Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) euskal preso politikoek osaturiko talde bat da, jatorri politiko eta erakunde ezberdinetakoak, xedetzat eragile politiko modura kartzelatik Euskal Herriaren askatasunaren alde eragitea duena. Preso politikoak direla aldarrikatzen dute. Estatuek, ordea, izaera politikoa ukatu egiten diete.
[aldatu] EPPKren izaera
EPPKren ikuspegitik, Frantziak eta Espainiak Euskal Herriaren eskubideak urratzen dituzte, izateko eta erabakitzeko ahalmena ukatzen diotenez. Eta ukazio horrek sortzen du gatazka politikoa eta armatua. Horretara, gatazka horretan Euskal Herriaren alde lan egin eta borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta kartzelaratu dituztenez, gatazka politikoaren eragile eta ondoriozkoak direla esaten dute, eta, horretara, jatorri eta izaera politikoa dutela.
Kolektiboak honela definitzen du bere burua: “Jatorri eta izaera politikoa dugun heinean, kartzelatuak izan garen euskal herritarrok EPPK osatzen dugu, Euskal Herriaren alde egiten segitzeko asmoz. Kartzela esparrutik eta molde bateratuaz eragiteko tresna dugu, izan ere, Kolektiboa. Gatazka politikoarekiko loturari irmoki eutsi eta gure parte-hartzea euskal prozesu politikoan bideratzeko tresna modukoa, alegia. Hori, besterik ez baita EPPK” [1].
[aldatu] EPPKren sustraiak
Kolektibo honek bere sustraiak Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik preso izan diren guztiengan bilatzen ditu bere sustraiak, eta bereziki 1936ko gerran eta Frankismoan preso izan direnengan.
Gaur egungo kolektiboa, ordea, 1977ko abenduan azken euskal preso politikoa Espainiako espetxetik irten eta handik 20 egunetara, 1978ko urtarrilean espetxera sartutako euskal herritarrekin mamitzen hasi zela esan daiteke.
[aldatu] EPPKko kideak
Askotan hedabideetatik ETAko presoen kolektibo modura identifikatzen badute ere, jatorri politiko ezberdinetako presoek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Horien arteko askok ez du inoiz ETArekin inongo loturarik izan: ezker abertzaleko militanteak, "Egin" egunkariko langileak, kale-borrokan jarduteagatik atxilotutakoak eta abar. Hala ere, EPPK-ko gehiengo kideak ETA-ren barne izateagatik espetxean daude.
2009ko ekainaren 29an, 731 ziren [2].
2009ko irailaren 9an, 738 ziren. 165 frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 573 berriz espainiar espetxeetan sakabanatuak [3]..
2009ko urriaren 20an 164 euskal preso politiko zeuden frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 577 espainiar espetxeetan. Gaixotasun larriak dituzten bost euskal preso politiko zituzten etxean preso [4].
2009ko azaroaren 3an 742 lagunek osatzen zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Hauetatik hamaika zeuden Euskal Herrian, 167 frantziar estatuko espetxeetan sakabanatuak eta 565 espainiar estatuko gainerako espetxeetan sakabanatuak. Bost ziren etxean preso dituztenak [5].
2009ko abenduan, bost preso Kolektiboaren egituratik kanpo kokatu zirela iragarri zuen EPPK-k zabaldutako ohar baten bidez [6].
2010eko martxoan, Aberri Eguneko atarian eginiko agirian, beste sei kide Kolektibotik irten direla azaldu jakinarazi zuen [7]
2012 apirilean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak 640 preso inguru biltzen zituen bere barnean, 82 espetxetan barreiatuta.
Aipatzekoa da EPPK-n izan diren kideak eta kolektibotik botatuta izan direnak, halaber, "Txelis" edo "La Tigresa" izenekoak edo ETA-ko nagusi izandakoak Urrusolo Sintiaga bezala. Hauek ETA-ri publikoki uko egin diote eta biktimei barkamena eskatu diote, "Vía Nanclares" izeneko programan. Gaur egun, 30 inguru kide osatzen dute talde hau. Hauek ere gartzelan izan dira beste EPPK-ko kiden bezalako arrazoiengatik.
[aldatu] EPPKren mintzakidetza
1996ko uztailaren 11n EPPKk jakinarazi zuen mintzakide talde bat izendatuta zuela Kolektiboaren izenean jarduteko: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Jesus Mari Zabarte Arregi, Mercedes Galdos, Begoña Sagarzazu, Unai Parot, Gloria Rekarte eta Jon Gaztelumendi.
2005eko maiatzaren amaieran, mintzakideak hauek direla adierazi zuen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Daniel Dergi eta Argi Perurena.
2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[8]. Une horretan mintzakidetza taldea honako preso hauek osatzen zutela argitaratu zen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Ramon Sagarzazu eta Argi Perurena[9].
2012ko apirilaren 13an GARA [10] eta Berria [11] egunkarietan emandako elkarrizketa baten bidez, EPPK-k bere antolakuntza berritu zuela eta mintzakide talde berria izendatu zuela jakinarazi zuen: Anabel Egues, Xabier Alegria, Jon Olarra, Marixol Iparragirre, Lorentxa Gimon eta Mikel Albisu. Beste hamalau kide ere izendatu zituen, zazpina estatu bakoitzean, Mintzakidetza ondoko talde gisa. Mintzakidetzaren espetxeaz kanpoko eragiletza bermatzeko ere, laguntza taldea izendatu zuen.
[aldatu] Espetxean denbora gehien daramaten kideak
Espetxean denbora gehien damaten EPPKren kideak hauexek dira:
Juan Manuel Piriz Ojuel (Portugalete). 1984ko otsailaren 16tik.
Jesus Mari Zabarte Arregi (Arrasate), 1984ko ekainaren 15etik. Egundo guztira espetxean denbora gehien egin duen euskal preso politikoa da, 1973-1977 eta 1978-1979an ere espetxean izan zen-eta.
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani). 1984ko uztailaren 15etik.
Jon Aginagalde Urrestarazu (Donostia). 1984ko abuztuaren 7tik.
Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena (Errenteria). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Jose Gabriel Urizar Murgoitio (Arrasate). 1985etko otsailaren 26tik.
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio). 1985eko uztailaren 2tik.
[aldatu] Denbora gehien eginda kalean diren kideak
Jon Bilbao Moro (Erandio-Astrabudua), 1982ko urtarrilaren 15etik 2010eko irailaren 13ra arte egon zen Espainiako kartzeletan, guztira 28 urte eta 8 hilabete [12] [13].
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza), 1980ko uztaiaren 8tik. 2011ko apirilaren 13an kaleratu zen.
Jon Agirre Agiriano (Aramaio), 1981eko ekainaren 11tik. 2011ko maiatzaren 3an kaleratu zen.
Jon Aldana Zelaia (Barakaldo). 1984ko maiatzaren 9tik.2012ko martxoaren 9an kaleratu zen [14].
[aldatu] Kolektiboaren dinamikak
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dinamika iraunkorra darama isolamendu politikoaren aurka eta estatus politikoaren alde. Itxialdiak, gose grebak eta mota guztietako protestak egin ditu, hiru alorretan, orobat: espetxeko egoerei aurre egiteko, zigortutako kideekin elkartasunean eta borroka politikoan indarra egiteko.
1999ko urrian, esterako, txandakako gose greba kolektiboari ekin zion [15] eta 2000ko maiatzaren 27ra arte iraun zuen. Tarte horretan 302 presok hartu zuten gose grebaren lekukoa, eta 7.694 gose egun egin zituzten guztira. Daniel Dergik (63 egun) eta Josetxo Arizkurenek (56 egun) egin zuten gose greba luzeena.
Iñaki de Juanak 2006. eta 2007. urteetan egindako gose grebak izan dira EPPKren kide batek egindako luzeenak.
Lorentxa Gimonek 39 eguneko gose greba egin zuen 2010eko hasieran Roanneko (Frantzia) espetxean bertan bakarturik zutelako. Azkenean Renneseko espetxera eraman zuten [16]
2010eko urtarrilaren 4an borrokaldi berri bati irekiera ematen ziotela argitaratu zuten agiri baten bidez [17]. Bertan 2010 osoa iraungo zuen fase berriari ekiten ziotela aditzera eman zuten eta Euskal Herrian zegoen egoera politikoaren arabera euren mobilizazioek ere aldaketak izango zituela esan zuten:
| « | Herriari, dei egiten diogu, herritarrei, eragile sozial eta politikoei: euskal presoon eskubideen alde indar egiten jarrai dezatela eraginkor. Norabide honetan urratsak emateak egoera orokorrean urratsak ematea lagunduko baitu. Mobilizazio jendetsuek, sentsibilitate ezberdineko herritarrak batzeko bertutea izan dute. Erantzun zabala antolatu da eta inportantea izan da. Sentitu dugu haize freskoa badela, honaino sarkor iritsi baita. Urrats berriak emateko balio behar du. Geldituko ditugu erasoak, baina bidezidorrik ez da, arnas berria borrokatik dator eta, argia, oldartzetik. | » |
|
—EPPK[18] |
||
Espainiako gobernuak 2009ko urrian presoen aurrez-aurreko bisitetara zihoaren etxeko eta lagunak miatzeko neurriak bertan behera utzi zituela-eta, EPPK- borrokaldia bertan behera uztea erabaki zuen 2010eko martxoan [19] Hurrengo egunetan, Aberri Egunaren bezperan kaleratutako agirian, egoera eta eztabaida politikoaren gaineko ikuspegiaz gain, espetxeetako borrokaldiaren norabideak ere zehaztu egin zituzten [20].
2011ko azaroaren 13an argitaratutako agiriaren bidez [21], gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskaerak egiteko erabaki kolektiboa hartu zuela jakinarazi zuen EPPKk.
2012ko urtarrilaren 9tik 13ra bitartean borrokaldia egin zuten espetxe guztietan; alde batetik, urte bukaeran abiarazitako eskaerak babesteko, eta, bestalde, Bilboko urtarrilaren 7ko herri mobilizazio orokorrarekin bat egiteko.
2012ko apirilaren 30ean Espainiako gobernuak euskal preso politikoak gizarteratzeko programa berria zabaldu zuen [22]. Horren aurrean, EPPK-k ohar bat kaleratu zuen, maiatzaren 5ean, programa hori errefuxatu eta presio eta txantaiarik gabe urrats berriak emateko prestasuna adierazteko [23]
[aldatu] 2011-12 eztabaida prozesua
2011ko abenduaren 10ean zabaldutako agiriaren bidez [24] jakinarazi zuten, besteren artean, kolektiboaren norabidea markatzeko eztabaida prozesu berria abiatuta zutela 2011-12 urteetarako. Hartara, eztabaidaren muina "Kolektiboaren ildo politikoa zehaztu eta eguneratzea" zela zehaztu zuten, eztabaida bideratu ahal izateko Euskal Herriko espetxeetan biltzeko aldarria egiten zutelarik.
Eztabaida horren ondorioz, ildo politikoa zehaztu, antolakuntza berritu eta mintzakidetza talde berria izendatu zuen.
[aldatu] Gernikako Akordioa
2011ko urtarrilean Gernikako Akordioaren sinatzaileekin harremanetan jartzea eskatu zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak [25]. 2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[26]. Bide horretan, EPPKk agiri bat[27] bidali zuen 2011ko otsailaren 27an Gernikako Akordioaren sinatzaileek Donostian egindako ekitaldi nazionalera [28]. 2011ko irailean bat egin zuen Gernikako Akordioarekin hilaren 24an kaleratutako agiri batez [29]
[aldatu] Aldarrikapenak
EPPKk estatus politikoa aldarrikatzen du bere kideentzako. Eskabide hori, Euskal Herriratzearekin batera, honako eskubide hauetan mamitzen dela zehaztu dute:
• Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea:
-Tortura eta tratu krudelik ez.
-Ez isolamendurik, ez jipoirik.
-Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea.
• Osasun Eskubidea:
-Osasun zainketa duina.
-Konfiantzako sendagileek ere bisitatuak izateko aukera.
• Komunikazio Eskubidea:
-Ez interbentziorik, ez murriztapenik.
-Euskaraz ere komunikatzeko askatasuna.
• Hizkuntz Eskubidea:
-Euskaldun legez, beren garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna.
• Hezkuntza Eskubidea:
-Ikasteko zangotrabarik ez.
-Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera.
• Ama eta aitatasuna eskubidea:
-Duintasun osoz presoen ama izateko eskubidea
-Aitarekin komunikazioei trabarik ez.
-Kartzela barruan umeen bizitza kalitatearen errespetua.
• Askatasunerako eskubidea:
-Baldintzapeko askatasuna aplikatzea zigorraren ¾ edota 2/3 bete dituzten presoei (epaituak izan ziren Kode Penalaren arabera).
-Legez dagozkien erredentzioak aplikatzea inolako diskriminaziorik gabe.
-Larriki gaixo direnen berehalako kaleratzea.
• Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea:
-Kolektiboak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza.
-Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna.
-Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna.
[aldatu] Barrutik aldizkaria
EPPKk Barrutik aldizkaria argitaratu zuen garai batean. 1989-1993 artean bost ale argitaratu zituen. Aldizkariak Kolektiboaren agiriak, hausnarketa politikoak, espetxeko kronikak, poemak, literatur lanak eta abar zekartzan, guztiak presoek eginikoak.
0. zenbakia 1989ko abuztuan argitaratu zen; 1. zenbakia 1990ko urtarrilean; 2. zenbakia 1990eko urrian; 3. zenbakia 1991eko urtarrilean;4. zenbakia 1991eko abenduan; 5. zenbakia 1993ko maiatzean.
[aldatu] EPPKren agiriak
EPPKk agiri ugari zabaldu ditu bere historian zehar. Hemen dira azken urteetako batzuk:
1999ko martxoaren 12a: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA EUSKAL HERRIARI Ez zutela onartuko presoak «trukerako txanpon» moduan erabiltzea.
1999ko irailaren 8a:EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA.
1999ko urria: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA Gose greba mugagabea iragarri eta mintzakidetzako kideak aurkeztu zituen.
2000ko urtarrilaren 1a: "Euskaldunon Egunkaria" eta "Gara" egunkariei eskainitako elkarrizketa
2000ko apirila: EPPKren agiria : Euskal Preso Politikoak gose greba mugagabean
2002ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Eguna.
2003ko uztaila: Elkartasun Eguna.Elkartasunaren Egunean irakurtzeko testua. Espetxeko eztabaidaren berri eman zuen.
2005eko urtarrila: Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi! Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi!
2005ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Egunaren aurrean. Borrokari eutsi
2005eko maiatza: EPPKren agiria: Ongi etorri Euskal Herrira, emakumeen martxa!
2005eko ekaina: EPPKren agiria: Zabaleta, pertsona non grata
2005eko urria: EPPKren mintzaideen gutuna Nazio Eztabaidaguneari
2005eko urria: EPPK. Emakumeen martxa
2005eko azaroa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Jose Angel!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Igor eta Roberto!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Apirilaren 1ean, denok Bilbora!
2006ko iraila: EPPKren agiria: Egungo espetxe politika bateraezina da prozesuarekin
2006ko urriaren 15a: Elkarrizketa Juan Lorenzo Lasa Mitxelena 'Txikierdi' eta Argi Perurena - Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideekin
2006ko urria: Anabel Egues, Juan Lorenzo Lasa, Argi Perurena, Daniel Dergi Eppk-ren mintzakidetzaren ekarpena «Naziogintza, herrigintza, euskal demokrazia»
2007ko urtarrila: EPPKren agiria: Euskal Herriaren geroaldia jokoan!
2007ko otsaila: EPPKren agiria: Borrokaldi berria espetxeetan. Autodeterminazioaren eta amnistiaren bidean borrokari eutsi!
2007ko otsaila: EPPKren agiria: EUSKAL HERRIAK BADU BIDEA: BORROKA!
2007ko otsailaren 24a: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Bilboko manifestaziorako egindako agiria. AUTODETERMINAZIOA ETA AMNISTIA; INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!
2008ko otsaila: EPPKren agiria: Marko demokratikotik, Euskal estatura! Iruzur politikorik ez! | ERANSKINA Jose Luis Alvarez Santacristina eta Kepa Pikabea Euskal Preso Politikoen Kolektibotik kanporatuak
2008ko maiatza: EPPKren agiria: Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa dela-eta.
2008ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Ibañez eta preso gaixoak kalera!
2008ko abendua: EPPKren agiria: Gaixo direnak kalera!
2009ko apirila: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gizarteari
2009ko apirila: EPPKren agiria: Euskal preso politikooi sakabanaketa aplikatzen hasi zirenetik 20 urte igaro direnean EPPKak gogoeta egin eta konpartitu nahi du euskal herritarrekin
2009ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Gil eta Bautista Barandalla kideak kalean
2009ko azaroa: EPPKren agiria: Espainiako Gobernuaren azken erasoak
2009ko abendua: EPPKren oharra: Urte berriarekin borrokaldi berriari ekingo diogu
2009ko abendua: EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!! Borrokaldi berri bati ekin diotela eta.
2009ko abendua: EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA Hainbat kide kolektibotik irten direla eta.
2010eko urtarrilaren 10a: EPPKren oharra: Euskal Herriari Hilaren 11n itxialdiak hasiko direla.
2010eko urtarrilaren 22a: EPPKren agiria: EPPK gose greban Gose grebari ekin diotela.
2010eko martxoa: EPPKren agiria: Borroka gogorra eta emankorra Gobernuak senideen miaketetan atzera egin ondoren, borrokaldia bertan behera utzi du Kolektiboak
2010eko martxoa:EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan Espetxeetako borrokaren norabideak, egoera eta eztabaida politika, damuketa politika eta Jon Anzari agurra
2010eko abendua:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria Presoen aurkako jarrera eten behar dela dio, prozesua indartze aldera
2011ko urtarrilaren 25a:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria Gernikako akordioaren ordezkaritza ofizial bat EPPK-k izendatua duen mintzakidetzarekin harremanetan jartzea eskatzen dute
2011ko otsailaren 27a:EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako
2011ko apirila:EPPK-ren oharra Mikel Ibañezen heriotzari buruz
2011ko iraila:Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria EPPKk bat egin zuen Gernikako Akordioarekin
2011ko azaroa:EPPKren agiria EPPKk erabaki zuen gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskatzea
2011ko abenduaren 10a:EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN! EPPKko kide guztiek Euskal Herriratzeko banan-banako eskaerak egin eta eztabaida prozesu berria abiatu dutela
2012ko urtarrilaren 13a:EPPKren agiria KOLOSALA IZAN DA! Amnistiaren ideiak konponbide demokratiko integrala dela esan dute
2012ko apirilaren 13a:Elkarrizketa EPPK-ko mintzakidetza berriarekin
2012ko maiatzaren 5a:EPPKren oharra Espainiako Gobernuak antolatutako erreintsersio planaren aurrean duen posizioa azaltzeko agiria
[aldatu] Liburuak
Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe [30]. Liburu hau eskuragarri dago pdf formatuan CC BY-NC-ND 3.0 lizentziapean.
Ataramiñe elkarteak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen idatziak eta lanak sustatu eta argitaratzen ditu [31].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe
- ↑ Ekainak 29, 731 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ Irailak 9, 738 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ Urriak 20, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
- ↑ Azaroak 3, 742 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan
- ↑ EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA
- ↑ EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan
- ↑ EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat berria.info
- ↑ Gernikako akordioko sinatzaileek Kolektiboaren mintzakideekin harremanak hasiko dituzte laster batean askatu.org
- ↑ "Respetar los derechos de los presos traería un cambio evidente" GARA 2012.04.13
- ↑ «Oinarrizko eskubideak onartuz gero, prest gaude urratsak egiteko» Berria 2012.04.13
- ↑ Jon Bilbao Moro, en casa tras cumplir la condena más larga gara.net
- ↑ Jon Bilbao libre! bideoa. youtube.com
- ↑ Excarcelan al miembro de ETA barakaldés Jon Aldana condenado por el asesinato del jefe de la policía local Barakaldo digital
- ↑ EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA
- ↑ Gimonek gose greba utzi du, gaur Rennesko espetxera eramanen dutelako berria.info
- ↑ EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!!
- ↑ EPPKren agiria - 2010eko urtarrilaren 4a
- ↑ Senideoi miaketa ukituak egiteko agindua bertan behera geratu da etxerat.info
- ↑ Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiria kaleratu du Aberri Egunaren bezberan
- ↑ Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria 2011.11.13
- ↑ PROGRAMA PARA EL DESARROLLO DE LA POLÍTICA PENITENCIARIA DE REINSERCIÓN INDIVIDUAL EN EL MARCO DE LA LEY
- ↑ EPPKren oharra
- ↑ EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN!
- ↑ Gernikako Itunaren sinatzaileekin harremanetan jarri nahi du EPPK-k berria.info
- ↑ EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat berria.info
- ↑ EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako etxerat.info
- ↑ Los firmantes trabajarán para lograr el cumplimiento total de Gernika
- ↑ Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria Berria 2011.09.24
- ↑ «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean berria.info
- ↑ Ataramiñe Ataramiñe. Espetxean eta erbestean idatziak webgunea
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak, banan-banan askatu.org
- (Euskaraz) Espetxeak osasunean duen eragina eta gaixo larrien egoera etxerat
- (Euskaraz) Dispertsio politika etxerat
- (Euskaraz) etxerat.info
- (Euskaraz) askatu.org
- (Euskaraz) Txostena: Osasuna kartzelan Jaiki Hadi elkartea 2011.11.03