Jean le Rond d'Alembert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean le Rond d'Alembert
Jean le Rond d'Alembert
Zientzialaria
Jaio 1717ko azaroaren 16a
Paris (Frantzia)
Hil 1783ko urriaren 24a
Paris (Frantzia)
Lan-erakundeak Parisko Zientzien Akademia
Berlingo Zientzien Akademia

{{{beste erakundea3}}}


Jean le Rond d'Alembert edo Jean Le Rond D'Alembert (Paris, 1717ko azaroaren 16a - Paris, 1783ko urriaren 24a) Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis-Camus Destouches zalduna artilleriako ofizialaren eta Madame Claudine Guérin de Tencinen semea zen, legez hala onartu ez zitzaion arren eta, horregatik, amak Saint-Jean le Rond elizako atarian laga zuten. Polizia komisario batek jaso zuen bertan eta Alembert izeneko beiragile bati eman zion. Jasoa izan zen elizako santuaren izena jarri zioten ohitura zen bezala.

Berehala ikusi zen matematiketan oso iaioa zela. Bere ikasketak ordaindu zizkion benetako aitak ezkutuan. Horrela, 2 urterekin "Mazarinoren eskola" deitutako eskola jansenistan sartu zuten eta han ikasi zituen Filosofia, Legea eta Arteak. Azkenik, Destouches zaldunak, 1726an hil zenean, 1200 liberatako urteko dirusaria laga zion, baina ez zuen errekonozitu seme gisa.

1738an legelari titulua lortu zuen.

Oso gazterik, 24 urterekin, Parisko Zientzien Akademiako kide hautatu zuten eta, geroxeago, 28rekin, Berlingokoarena. Bere jakintsu izen onagatik Frederiko II.a Prusiakoak eta Errusiako Katalina Handiak beren gorteetara gonbidatu zuten, baina berak uko egin zien gonbidapenei.

Denis Diderotekin batera, 1747an, Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers (Entziklopedia) argitaratzen hasi zen. D’Alembertek idatzi zituen matematika eta literaturako artikulu asko eta baita hasierako "Hasierako hitzaldia". D’Alembert eta Diderot-ekin batera lan egin zuten proiektu honetan Voltaire, Montesquieu, Jean-Jacques Rousseau filosofoek, Adam Smith ekonomialarik eta garaiko beste hainbat intelektualek.

1772an Akademia Frantsesaren bizi-arteko idazkari izendatu zuten eta garai horretakoak dira 1700 eta 1770 artean hildako Akademiako kide hilei egindako "Goraipamenak".

Filosofia eta Matematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofo oso ezaguna izan zen eta da. Filosofia naturalean aritu zen batez ere.

Bere pentsamenduak, XVII. mendeko eta ondoren filosofoen eragina jaso zuen: René Descartes, Bacon, Newton eta Locke egileena, besteak beste.

Bere filosofiaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: tolerantzia, batetik, eta, bestetik, erlijioa eta metafisikarenganako eszeptikotasuna.

Filosofiaren elementuak lanean argitaratu zituen bere ideiak.

Matematikari gisa, Fisikaren bidetik egin zuen lana eta aztertu zituen gaiak izan ziren: hiru gorputzen problema delakoa (alegia, traiektorien ekuazioak aurkitzeko ezintasunaz – sistemaren ezegonkortasunaz), ekinokzioen aldaketa edo prezesioa (sasoiak aurreratzearen edo atzeratzearen arrazoia), soken bibrazioa (dardara egiteko moduak eta musikan nola erabili). Horretarako, ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialak aztertu zituen. Era berean, irizpide bat asmatu zuen, serie matematiko konbergente eta dibergenteak bata bestearengandik bereizteko.

Bere lehen lana L'analyse démontrée izan zen (1708an Charles René Reynaudek argitaratua). Bere lan nagusia, berriz, Dinamika tratatua izan zen. Bertan definitu zuen D’Alemberten printzipioa bezala ezagutzen den teorema. Aljebrako Oinarrizko Teoremak ere, zenbait herrialdetan D'Alembert – Gauss teorema jasotzen du, bera izan baitzen teorema hori ia osorik frogatu zuen lehena.

Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mémoire sur le calcul intégral (1739).
  • Traité de dynamique (1743).
  • Traité de l’équilibre et du mouvement des fluides (1744).
  • Réflexions sur la cause générale des vents (1746).
  • Recherches sur les cordes vibrantes (1747).
  • Recherches sur la précession des équinoxes et sur la nutation de l’axe de la terre (1749).
  • Éléments de musique (1752).
  • Mélanges de littérature et de philosophie (2 liburuki 1753, 5 liburuki 1759-1767).
  • Essai sur les éléments de philosophie (1759).
  • Éloges lus dans les séances publiques de l’Académie française (1779).
  • Opuscules mathématiques (8 liburuki 1761-1780).


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers / par une société de gens de lettres ; mis en ordre & publié par M. Diderot ; & quant á la partie mathématique, par M. d'Alembert ; tome ving-septieme-- Nouvelle édition-- A Geneve : chez Pellet ..., 1778.
  • BRIGGS, J. Morton (1970): "Jean le Rond d'Alembert", in Dictionary of Scientific Biography, 1. liburukia, 110-117. or., New York, Charles Scribner's Sons.
  • CRÉPEL, Pierre (2005): "Traité de dynamique", in GRATTAN-GUINESS, Ivor (argit.), Landmark Writings in Western Mathematics, Elsevier, 159-167. or.
  • GRIMSLEY, Ronald (1963): Jean d'Alembert, Oxford, Oxford University Press.
  • D'ALEMBERT, DIDEROT eta PRIESTLEY (2005): Pentsamendu Ilustratua: Idazlan hautatuak, Pentsamenduaren Klasikoak, Bilbo, Klasikoak [Itzultzailea: Haritz Monreal; berrikuslea, Lorea Arrieta Zubillaga; hitzaurregilea, Demetrio Castro]. ISBN 978-84-96455-00-9

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean le Rond d'Alembert Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]