogortzearekin batera: bizi baldintzak minimoen azpitik, murrizketa gogorrak komunikazioetan, baldintzapeko askatasunaren ukapen sistematikoa, agresioak areagotzea espetxeetan eta, batez ere, kondukzioetan...
Gaur egun, Espainiako eta Frantziako espetxeetatik sakabanatuta daude.[12].
2009ko ekainaren azkeneko datuak kontuan hartuz, EPPKko 731 presoak 2 estatutako 83 kartzelatan sakabanatuta dituzte. Espainiar Estatuari dagokionean, 529 preso 51 kartzela ezberdinetan sakabanatuta dituzte -kartzela barruan ere modulu ezberdinetan sakabanatzen dituzte elkar ez ikusteko-, batez besteko, Euskal Herritik 630 kilometrora. Euskal Herrian kokatutako espetxeetan Kolektiboko 12 preso daude. Frantziar Estatuko 32 kartzelatan, berriz, Kolektiboko 152 kide dituzte preso, batez besteko, beren etxeetatik 800 kilometrora [13].
Espetxe aldaketak Espetxe Politikaren helburuen zerbitzuan egiten dira [14]. Era berean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Espainiako espetxeetan bakartze politika areagotzeko neurriak hartu zituztela salatu zuen 2010eko martxoaren 2an [15]
Sakabanaketarekin batera, neurri, arau eta lege ugari egokitzen joan dira Kolektiboa desegiteko asmoz: bizi-baldintzak gogortzea, presoen senideak modu batera eta bestera zigortzea, ikasketak debekatzea, komunikazioak murriztea eta, batez ere, espetxe zigorrak luzatzea. Hauetan ezagunena, “Parot doktrina” deritzona izan da.
[aldatu] Espainiako Zigor Kodearen aldaketak
Espainiako Zigor Kodeak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideei begira hainbat aldaketa izan ditu denboran zehar.
[aldatu] 1973ko Zigor Kodea
1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren. Horrezaz batera baziren zigor hori arintzeko neurriak: hiru laurdenak beteta baldintzapean aske irtetea, espetxe onurekin kartzelan denbora gutxiago egitea...
[aldatu] 1995eko Zigor Kodea
"Terrorismo" delituarekin lotutako zigorrak handitu ziren, beste batzuk murrizten ziren bitartean. Espetxean bete beharreko gehienezko epea 40 urtera luzatu zen. Gainera, desagertu egin ziren espetxe zigorra murrizteko onurak. Baldintzapeko askatasuna lortzeko moduak ere aldatu ziren, eta baldintza berezi berriak ezarri zitzaien "terrorismo" delituarekin lotutako zigorren kasuan: barkamena eskatzea, "terrorismoa" gaitzestea...
[aldatu] 2003ko aldaketak
2003ko erreforman, hainbat lege aldaketa gehiago egin zituzten; tartean, adingabekoak Auzitegi Nazionalean epaitzea ekarri zuena. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako guztien espetxeko baldintzak kontrolatzeko, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala ezarri zuten, ordura arteko Tokiko zaintza epaitegiek aplikatzen zituzten irizpide juridikoen gainetik Gobernuaren Espetxe Politikaren irizpideak gailentzeko.
[aldatu] Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententzia
2006an Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana kalera ez zedin. "Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu" esan zuen Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak 2006ko urtarrilean. Espetxeko zigorrak murrizteko jasotako onurak ezin izan zizkioten baliogabetu baina, eta inputazio berriak ezarri zizkioten bi iritzi artikuluengatik. Unai Paroten kasuan, De Juanaren auzian jasotako onurak baliogabetu ezin zirela finkatuta gelditu zenez, zigor guztiak 30 urtean batu beharrean bi kondenatan banatzea erabaki zuen administrazioak, horrela espetxe zigorra luzatzeko. Horren kontrako helegitea onartu zuen Auzitegi Gorenak, baina bere ebazpenean erabaki zuen, inork proposatu eta galdetu gabe (auzia 1973ko Zigor Kodeak esaten zuen moduan espetxe zigor guztiak 30 urteko zigor batean batzearen ingurukoa zen), jada onartutako espetxe onurak kentzerik ez zegoela, baina ezarritako zigor bakoitzari aplikatu behar zitzaizkiela. Harrez gero, irizpide hori aplikatzen zaie 1973ko Zigor Kodearekin epaitutakoei.
[aldatu] Frantziako legearen aldaketak
1985ko legeak politika berezi berri bati estaldura legala ematen dio: jurisdikzio berezi bat ezartzen zaie euskaldunei atxilotzeko, inkulpatzeko, espetxeratzeko eta epaitzeko tenorean. Hortik hasten da sakabanaketa politika eta euskal presoen urrunketa.
1996tik aurrera, frantses Kode Penalaren aldaketa batek "ekintza terrorista"ren definizioa eta bere tipifikazioa ahalbidetu zituen.
Aldaketa honen korolarioa, Dominique Perben ministroak 2002 eta 2004a artean bi fasetan ezarritako erreforma izan zen; espetxe arlorako translazioa 2005ean suertatu zen, Juge d'Application des Peines (JAP) sortuz, espainiar Entzutegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentralaren homologoa. Aldaketa hauek zigorrak gogortu eta frantses espetxeetako bizi baldintzak hondatu dituzte [16].
[aldatu] Kolektiboaren dinamikak
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dinamika iraunkorra darama isolamendu politikoaren aurka eta estatus politikoaren alde. Itxialdiak, gose grebak eta mota guztietako protestak egin ditu, hiru alorretan, orobat: espetxeko egoerei aurre egiteko, zigortutako kideekin elkartasunean eta borroka politikoan indarra egiteko.
1999ko urrian, esterako, txandakako gose greba kolektiboari ekin zion [17] eta 2000ko maiatzaren 27ra arte iraun zuen. Tarte horretan 302 presok hartu zuten gose grebaren lekukoa, eta 7.694 gose egun egin zituzten guztira. Daniel Dergik (63 egun) eta Josetxo Arizkurenek (56 egun) egin zuten gose greba luzeena.
Iñaki de Juanak 2006. eta 2007. urteetan egindako gose grebak izan dira EPPKren kide batek egindako luzeenak.
Lorentxa Gimonek 39 eguneko gose greba egin zuen 2010eko hasieran Roanneko (Frantzia) espetxean bertan bakarturik zutelako. Azkenean Renneseko espetxera eraman zuten [18]
2010eko urtarrilaren 4an borrokaldi berri bati irekiera ematen ziotela argitaratu zuten agiri baten bidez [19]. Bertan 2010 osoa iraungo zuen fase berriari ekiten ziotela aditzera eman zuten eta Euskal Herrian zegoen egoera politikoaren arabera euren mobilizazioek ere aldaketak izango zituela esan zuten:
| « | Herriari, dei egiten diogu, herritarrei, eragile sozial eta politikoei: euskal presoon eskubideen alde indar egiten jarrai dezatela eraginkor. Norabide honetan urratsak emateak egoera orokorrean urratsak ematea lagunduko baitu. Mobilizazio jendetsuek, sentsibilitate ezberdineko herritarrak batzeko bertutea izan dute. Erantzun zabala antolatu da eta inportantea izan da. Sentitu dugu haize freskoa badela, honaino sarkor iritsi baita. Urrats berriak emateko balio behar du. Geldituko ditugu erasoak, baina bidezidorrik ez da, arnas berria borrokatik dator eta, argia, oldartzetik. | » |
|
—EPPK[20] |
||
Espainiako gobernuak 2009ko urrian presoen aurrez-aurreko bisitetara zihoaren etxeko eta lagunak miatzeko neurriak bertan behera utzi zituela-eta, EPPK- borrokaldia bertan behera uztea erabaki zuen 2010eko martxoan [21] Hurrengo egunetan, Aberri Egunaren bezperan kaleratutako agirian, egoera eta eztabaida politikoaren gaineko ikuspegiaz gain, espetxeetako borrokaldiaren norabideak ere zehaztu egin zituzten [22].
2011ko azaroaren 13an argitaratutako agiriaren bidez [23], gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskaerak egiteko erabaki kolektiboa hartu zuela jakinarazi zuen EPPKk.
[aldatu] 2011-12 eztabaida prozesua
2011ko abenduaren 10ean zabaldutako agiriaren bidez [24] jakinarazi zuten, besteren artean, kolektiboaren norabidea markatzeko eztabaida prozesu berria abiatuta zutela 2011-12 urteetarako. Hartara, eztabaidaren muina "Kolektiboaren ildo politikoa zehaztu eta eguneratzea" zela zehaztu zuten, eztabaida bideratu ahal izateko Euskal Herriko espetxeetan biltzeko aldarria egiten zutelarik.
[aldatu] Gernikako Akordioa
2011ko urtarrilean Gernikako Akordioaren sinatzaileekin harremanetan jartzea eskatu zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak [25]. 2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[26]. Bide horretan, EPPKk agiri bat[27] bidali zuen 2011ko otsailaren 27an Gernikako Akordioaren sinatzaileek Donostian egindako ekitaldi nazionalera [28]. 2011ko irailean bat egin zuen Gernikako Akordioarekin hilaren 24an kaleratutako agiri batez [29]
[aldatu] Aldarrikapenak
EPPKk estatus politikoa aldarrikatzen du bere kideentzako. Eskabide hori, Euskal Herriratzearekin batera, honako eskubide hauetan mamitzen dela zehaztu dute:
• Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea:
-Tortura eta tratu krudelik ez.
-Ez isolamendurik, ez jipoirik.
-Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea.
• Osasun Eskubidea:
-Osasun zainketa duina.
-Konfiantzako sendagileek ere bisitatuak izateko aukera.
• Komunikazio Eskubidea:
-Ez interbentziorik, ez murriztapenik.
-Euskaraz ere komunikatzeko askatasuna.
• Hizkuntz Eskubidea:
-Euskaldun legez, beren garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna.
• Hezkuntza Eskubidea:
-Ikasteko zangotrabarik ez.
-Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera.
• Ama eta aitatasuna eskubidea:
-Duintasun osoz presoen ama izateko eskubidea
-Aitarekin komunikazioei trabarik ez.
-Kartzela barruan umeen bizitza kalitatearen errespetua.
• Askatasunerako eskubidea:
-Baldintzapeko askatasuna aplikatzea zigorraren ¾ edota 2/3 bete dituzten presoei (epaituak izan ziren Kode Penalaren arabera).
-Legez dagozkien erredentzioak aplikatzea inolako diskriminaziorik gabe.
-Larriki gaixo direnen berehalako kaleratzea.
• Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea:
-Kolektiboak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza.
-Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna.
-Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna.
[aldatu] Espetxean denbora gehien daramaten kideak
Espetxean denbora gehien damaten EPPKren kideak hauexek dira:
Juan Manuel Piriz Ojuel (Portugalete). 1984ko otsailaren 16tik.
Jon Aldana Zelaia (Barakaldo). 1984ko maiatzaren 9tik.
Jesus Mari Zabarte Arregi (Arrasate), 1984ko ekainaren 15etik. Egundo guztira espetxean denbora gehien egin duen euskal preso politikoa da, 1973-1977 eta 1978-1979an ere espetxean izan zen-eta.
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani). 1984ko uztailaren 15etik.
Jon Aginagalde Urrestarazu (Donostia). 1984ko abuztuaren 7tik.
Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena (Errenteria). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Jose Gabriel Urizar Murgoitio (Arrasate). 1985etko otsailaren 26tik.
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio). 1985eko uztailaren 2tik.
[aldatu] Denbora gehien eginda kalean diren kideak
Jon Bilbao Moro (Erandio-Astrabudua), 1982ko urtarrilaren 15etik 2010eko irailaren 13ra arte egon zen Espainiako kartzeletan, guztira 28 urte eta 8 hilabete [30] [31].
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza), 1980ko uztaiaren 8tik. 2011ko apirilaren 13an kaleratu zen.
Jon Agirre Agiriano (Aramaio), 1981eko ekainaren 11tik. 2011ko maiatzaren 3an kaleratu zen.
[aldatu] Bizi arteko zigorra
EPPKko 170 preso inguru baldintzapeko askatasunean kaleratzeko epean sartuta daude, baina ez dituzte askatzen. 140 espainiar Estatuan preso, urrundurik eta bizi baldintzarik gogorrenetan mantentzen dituzte. 140 kide horietatik, 28k, halaber, espainiar Estatuak ezarritako kondena beldurgarriak oso-osorik beteta dituzte. Baina hala ere ez dituzte askatu. Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententzia aplikatu, eta, espetxe zigorrak hainbat urtez luzatu egin dizkiete.
Frantziar estatuari dagokionez, 30 bat preso politikok baldintzapeko askatasunean beharko lukete egon. Baina, horiek ere preso, beraien ingurune familiar, sozial eta politikotik urrundurik, eta, bizi baldintzarik gogorrenetan mantentzen dituzte.
Kondena osorik bete eta zigorra luzatuta preso segitzen duten EPPKko kideak [32]. :
Unai Parot Navarro Baiona
Jose Jabier Zabaleta Elosegi Hernani
Txomin Troitiño Arranz (Donostia, Intxaurrondo)
Jesus Bollada Alvarez (Barakaldo)
Jose Angel Biguri Camino (Menagarai)
Antxon Lopez Ruiz (Elorrio)
Txerra Martinez Garcia (Basauri)
Koldo Hermosa Urra (Santurtzi)
Peio Etxeberria Lete (Soraluze)
Kandido Zubikarai Badiola (Ondarroa)
Jon Agirre Agiriano (Aramaio) [33]
Jon Ander Urkizu Ormazabal (Pasai San Pedro)
Luis Mari Azkargorta Belategi (Bergara)
Kepa Rezabal Zurutuza (Lasarte)
Fernando De Luis Astarloa (Bilbo - Zazpi Kaleak)
Andoni Alza Hernandez (Orereta)
Juan Maria Gabirondo Agote (Itziar)
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani)
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio)
Inma Pacho Martin (Bilbo)
Ines Del Rio Prada (Tafalla) [34]
Peio Odriozola Agirre (Tolosa) [35]
Inma Noble Goikoetxea (Hernani)
Iñaki Fernandez De Larrinoa (Gasteiz)
Iñaki Orotegi Otxandorena (Lasarte)
Jose Ramon Martinez De La Fuente (Gasteiz)
Jose Mari Perez Diaz (Zarautz)
Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta (Arrasate)
Joseba Artola Ibarretxe (Bilbo - Zazpi Kaleak)
Iñaki Pujana Alberdi (Otxandio)
Juan Mari Igarataundi Peñagarikano (Zestoa)
Juan Jose Legorburu Gerediaga (Zornotza)
Juan Manuel Piriz Lopez (Portugalete)
Nicolas Francisco Rodriguez (Lasarte)
Maitane Sagastume Arrieta (Donostia) 2009.07.26tik 2021.08.12ra
Juan Carlos Perez Ojuel (Iruñea - Errotxapea) 2009.07.28tik 2022.11.16ra
Maritxu Uzkudun Etxenagusia (Errezil) 2009.08.27tik 2021.02.05era [36]
Jokin Urain Larrañaga (Mendaro) 2009.08.29tik 2016.01.10era [37]
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza) 2009.08.30etik 2011.04.13ra
Iñaki Urdiain Ziriza (Barañain)
Itziar Martinez Sustatxa (Galdakao)
Kepa Solana Arrondo (Legazpi)
Jokin Santxo Biurrun (Iruñea)
Josu Diaz de Heredia (Gasteiz)
Juan Carlos Arruti Azpitarte (Azpetia) 2009.09.10etik 2019.09.13ra arte [38]
Isidro Garalde Bedialauneta (Ondarroa) 2010.02.02tik 2022ra arte [39]
Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain) 2010.08.11tik 2019ra arte [40]
[aldatu] Preso gaixoak
EPPKren aldarrikapen sentituenetako bat gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak legearen aplikazioa hutsaz kaleratzea izan da betidanik. Estatuek ordea, hainbat baldintza jarri izan die kalera ateratzeko, borroka armatua deitoratzea, barkamena eskatzea eta Kolektibotik irtetea besteak-beste [41].
Gaur egun, gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten EPPKren presoak hauexek dira [42]:
Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu)[43]
Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain)[44] 2010.08.11n kaleratu behar zuen, baina Parot doktrina aplikatu eta 2019ra arte luzatu zioten kondena [45]
Josu Uribetxebarria Bolinaga (Arrasate)[46]
Txus Martin [47]
Inma Berriozabal [48]
Jose Angel Biguri [49]
Iñaki Etxeberria [50]
Jesus Mari Mendinueta [51]
Josetxo Arizkuren [52]
Ibon Fernandez Iradi [53]
Mikel Izpura [54]
Unai Parot [55]
Aitor Fresnedo [56]
Badago gaixotasun psikologiko larri eta sendaezina duen publikoki haren nortasuna zabaldu ez den preso bat ere [57]
[aldatu] Etxean zaintzapean
Bestela ere, hainbat gaixo beraien etxeetan dira preso baldintza zorrotzekin.
-Marilo Gorostiaga Retuerto (Iruñea). 2008ko azaroaren 6an etxeratu zuten.
-Angel Figeroa Fernandez (Getxo). 2008ko azaroaren 11n etxeratu zuten.
-Mikel Gil Cervera (Iruñea). 2009ko apirilaren 27an etxeratu zuten
-Bautista Barandalla Iriarte (Etxarri-Aranatz). 2009ko ekainaren 12an etxeratu zuten
-Belen Gonzalez Peñalba (Lazkao) [58]. 2009ko azaroaren 6an etxeratu zuten.
-Juan Jose Rego Vidal (Donostia). 2010eko otsailaren 19an espetxe arindua ezarri zioten [59]. 2010eko otsailaren 2an etxeratu zuten.
-Jose Luis Elkoro Unamuno (Bergara). 2010eko urriaren 13an etxeratu zuten
-Juan Pablo Diéguez Gómez (Bilbo). 2011ko urtarrilaren 20an etxeratu zuten
-Jose Ramon Foruria Zubialdea (Markina)[60]. 2011.08.19an etxeratu zuten, zigorra zaintzapean betetzeko [61]
-Mila Ioldi (Ataun). 2011ko irailaren 27an irten zen Langraitzeko espetxetik, zigorra etxe barruan betetzeko baldintzarekin [62]
-Ibon Iparragirre (Ondarroa) [63]. 2011ko urriaren 18an eraman zuten Basurtoko ospitaletik etxera, espetxe zigorra etxean, pultsera telematikoa jarrita, eta beste hainbat baldintzekin betetzera[64], bere aldeko mobilizazio ugari eman ondoren [65]
[aldatu] Hildakoak
[aldatu] Presoak
Urte hauetan guztietan, 1978tik hona, alegia, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 21 kide hil dira espetxean bertan edo kartzelak eragindako gaixotasunen ondorioz handik atera ostean.
Jose Ramon Goikoetxea Bilbao: Alcalá Mecoko (Madril) espetxeko dutxan urkatua eta lepoan ebaki sakona zuela agertu zen 1985eko ekainaren 26an. 27 urte zituen.
Joseba Asensio Artaraz: Herrera de la Manchako (Ciudad Real) bere ziegan hil zen 1986ko ekainaren 8an, espetxeko mediku taldeak zuen tuberkulosia katarro soil gisa tratatua izatearen ondorioz. 27 urte zituen.
Josu Retolaza Loidi: 1987ko maiatzaren 19an hil zen bere etxean, minbizi terminala izateagatik kaleratu ondoren. Minbizia garatxo soil gisa diagnostikatu zioten espetxean. 33 urte zituen.
Mikel Lopetegi Larrarte: Herrera de la Manchako bere ziegan urkatua agertu zen 1988ko martxoaren 2ko goizean. 33 urte zituen.
Juan Carlos Alberdi Martiarena: 1988ko ekainaren 15ean hil zen Herrera de la Manchan bihotzekoak jota, medikua zen lagun presoa suspertzen saiatzen zen bitartean. Ez zuen bihotzeko arazorik eta ez zegoen arrisku taldekoen artean. 30 urte zituen.
Migel Zalakain Odriozola: 1990eko azaroaren 30eko gauean hil zen bihotzekoak jota, uztailaren 20an izandako miokardio infartu akutua behar bezala ez zaintzearen ondorioz. 58 urte zituen.
Jean Groix: Euskal errefuxiatuak hartzeagatik Fresnesen (Paris) espetxeratutako bretoia, irain eta difamazio kanpaina baten ostean, urkatua agertu zen bere ziegan 1991ko urtarrilaren 27an. 40 urte zituen.
Pello Mariñelarena Imaz: 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere Ospitalean Fresneseko Ospitaletik bertara eraman ondoren. La Santeko espetxean izandako mediku asistentzia ezagatik, seropositibo izaerak zaildua, hil zen. 29 urte zituen.
Jabi Gorostiza Lejarriaga: 1995eko ekainaren 17an hil zen Bilboko Basurto Ospitalean. Asistentzia ezagatik areagotutako laringe minbizia larriagotu ondoren ospitaleratu zuten. Urtebete lehenago kaleratua izan zen eritasuna atzeraezina zelako. 55 urte zituen.
Juan Jose Etxabe :1996ko uztailaren 11n hil zen, espetxetik kaleratu eta 18 egunetara, bihotzekoak emanda. Fresneseko kartzelan izan zuten denboran bere osasun egoerak nabarmen egin zuen okerrera, hepatitis C-a kartzelako denboran berriro garatu egin zitzaiolako.
Jean Louis Maitia : 1997ko abuztuak 25ean hil zen, kaleratu eta bi hilabetetara, bihotzekoak eman ostean. La Sante kartzelan egon zen denboran bere osasunak okerrera egin zuen.
Jose Maria Aranzamendi Arbulu: 1997ko otsailaren 7an Alcala Mecoko bere ziegan urkatua agertu zen. 41 urte zituen.
Juan Carlos Hernando Gonzalez: 1997ko uztailaren 20an Albacete espetxeko bere ziegan urkatua agertu zen. 35 urte zituen.
Santiago Diez Uriarte: 1997ko urriaren 27an hil zen Bilboko Basurto Ospitalean. Asistentzia ezagatik areagotutako masailezurpeko minbizia larriagotu ondoren ospitaleratu zuten. Zazpi hilabete lehenago kaleratua izan zen gaixotasuna atzeraezina zelako eta ezinezkoa zelako ebakuntza kirurgikorik egitea. 34 urte zituen
Esteban Esteban Nieto: 1999ko irailean 26an hil zen, Tolosan. Espetxe baldintza oso gogorretan eta asistentzia ezan minbizia larriagotu ondoren 1999ko apirilaren 7an kaleratu zuten. 45 urte zituen.
Ramon Gil Ostoaga: 2002ko urriaren 23an hil zen Legazpian, bere buruari eskopetaz tiro egin ondoren. 15 egun lehenago irten zen kartzelatik, buruko arazoak zituela. 46 urte zituen.
Kepa Miner Aldabalde: 2004 apirilaren 26an hil zen, Donostiako ospitale batean. 19992Ko uztailaren 2an kaleratu zuten 92. artikuluaren aplikazioarekin, gaixotasun sendaezinak zituelako. 70 urte zituen [66].
Oihane Errazkin Galdos: 2004ko uztailaren 7an agertu zen urkatuta Fleury-Merogis espetxean. 31 urte zituen.
Jose Angel Altzuguren Kottorena: 2005eko urriaren 31an urkatuta aurkitu zuten Soriako espetxeko ziegan. Buruko arazoak izan arren, 10 egun lehenago atxilotu zuten gelditzen zitzaion espetxe zigorra betetzeko, eta Soriara bidali zuten, bakartuta. 39 urte zituen [67].
Igor Angulo Iturrate: 2006ko otsailaren 27a urkatuta aurkitu zuten bere ziegan, Cuencako espetxean, eskuak lotuta zituela. 32 urte zituen [68].
Roberto Sainz Olmos: 2006ko martxoaren 3an hil zen Aranjuezeko espetxean, bihotzekoak jota. 41 urte zituen [69].
Mikel Ibañez Oteiza (Elgoibar)[70]. 2011ko apirilaren 7an hil zen bere etxean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuen heriotza honen atzean errepresioaren itzala zegoela [71]. 2008ko ekainean espetxetik irten eta etxean egoteko baimena eman zioten. Etxetik irten gabe 2 urte baino gehiago eginda berriro espetxeratu zuten 2010eko abuztuan [72]. 2010eko irailaren 15ean berriro eraman zuten etxera, espetxe arindu egoeran jarraitzeko [73] [74].
[aldatu] Senide eta hurkoak
16 senide eta lagunek galdu dute bizia bi estatuetako errepideetan, beren senide espetxeratuen bisita eskubidea bermatzen saiatzen ari ziren bitartean. Hildako pertsonez gain, senide eta hurkoen 268 trafiko istripu kontabilizatu dira bi estatuetako errepideetan, eta ondorioz ehun baino pertsona gehiago suertatu dira zaurituak[75].
1982ko irailaren 29a: Rosa Amezaga eta Arantza Amezaga (Tolosa).
1990eko uztailaren 1a: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi (Laudio)[76] [77].
1997ko martxoaren 14a: Antonia Hernandez (Getxo)[78].
1998ko ekainaren 22a: Jose Mari Maruri (Zierbena).
1999ko apirilaren 3a: Mari Karmen Salbide (Ugao).
2000ko otsailaren 12a: Ruben Garate (Otxandio).
2001eko irailaren 8a: Iñaki Saez eta Asier Heriz (Soraluze).
2003ko otsailaren 23a: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte).
2003ko azaroaren 29a : Sara Fernandez (Iruñea).
2004ko ekainaren 3a: Leo Esteban (Tolosa).
2004ko abenduaren 6a: Karmele Solaguren (Barañain).
2007ko abenduaren 25a: Natividad Junko (Oñati)
[aldatu] Barrutik aldizkaria
EPPKk Barrutik aldizkaria argitaratu zuen garai batean. 1989-1993 artean bost ale argitaratu zituen. Aldizkariak Kolektiboaren agiriak, hausnarketa politikoak, espetxeko kronikak, poemak, literatur lanak eta abar zekartzan, guztiak presoek eginikoak.
0. zenbakia 1989ko abuztuan argitaratu zen; 1. zenbakia 1990ko urtarrilean; 2. zenbakia 1990eko urrian; 3. zenbakia 1991eko urtarrilean;4. zenbakia 1991eko abenduan; 5. zenbakia 1993ko maiatzean.
[aldatu] EPPKren agiriak
EPPKk agiri ugari zabaldu ditu bere historian zehar. Hemen dira azken urteetako batzuk:
1999ko martxoaren 12a: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA EUSKAL HERRIARI Ez zutela onartuko presoak «trukerako txanpon» moduan erabiltzea.
1999ko irailaren 8a:EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA.
1999ko urria: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA Gose greba mugagabea iragarri eta mintzakidetzako kideak aurkeztu zituen.
2000ko urtarrilaren 1a: "Euskaldunon Egunkaria" eta "Gara" egunkariei eskainitako elkarrizketa
2000ko apirila: EPPKren agiria : Euskal Preso Politikoak gose greba mugagabean
2002ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Eguna.
2003ko uztaila: Elkartasun Eguna.Elkartasunaren Egunean irakurtzeko testua. Espetxeko eztabaidaren berri eman zuen.
2005eko urtarrila: Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi! Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi!
2005ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Egunaren aurrean. Borrokari eutsi
2005eko maiatza: EPPKren agiria: Ongi etorri Euskal Herrira, emakumeen martxa!
2005eko ekaina: EPPKren agiria: Zabaleta, pertsona non grata
2005eko urria: EPPKren mintzaideen gutuna Nazio Eztabaidaguneari
2005eko urria: EPPK. Emakumeen martxa
2005eko azaroa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Jose Angel!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Igor eta Roberto!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Apirilaren 1ean, denok Bilbora!
2006ko iraila: EPPKren agiria: Egungo espetxe politika bateraezina da prozesuarekin
2006ko urriaren 15a: Elkarrizketa Juan Lorenzo Lasa Mitxelena 'Txikierdi' eta Argi Perurena - Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideekin
2006ko urria: Anabel Egues, Juan Lorenzo Lasa, Argi Perurena, Daniel Dergi Eppk-ren mintzakidetzaren ekarpena «Naziogintza, herrigintza, euskal demokrazia»
2007ko urtarrila: EPPKren agiria: Euskal Herriaren geroaldia jokoan!
2007ko otsaila: EPPKren agiria: Borrokaldi berria espetxeetan. Autodeterminazioaren eta amnistiaren bidean borrokari eutsi!
2007ko otsaila: EPPKren agiria: EUSKAL HERRIAK BADU BIDEA: BORROKA!
2007ko otsailaren 24a: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Bilboko manifestaziorako egindako agiria. AUTODETERMINAZIOA ETA AMNISTIA; INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!
2008ko otsaila: EPPKren agiria: Marko demokratikotik, Euskal estatura! Iruzur politikorik ez! | ERANSKINA Jose Luis Alvarez Santacristina eta Kepa Pikabea Euskal Preso Politikoen Kolektibotik kanporatuak
2008ko maiatza: EPPKren agiria: Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa dela-eta.
2008ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Ibañez eta preso gaixoak kalera!
2008ko abendua: EPPKren agiria: Gaixo direnak kalera!
2009ko apirila: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gizarteari
2009ko apirila: EPPKren agiria: Euskal preso politikooi sakabanaketa aplikatzen hasi zirenetik 20 urte igaro direnean EPPKak gogoeta egin eta konpartitu nahi du euskal herritarrekin
2009ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Gil eta Bautista Barandalla kideak kalean
2009ko azaroa: EPPKren agiria: Espainiako Gobernuaren azken erasoak
2009ko abendua: EPPKren oharra: Urte berriarekin borrokaldi berriari ekingo diogu
2009ko abendua: EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!! Borrokaldi berri bati ekin diotela eta.
2009ko abendua: EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA Hainbat kide kolektibotik irten direla eta.
2010eko urtarrilaren 10a: EPPKren oharra: Euskal Herriari Hilaren 11n itxialdiak hasiko direla.
2010eko urtarrilaren 22a: EPPKren agiria: EPPK gose greban Gose grebari ekin diotela.
2010eko martxoa: EPPKren agiria: Borroka gogorra eta emankorra Gobernuak senideen miaketetan atzera egin ondoren, borrokaldia bertan behera utzi du Kolektiboak
2010eko martxoa:EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan Espetxeetako borrokaren norabideak, egoera eta eztabaida politika, damuketa politika eta Jon Anzari agurra
2010eko abendua:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria Presoen aurkako jarrera eten behar dela dio, prozesua indartze aldera
2011ko urtarrilaren 25a:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria Gernikako akordioaren ordezkaritza ofizial bat EPPK-k izendatua duen mintzakidetzarekin harremanetan jartzea eskatzen dute
2011ko otsailaren 27a:EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako
2011ko apirila:EPPK-ren oharra Mikel Ibañezen heriotzari buruz
2011ko iraila:Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria EPPKk bat egin zuen Gernikako Akordioarekin
2011ko azaroa:EPPKren agiria EPPKk erabaki zuen gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskatzea
2011ko abenduaren 10a:EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN! EPPKko kide guztiek Euskal Herriratzeko banan-banako eskaerak egin eta eztabaida prozesu berria abiatu dutela
2012ko urtarrilaren 13a:EPPKren agiria KOLOSALA IZAN DA! Amnistiaren ideiak konponbide demokratiko integrala dela esan dute
[aldatu] Liburuak
Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe [79]. Liburu hau eskuragarri dago pdf formatuan CC BY-NC-ND 3.0 lizentziapean.
Ataramiñe elkarteak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen idatziak eta lanak sustatu eta argitaratzen ditu [80].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe
- ↑ Ekainak 29, 731 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ Irailak 9, 738 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ Urriak 20, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
- ↑ Azaroak 3, 742 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA
- ↑ EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan
- ↑ EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat berria.info
- ↑ Gernikako akordioko sinatzaileek Kolektiboaren mintzakideekin harremanak hasiko dituzte laster batean askatu.org
- ↑ Rubalcabak onartu du presoak baliatzen dituztela ETAren aurka
- ↑ Ertzaintza Baionako polizia etxean egongo dela ziurtatu du Aresek berria.info
- ↑ Dispertsio politika
- ↑ Sakabanaketa etxerat.info
- ↑ Interior acerca a Euskadi a varios presos de ETA para avivar las disensiones elcorreo.com
- ↑ Euskal preso politikoak bakartzeari ekin diote espainiar estatuko espetxeetan askatu.org
- ↑ Dispertsio politika txostena 2010 apirila etxerat
- ↑ EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA
- ↑ Gimonek gose greba utzi du, gaur Rennesko espetxera eramanen dutelako berria.info
- ↑ EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!!
- ↑ EPPKren agiria - 2010eko urtarrilaren 4a
- ↑ Senideoi miaketa ukituak egiteko agindua bertan behera geratu da etxerat.info
- ↑ Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiria kaleratu du Aberri Egunaren bezberan
- ↑ Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria 2011.11.13
- ↑ EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN!
- ↑ Gernikako Itunaren sinatzaileekin harremanetan jarri nahi du EPPK-k berria.info
- ↑ EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat berria.info
- ↑ EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako etxerat.info
- ↑ Los firmantes trabajarán para lograr el cumplimiento total de Gernika
- ↑ Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria Berria 2011.09.24
- ↑ Jon Bilbao Moro, en casa tras cumplir la condena más larga gara.net
- ↑ Jon Bilbao libre! bideoa. youtube.com
- ↑ Kondenak oso-osorik beterik izan arren, preso etxerat.info
- ↑ Jon Agirreren kartzela-zigorraren luzatzea Berrian (2006ko irailak 26)
- ↑ Del Rio eta Odriozola presoen zigorraren luzapena Berrian (2008ko ekainak 12)
- ↑ Del Rio eta Odriozola presoen zigorraren luzapena Berrian (2008ko ekainak 12)
- ↑ UZKUDUN, BESTE 12 URTEZ PRESO berria.info
- ↑ Jokin Uraini beste zazpi urtez luzatu diote espetxe zigorra espetxean 23 urte daramatzanean askatu.org
- ↑ 2019ra arte atzeratu diote ateratzeko eguna Juan Carlos Arruti euskal presoari berria.info
- ↑ Isidro Garalde euskal preso politikoari ere biziarteko zigorra ezarri diote askatu.org
- ↑ Gotzone Lopez de Luzuriaga preso gaixo larriari bizi arteko zigorra ezarri diote etxerat.info
- ↑ Txostena: Osasuna kartzelan Jaiki Hadi elkartea 2011.11.03
- ↑ Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak etxerat.info
- ↑ Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu) etxerat.info
- ↑ Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain) etxerat.info
- ↑ Bi aldiz zigortuak berria.info
- ↑ Josu Uribetxebarria Bolinaga (Arrasate) etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
- ↑ Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
- ↑ Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
- ↑ Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
- ↑ Gaixo sikologikoa etxerat.info
- ↑ Belen Gonzalez Peñalba presoari espetxealdi arindua jarri diote berria.info
- ↑ Juanjo Rego Vidali espetxealdi arindua jarri diote askatu.org
- ↑ Jose Ramon Foruria Zubialdea (Markina) etxerat.info
- ↑ Jose Ramon Foruria euskal preso gaixoa etxeratu egin dute Berria
- ↑ Mila Ioldi euskal presoa aske, baina zaintzapean Berria
- ↑ Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
- ↑ Etxean beteko du espetxe zigorra Ibon Iparragirrek, hainbat baldintzekin Berria
- ↑ «Euskal jendartea izan da Ibon Iparragirre askatzea eta heriotzaren hatzaparretatik aldentzea lortu duena» Etxerat
- ↑ Kepa Minerrek agurra jaso zuen atzo kronika.net
- ↑ Jose Angel Altzuguren euskal presoa hilda aurkitu dute Soriako espetxean berria.info
- ↑ Igor Angulo euskal preso politikoa hilik azaldu da bere ziegan gaztesarea.net
- ↑ Roberto Saiz Olmos euskal hilik agertu da Aranjuezeko espetxean gaztesarea.net
- ↑ Mikel Ibañez Oteiza (Elgoibar) etxerat.info
- ↑ Mikel Ibañezen heriotzaren atzean «errepresioaren itzala» dagoela salatu dute berria.info
- ↑ Mikel Ibañez berriro espetxeratu dute, gaixo dagoen arren berria.info
- ↑ Mikel Ibañez espetxetik irten da, gaixorik dagoelako berria.info
- ↑ Mikel Ibañez-en espetxe arindu egoeraren harira Etxerat elkartearen irakurketa etxerat.info
- ↑ Dispertsio politika txostena 2010 apirila etxerat
- ↑ Pili eta Fontsoren oroimenez ekitaldi ugari izan ziren atzo Laudion aiaraldea.com
- ↑ BIDEOA: Pili eta Fontsoren heriotzak 20 urte. Sakabanaketa politika aiaraldea.com
- ↑ Antonia Hernandez etengabe
- ↑ «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean berria.info
- ↑ Ataramiñe Ataramiñe. Espetxean eta erbestean idatziak webgunea
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak, banan-banan askatu.org
- (Euskaraz) Espetxeak osasunean duen eragina eta gaixo larrien egoera etxerat
- (Euskaraz) Dispertsio politika etxerat
- (Euskaraz) etxerat.info
- (Euskaraz) askatu.org
- (Euskaraz) Txostena: Osasuna kartzelan Jaiki Hadi elkartea 2011.11.03