Gernika (margolana)
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Gernika |
| Pablo Picasso, 1937 |
| olioa oihalean · Kubismoa |
| 350 × 780 cm |
| Sofia Erregina Nazio Museo Arte Zentroa, Madril |
Gernika Pablo Picassoren margolan famatu bat da, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago. Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu zion lana, 1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako. 1939an Espainian Franco jeneralaren diktadura ezarri zen. Picassoren koadroa New Yorkeko Arte Modernoko Museora joan zen, baina Pablok adierazi zuen Gernika Espainiara bueltatuko zela, berriz ere herrialde demokratiko bihurtzen zenean. 1981an Espainiara iritsi zen. Retiro parkean egon eta gero, Reina Sofia Museora eraman zuten. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa.
Eduki-taula |
[aldatu] Margolanaren deskribapena
Gernika margolana oihal gainean egindako oliozko pintura da, 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal dituena.[1]. Gernika izenburua izan arren, Gernikako bonbardaketari buruzko erreferentzia zehatzik ez du ageri. Beraz, margolan sinbolikoa da, eta ez narraziozkoa. Beltzez eta zuriz margotuta dago, baina gris sorta zabala erabilitzen du.
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Koadroan bederatzi sinbolo irudikatuta daude: sei gizaki eta hiru animali ( zezen, zaldi eta usoa). Ezkerretik eskuinerazko norabidean, honako hauek dira pertsonaiak [2]
- Zezena: Irudian ezkerrean agertzen da, gorputz iluna eta burua zuria. Zezena Picassoren sinbolismoan “basakeria eta iluntasuna” esan nahi du. Hau ere, Picassoko beste margolanetan ikus dezakegu; adibidez, Minotauromaquia (1953). Artistaren autorretratu bat dela esaten dute.[3]
- Ama-semeak hilik: Zezenaren azpian kokatuta,babestuta egongo balitz bezala, bere aurpegia zerua ikusten. Bere mihia zorrotza da. Besoetan bere semea hilik dago. Honen eredu ikonografikoa “Pietá” dela esaten dute krikitoek[4]. Juan Larrearen arabera ama-haur talde Madrilgo hiria sinbolizatzen du.
- Usoa: Zaldia eta zezenaren artean kokatuta dago, ez da ondo ikusten. Hegala jaitsita dauka. Halan da guztiz ere, bakearekin erlazionatzen da.
- Soldadua: Egia esanda, buru, beso eta aztarnak ikusten dira. Beso batean eskua zabalik dago eta bestean, ezpata eta lore bat dauka, itxaropen izpi bat bezala interpretatuz.
- Bonbila: Irudi honek intrigazioa esnatzen du. Koadroaren erdian kokatzen da eta kritikoak bonba sinboloarekin erlazionatzen dute, beste teoria bat zientzia eta elektroniko aurrerapenekin lotzea da.
- Zaldia: Konposizioaren erdian. Bere gorputza eskumara begira jokatuta dago baina burua ezkerraldean, zezena kasuaren moduan. Bere burua eta lepoa grisa dira, bular eta hanka zuriak, eta gainerako gorputza trazu txikiz estalita dago.
- Emakumea belauniko: Beste bertsio bat; emakumea zaurituta dago eta zaldiarengana doa deskantsatzeko.
- Emakumea kinkearekin: Gela argiztatu egiten du. Errepublikako alegoria bezala interpretatu daiteke.
- Sutan dagoen etxea. Picassok espresibitate gehiago lortzen du pertsonaien xehetasunak azpimarratuz lerro soilen bitartez.
- Gizona erregutzen. Gizon bat agertzen zaigu zerura begiratuz erregutzen abioiei bonbardaketa bukatzeko. Pertsonai hau Goyaren margolan batean inspiratzen da, Maiatzaren hiruko fusilamenduak.
- Gezi zeiharra. Zaldiaren ipurmasailen azpian kokatuta. Bere irudia sinbolizatzen du ahalorde hegemonikoen zapalkuntzaren gainean zendutakoaren espirituaren goratzearen dela. Eroritakoaren arimak sufritzen du eta damua arrenka eskatzen dio ama dohakabea. Hark eta umeak pausoa batera egingo diote beste munduari.
[aldatu] Historia
[aldatu] Picasso eta Espainiako Bigarren Errepublika
1931ko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublika ezarri zenean, Picasso bazeraman zenbait urte Frantzian bizitzen. Hasieran Errepublika ez zuen interesik erakutsi egilearen margolanagatik. Picassok, bere aldetik ez zuen erakutsi inongo hurbiltze nahirik erregimen berrira.
1933an Arte Ederretako zuzendari Ricardo Oruetak Picassoren lanak Madrilen erakusteko ideia izan zuen, baina Espainiaren Parisko mandatari Salvador de Madariaga idazleak haren proiektua alde batera utzi zuten, margolariaren jarrera baldarra zela eta. Baziren batzuk Espainian Picassoren lanak defendatzen zituztenak: haien artean Manuel Abril zegoen, bere obraren bitartez De la naturaleza al espíritu (1934)[5]. 1936an Picassoari buruzko erakusketa burutu zen Bartzelonako Esteva salan, ADLAN elkartearen bitartez. Geroago, erakusketa Madrilera eta Bilbora joan zen .[6]
Espainiako Gerra Zibila hasita 1936ko uztailan, Arte Ederren zuzendaria Josep Renauk Picasso izendatu zuen Pradoko Museoaren ohorezko zuzendaria [6]. Artistak baietza eman zuen baina ez zuen inoiz bere karguaz jabe egin. Errepublikak bestalde, autorearen ospe internazionala haien partez egotea bakarrik nahi zuen. [6]
[aldatu] Enkargua
1937ko hasieran, Boëtie kaleko bere etxean, Picassok Espainiako ordezkaritza batzordearen bisita jaso zuen; haien artean, Josep Renau, Luis Lacasa, Juan Larrea, Max Aub eta Jose Bergamin [7] aurkitzen ziren. Haien helburua haren parte-hartzea Parisko Esposizio Internazionalean lortzea zen. Hasieran, margolariak uzkur agertu zen. Espainiako gobernuaren enkargu printzipala 11x4 metroko mural batena zen. Baina enkargu hori hilabete asko atzeratu zen, Picassoren egoera pertsonal konplexuagatik.
Nazioarteko erakusketan Espainiak zuen pabilioiaren arkitekto Josep Lluís Serten esanetan:[8]
| « | Picassori ordaindu zitzaizkion, gainerako artistei bezala, margoak, oihalak, euskarriak, markoak eta garraioa. Lana ia opari bat izan zen, artistak egindako dohaintza, guztiak Errepublikaren alde ari zirelako. | » |
Hala ere, Picassok 150.000 franko gehiago jaso zituen Espainiako Errepublikarengandik. [9]. 1937ko maiatzaren 28an Max Aubek sinatutako notan batean Luis Araquistain enbaxadoreari bidalita, ordainketa egiaztatzen du. Nota honetan adierazten da nola autoreak diruaren pagua ukatzen zuen. Baina, azkenean, emandako dirua sinbolikoa izan zen, bere gastuak ordaintzeko. Zalantzan jarri izan da askotan pagu honen sinbolikotasuna. Dena den, urteak pasa ondoren pagu horren ordainagiria zerbitzatu zuen Espainiako gobernua koadroaren jabetza erreklamatzeko.
[aldatu] Egite
Nazioarteko erakusketaren inaugurazioa oso hurbil egon arren, apirilaren 18 eta 19ko zirriborroek adierazten zuten Picassok oraindik ez zuela aurkitu inspiraziorik bere obra egiteko. El taller: el pintor y su modelo izeneko zirriborroek, bakarrik itxuratzen dute koadroa forma errektangularraren aldetik. Alabaina, adierazten da besoa luzatuta zeukan margolaria eta besoan kriseilu bat zeukan emakumea oso antzekoak zirela. Hala eta guztiz ere, zirriborro hauetan ez dira agertzen etorkizuneko koadroaren elementu ikonografikoak. Zirriborroetan aipamen politiko bat agertzen da: igitaia eta mailua. Baina sinbolo hori ez da ageri oraingo Gernika margolanean. [10]
Apirilaren 26an hegazkin alemaniarrek eta italiarrek Gernika bonbardatu zuten, hau izan zen Europan zibilenlehenengo bonbardaketa. Bonbardaketaren berria argitaratu zen apirilaren 28an L'Humanité egunkarian. Picassok egunkari hori irakurtzen zuen, baina agian, berak ezagutuko zuen berria egunkarian argitaratu baino lehen, Espainian lagunak zeuzkan eta. Maiatzaren 1ean egin zituen Picassok Gernikaren lehenengo zirriborroak. Obraren sortze-lana dokumentatuta dago zirriborroei eta Dora Maarren argazkiei esker. Van Hasenbergen ustez[11], material honek guztiak osatzen du “adibide dokumentatuena artearen historian zehar”. Lehenengo zirriborroan agertzen dira Gernikako pertsonaia nagusiak: zezena, emakumea argiarekin, zaldia eta gudaria zoruan etzanda. Bigarren zirriborroan ere maiatzaren 1ean egindakoan, zezenaren gainean agertzen zen zaldi hegaldun txiki bat, baina irudi hori ez da ageri oraingo Gernika margolanean. Picassok maiatzaren 8ko zirriborroan, margotu zuen emakume baten irudia bere semea hilda besoetan.
Picasso maiatzaren 11n hasi zen zuzenean oihal gainean lan egiten. Oihala ia ez zen sartzen estudioan oso handia zelako. Horregatik eta mihisea horma batean itsatsi behar izan zuelako, artistak pintura industriala erabili zuen bere obra egiteko. Picassok Dora Maarri eskatu zion zazpi argazki ateratzea mihiseari[12][13] Argazkiek erakusten dute mihisea estadio desberdinetan. Argazkiei esker adituek adierazi dute obra sei fasetan landu zela. Valeriano Bozalek azaldu zuen konposaketaren lehen hiru faseetan zentzu narratiboa gailentzen zela. Obran ez dago objektu bertikal asko;beraz, ezerk ez du eragozten obraren zentzu horizontalaren interpretazioa: Zezenaren irudia eskumatik ezkerrera zabaltzen zen.
Bozalen ustez laugarren fasean elementu berriak zeuden. Alde batetik, zezenaren gorpua, burua eskuman zegoen, eta orain ezkerrean dago; hortaz, gorpua guztiz oker dago. Bestetik, Picassok mihisearen zentroan zaldiaren irudia jarri zuen. Hurrengo faseetan, Picassok gudariaren eta eskuman zegoen emakumearen irudietan zentratu zen. Picassok pentsatu zuen bere obran collage elementuak sartzea bere obran, baina azkenean,baztertu zuen aukera. Azken fasetan, Picassok trazu batzuk egin zituen zaldiaren irudian eta marra bertikalak amaren gonan. Ean beharra dago margotu zuela zoruan lauki-sare bat ere. Amaitzeko lanpara margotu zuen. Artistak 1937ko apirilaren 4an, Gernika margolana amaitutzat eman zuen. José Luis Alcain zinemagileak Cameraman aldizkarian idatzi zuen artikulu bat esanez koadroa guztiz inspiratuta zegoela Adiós a las armas filmaren eszena espresionista batean.
Hauek dira Alcacinen hitzak [14]: 1937an Picassok bere obra margotu zuenean, Adiós a las armas oraindik karteldegian zegoen: beraz, argi dago Picassok ikusi zuela filma, gainera zuzendariaren laguna zen eta garai horretan oso arrunta zen zinemara joatea, zinemaren bidez ezagutu ahal zelako errealitatea.
[aldatu] Parisko nazioarteko erakusketa
Ekainaren 1937an Gernika margolana Espainako pabiloira mugitu zen, alabaina instalazioa uztailaren 12ra arte ez zen ireki jendearentzat. Espainiako pabiloiaren diseinua Jopep Lluis Sertena eta Luis Lacasarena da. Pabiloian ikusgai izan ziren, besteak beste, Julio Gonzálezen, Joan Miróren eta Alberto Sánchezen obrak. Han erakutsi zen Picassoren Emakume burua margolana ere. Gernika pabiloiaren atarian zegoen, Merkurioren iturriaren eskulturaren alboan.
[aldatu] Margolanaren bidaiak
1938an, Paul Rossenbergek erakusketa bat antolatu zuen Picassoren obrekin. Erakusketaren helburu nagusia Gernika erakustea zen. 1938an, margolana Oslon, Kopenhagen, Stockholmen eta Göteborgen erakutsi zuten. Irailean, margolana Ingalaterrara bidali zuten; halaxe, 1938tik 1939 arte jendaurrean izan zen Leedsen, Liverpoolen, Manchesterren eta Londresen. Arrakasta handia izan zuen, bereziki Londresko Whitechapel galerian; hala ere garrantzitsuena izan zen Gernikaren bidez Bretainia Handian ezagutu zirela Espainiako Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek egindako triskantzak eta sarraskiak. Gaur egun, margolana Reina Sofía museoan dago ikusgai.
Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira ekartzea, eta Guggenheim Bilbao Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik eman.
[aldatu] Notak eta erreferentziak
- ↑ De la Puente, p. 164
- ↑ Montijano Cañellas, Marc (2004)
- ↑ De la Puente, p. 110.
- ↑ Russell, p. 28.
- ↑ De la Puente, p. 49.
- ↑ a b c Arias Serrano, Laura (2000):“La guerra civil española como catalizador del pensamiento político de Picasso, Miró y Dalí”. Consultado el 24/01/2009.
- ↑ Van Hensbergen, p. 44.
- ↑ Vicent, Manuel: "Josep Lluis Sert, en el voladizo de hormigón", El País, 31 de octubre de 1981.
- ↑ [1]
- ↑ "Pablo Picasso. Historia del Guernica", en Historiadelarte.us. Consultado el 7/02/2009.
- ↑ Van Hensbergen, p. 65.
- ↑ De la Puente, p. 82.
- ↑ Las fotografías de Dora Maar se publicaron en 1937 en un número monográfico que la revista Cahiers d'Art dedicó al cuadro, junto con textos de Zervos, Jean Cassou, Georges Durthuit, Pierre Mabille, Paul Éluard, Michel Leiris, José Bergamín y Juan Larrea. Cfr. De la Puente, p. 82.
- ↑ Cf. Elsa Fernández-Santos, "Nuevas teorías sobre un icono del siglo XX Un enigma cinematográfico tras el Guernica de Picasso" en El País, 9-IX-2011, http://www.elpais.com/articulo/cultura/enigma/cinematografico/Guernica/Picasso/elpepicul/20110909elpepicul_1/Tes consultado el 9 de septiembre de 2011, 11:50
[aldatu] Bibliografia
- Bozal, Valeriano (1995): Arte del siglo XX en España. Vol I: Pintura y escultura 1900-1939. Madrid: Espasa-Calpe. ISBN 84-239-9600-X (de la obra completa); 94-230-9601-8 (del volumen I).
- Puente, Joaquín de la (1987): El Guernica. Historia de un cuadro. Sílex. ISBN 84-85041-77-1.
- Russell, F.D.(1981): El Guernica de Picasso. Madrid: Editora Nacional. ISBN 84-276-0552-8.
- Van Hensbergen, Gijs (2005): Guernica. La historia de un icono del siglo XX. Barcelona: Debate. ISBN 84-8306-69-4.
- Arias Serrano, Laura (2000):“La guerra civil española como catalizador del pensamiento político de Picasso, Miró y Dalí”.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Gernika margolanaren irudiak
- Gernika margolana 3D bideoan, Lena Gieseke-ren lana