Pantalicako kultura
Pantalica | |
---|---|
Fitxategi:File:Nekropolis von Pantalica.jpg Pantalicako nekropolia | |
Datuak | |
Eskualdea | Sizilia |
Historia | |
Garaia(k) | Brontze Aroa |
Kultura | Pantalicako kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1895, 1899, 1897, 1912. |
Zuzendariak | Paolo Orsi, Luigi Bernabò Brea |
www.pantalica.org |
Pantalikako kulturaren izena Pantalicako tokitik hartuta dago eta hortik Sizilian zehar hedatu zen historiaurreko kultura hau.
Ezaugarri kulturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pantalicako kultura Siziliako toki askotatik hedatu zen, gehienbat posizio estrategikoa zuten herrietatik, handik iraupenezko iturriak hobeto kontrola zitezkeelako, esaterako, larreak, basoak eta laboreak. Kokaleku hau bat dator Gelako Monte Dessueriko gunearekin, Caltagironeko mendiarekin eta Sabucinarekin (Caltanissetta). Txabolen sabaia lastozkoa zen eta oina obalatua, zirkularra (Sabucina) edo errektangularra, harrizko hormekin eraikitakoak, non zutabeak ezarri baitziren teilatuko hezurdura sortzeko (Lipari, Morgantina y Metapiccola di Lentini)[1]
Fazies
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun eta produktuen ekoizpenari dagokionez, Pantalicako kultura hainbat faziesetan banatu da. Pantalica, Thapsosko kultura ordezkatzen duena, kostaldean ezarri zen:
Izena | Garaia | Kokalekua | Ekoizpena | Hilobia |
---|---|---|---|---|
Pantalica_I | Erdi Brontze Aroa, K.a. 1270-1050 | Pantalicako ipar eta ipar-mendebaldeko nekropoliak, Pantalicako hegoaldekoaren zati bat, Caltagirone mendiko nekropolia, Dessuerikoa eta Sabucina, Rivettazzo (Sortino) eta beste garrantzia gutxiko toki batzuenak.[2] | Tornuz egindako oin altuko zeramika gorri-distiratsua, arkuak edo belarriak biolin-harikoak, ispilu biribilak eta arte mizenikoen antzekoak dira, pieza bakarreko aiztoak, ezpatak eta bizarra mozteko labanak. Apainketa grabatutako lerro paraleloez osatuta dago. Uste da fazies hau Thapsosko bilakaeraren ostekoa dela. | Gela eliptikozko hilobiak, ganga-formako sabaiarekin. Hilobi errektangularrak, dromosekin zenbait gelatan. |
Pantalica_II | Goi Brontze Aroa, K.a. 1050-850 | Cassibileko nekropolia eta inguruak (Ddieri di Cavagrande del Cassibile natura-erreserba eta Grotta dei Briganti), Metapiccola (Lentini), Dessueri, Madonna del piano, Ortigia eta Thapsos. | Apaindutako zeramika eta belarriak. Eraldatzeak, agian, egin dira etnia berriak sartu ondoren. | |
Pantalica_III | Behe Burdin Aroa, K.a. 850-730 | Filiporto, Necropoli della Cavetta, Noto Antica, Avola Antica, Villasmundo, Ragusa Ibla, Colle San Mauro, Monte Finocchito. | Oin altuko zeramika desagertzen da. Oraingo apainketa tornuarekin erlazionatzen da. | Hilobiak beti haitzeetan induskatzen dira, baina bakarrik hilotz batentzat. |
Pantalica_IV | Bigarren Burdin Aroa, K.a. 730-650 | Hilobiak karratuak dira, sabai lauarekin. Hilobiak bakanak dira, maila batekin burua sostengatzeko. |
Hilobiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehorztzeko eraikin hauek hipogeoak ziren, lehenengo solairua zirkularra zen eta gero errektangularra. Lehen sabaia gangaturik, baina bigarrena laua, zeinak, beharbada, etxebizitzen eredua finkatu baitzuen. Hilobiak hainbat gizabanakorentzat dira, agian familia edo giza-kategoria bat identifikatzen du. Geroago, Brontze Aroan, hilobietako gela karratua da, sabaia lauarekin eta horietan senar-emazteak edo seme-alabak ehorzten zituzten. Horietan maila bat dago hildakoen burua sostengatzeko. Italiar penintsulako beste toki batzuetan, hipogeoak ez dauden tokietan, tipologia bestelakoa da. Kasu horietan kutxa bat erabili zen gizabanako batentzat, makurtuta lurperatu eta gero, putzua harriz betetzen zen.[3]
Zeramika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artisautzaren ikuspegi bat da mota askotako ontziak. Pantalica I.aren faziesko zeramika gorria da, oin luzekoa eta marra bertikalekin. Tornua erabili zen[4]. Pantalica II.ren faziesean ez dago kolore gorririk eta bikromia agertzen da. Itxura baskularrrak aldatzen dira, oin luzeak irauten badu ere. Estiloan, feniziar eragina nabaria da[5] Pantalica III.aren estiloan oin luzea desagertzen da, Ausonioren antzekoa izanik. Pantalica IV. estiloan hauteman da Greziarekin dagoen kontaktua, zeramikan jatorrizko konposizioak egiten direlako. Grabatutako apainketan, motibo geometrikoak erabiltzen dira, lerroak eta triangeluekin. Margoztutako apainketa gorria edo marroia da, motibo geometrikoak edo ildoak irudikatuz[6]
Eguneroko objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pantalican eguneroko bizitzarako objektuak garatu ziren, hala nola, belarriak (Thapsosen agertzen ez zirenak), arku itxurakoak edo biolin harikoak. Brontzea gehiago erabitzen da aiztoak, ispiluak eta armak egiteko[4]. Pantalica II.eko estiloan, belarriko itxura biribila da, arkua tolesturik eta, zenbaitetan, begi zirkular bat agertzen da.[5]. Pantalica IV.aren estiloan greziar eragina nabaritzen da. Anbarrez eta boliz estalitako belarriek erakusten dute ordura arte ezagutzen ez zen aberastasuna.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pantalikako brontzezko ispilua -
Oin luzeko lapiko globularra, Pantalica I -
Pentalicako aiztoa eta belarriak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ALBANESE, Rosa Maria Albanese: La tarda età del Bronzo e la cultura di Pantalica, 2. or.
- ↑ GIAMPICCOLO, Giacomo: Centri minori appartenent all facies Pantalica nord - Benvenuto nella Terra Iblea, 2019.03.14an kontsultatuta
- ↑ ALBANESE, Rosa Maria Albanese: La tarda età del Bronzo e la cultura di Pantalica, 3 or.
- ↑ a b GIAMPICCOLO, Giacomo: La civiltá di Pantalica nord (1270 - 1050 a.C.) - Benvenuto nella Terra Iblea, 2019.03.14an kontsultatuta.
- ↑ a b GIAMPICCOLO, Giacomo: L'influsso dei fenici - Benvenuto nella Terra Iblea, 2019.03.14an kontsultatuta
- ↑ GIAMPICCOLO, Giacomo: La ceramica le decorazion i e gli oggetti ornamentali - Benvenuto nella Terra Iblea, 2019.03.14an kontsultatuta
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SEMINERIO, D.: Civiltà preistoriche nel Calatino - 1988 Tringale editore-Catania
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]