Ziordia
|
Ziordia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ziordia | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Burunda, Sakana |
||
| Alkatea | Jesús Arrese Galbete (NaBai 2011) |
||
| Herritarra | ziordiar | ||
| Koordenatuak | 42°52′14″N 2°13′38″W / 42.87056°N 2.22722°WKoordenatuak: 42°52′14″N 2°13′38″W / 42.87056°N 2.22722°W | ||
| Eremua | 14,44 km2 | ||
| Garaiera | 560 m | ||
| Distantzia | 55 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31809 |
||
| Biztanleria | 394 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 27,29 bizt./km² | ||
Ziordia[1] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean dagoena Arabako muganhain zuzen ere, Burunda bailaran. Iruñeko merindadeko herri honek 394 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera eta Nafarroako hiriburutik 55 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Iruñeko merindadeko mendebaldeko muturrean eta Arabako mugaren ondoan. Gasteiztik Iruñerako autobidea hartuta, Nafarroako lehen herria da.Ziordiak Altsasurekin eta Goierrirekin egiten du muga iparraldean, Olatzagutiarekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Urbasa mendizerrarekin hegoaldean. Inguru oso menditsua du, Pirinioak kenduta Euskal Herriko mendirik altuenak hor kokatuta daude: Aizkorri (1528 m), Beriain (1494 m), Aratz (1443 m), Aralar (1350 m), Arbarain (1116 m), Urbasa (1096 m), Beorkolarre (1008 m)...
Distantziak [aldatu]
Madril: 399 km Bilbo: 103 km Donostia: 75 km Iruña: 55 km Gasteiz: 39 km Iturmendi: 11 km Altsasu: 5 km Etxarri-Aranatz: 15 km Olazti: 2 km Agurain: 19 km Irurtzun: 22 km Tolosa: 45 km Izaba: 145 km Biarritz: 118 km Zarautz: 78 km Lekunberri: 47 km
Historia [aldatu]
1462an Juan II.ak Ziordiako Lanzarot aitonsemeari eman zion eskumena inpostuak jasotzeko. Inpostu horrek gailurdea izena zuen, eta gainera, Ziordian zegoen bidesariko dirua jasotzeko eskubidea ere eman zion. 1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordian eta Urdiainen.
Ondarea [aldatu]
- Jasokundearen eliza, XVI. mende eta XVIII. mendeak bitarte harriz eginiko eraikina.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 467 | 465 | 483 | 531 | 547 | 521 | 540 | 517 | 476 | 408 | 388 | 381 | 351 |
2008ko erroldaren arabera, 33 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,03 (Nafarroako batezbestekoaren antzera).
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Ziordiako herri jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Ama Birjinaren omenez.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007tik Ziordiako alkatea Nafarroa Bai alderdi politikoko Jesús Arrese Galbete da. Urte horretan Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo absolutoa; Espainiako Alderdien Legearen eraginez ezker abertzaleak ezin izan zuen legezko zerrendarik aurkeztu eta baliogabeko botoak 109 izan ziren (emandako guztien %44,49). Boto zuriak zortzi (%5,88a) eta abstentzioa %21,73koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nafarroa Bai | 128 | 7 |
2011ko udal hauteskundeetan ere Jesús Arrese aukeratu zuten alkate, NaBai 2011ren izenean; Bilduri zinegotzi baten aldea atera zion.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| NaBai 2011 | 146 | 4 |
| Bildu | 129 | 3 |
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea elizatik gertu dago, eta hiru solairu dauzka. Eraikinean udal bulegoez gain, liburutegia, anbulategia eta etxebizitzak daude. XX. mendearen amaieran hainbat berrikuntza egin ziren udaletxean (2,4 milioi pezeta gastatuz). Ziordiako udaleko idazkaria Urdiaingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Andra Mari kalea, 76
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Jesús Arrese Galbete | Nafarroa Bai |
| 2011-2015 | Jesús Arrese Galbete | NaBai 2011 |
Zerbitzuak [aldatu]
Altsasun egoitza nagusia duen "Altsasu, Olazti eta Ziordiako Zerbitzuen Mankomunitatea", zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Ziordian.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Ziordiako argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ziordiari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Dona Maria kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Burundako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ziordia · Olatzagutia · Altsasu · Urdiain· Iturmendi · Bakaiku |
||
|
|||||||