Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarkofutbol talde nagusia da.
Talde armagina, Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 25 denboraldi egin ditu Bigarren mailan. 2014-15 urtean historian lehenbizikoz Lehen Mailan jokatu zuen. 2014koabuztuaren 24anRealaren aurka 1-0 gailenduz egin zuen debuta Ipuruan. Zazpi urte jarraian egin zituen Lehen mailan, hori izan da taldearen "urrezko aroa".
Historia
Sorrera
Eibar Kirol Elkartea 1940koazaroaren 30ean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.
Eskualde mailako txapelketatan jokatzen hasi zen eta kolore klasikoak 1943-44 denboraldian hartu zituen Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu. 1947an Ipurua futbol zelaia inauguratu zen.
Bigarren mailako lehen aroa
1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan. Urte horietan Espainiako Afizionatuen txapelketa birritan irabazi zuen, 1953an Rayo Vallecano finalean 7-1 garaituz eta 1956an Sevilla FC Amateur 3-0 gaindituz.
Hirugarren mailan
Hurrengo 28 urteak hirugarren mailan egin zituen. Urte horietan 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Urte honetan gogoangarria izan zen CD Coria taldearen aurka gainditutako kanporaketa. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik. Aipatu beharrekoa da rte hartan ez zuela partidarik galdu. 1990an taldearen 50. urteurrena ospatzeko Ipuruan Ajax Amsterdamen aurkako partida jokatu zen eta 1-1 berdindu zuten.
Bigarren mailan 18 urte jarraian
Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da. Hasierako urteetan azken momentutan salbatzea lortu bazuen ere 1995 eta 1997an bosgarren postuak ere lortu zituen. 2004 urtean Errege Kopako final zortzirenetara iritsi zen. Kanporaketa hura Real Madrilen aurka jokatu zuen, etxean 1-1 egin eta Santiago Bernabeun 2-0 galduta kanporatua izan zen.
2004-05 urtean laugarren amaitu zuen liga baina hurrengo urtean maila galdu zuen. Urte bakarra egin zuen Bigarren B mailan eta berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi denboralditarako.
Lehen mailan (2014-2021)
2012an Gaizka Garitano entrenatzaileak lehen taldearen ardura hartu zuen eta lehenengo denboraldian Eibarrek berriz jokatu zituen Errege Kopako final zortzirenak. Besteak beste Athletic taldea kanporatu zuen eta azkenean Malagak gainditu zuen. Hala ere urte horretan saria izan zuen bigarren A mailara igotzea lortu baitzuen. 2013-14 denboraldian Bigarren A Mailako aurrekontu txikienarekin (4 milioi euro) maila mantentzea zuen helburu baina denboraldi bikaina eginez 2014komaiatzaren 25an Eibar Kirol Elkarteak AlavesiIpuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen. Bigarren mailako txapelduna gelditu zen gainera.
Kirol mailan lorturikoa administrazio mailan lortu behar izan zuen kapital zabalkundea egin beharra izan baitzuen Espainiako Federazioak eskatzen zion 1.700.000 eurotako abala jarri ahal izateko, bestela bigarren B mailara jeitsiaraziko zuten. Halako diru kopuru handia izanik bazkide kanpaina abiarazi zuten eta Euskal Herrian ezezik Europa zein beste kontinentetatik ere elkartasun itzela jaso zuen. Azkenik epearen aurretik dirua biltzea lortu zuen.
Lehen mailan 2014koabuztuaren 24anRealaren aurka egin zuen debuta eta 1931-32 denboralditik jokatu gabe zegoen derbi gipuzkoarra jokatu zen beraz. Derbi hura Eibarrek irabazi zuen gainera, 1-0 gailenduz. Denboraldi hasiera bikaina izan zuen eta lehen itzulia bukatzerakoan 8. postuan egon zen, euskal taldeen artean lehenengoa. Bigarren itzulia ordea oso gaizki hasi zuen eta lehen hamar partidak erreskadan galdu zituen. Lehen itzuliko errentari esker 36. jardunaldirarte ez zen jeitsiera postuetan sartu baina amaieran hiru talderen arteko berdinketa izan zen eta Eibarri maila galtzea tokatu zitzaion. Hala ere Elx taldea bigarren B mailara jeitsiarazi zuten zituen zorren erruz eta Eibar lehen mailan mantendu zen.
Denboraldi berrirako Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu zuen eta hasierako entrenamenduak 9 gizonekin eginda zalantzak sortu ziren. Ondoren 16 jokalari berri etorri ziren, tartean Borja Bastón (goleatzaile nagusia izan dena) eta gabonetan Takeshi Inui japoniarra. 2015eko uztailaren 18an taldearen 75. urteurrena ospatzeko Ipuruan Celtic Glasgowren aurkako partida jokatu zen eta 1-4 irabazi zuten eskoziarrek. Denboraldia hala ere bikain hasi zuen eta lehen itzulia 6. postuan amaitu zuen. Aurreko urtean bezala bigarren itzulian okerrago ibili zen baina hiru jardunaldiren faltan matematikoki salbatu zen eta azkenean 14. postuan amaitu zuen, denboraldi guztian lehen hamarren artean egon ondoren.
2016-17 denboraldia bikaina izan zen. 15 partida irabazita 10. postua eskuratu zuen, baina azkenaurreko jardunaldirarte 8. postuan egon zen. 2017-18 urtea are eta hobea izan zen, 9. postua eskuratu zuen eta euskal taldeen artean onena izan zen. 2018-19 denboraldian ondo jokatu zuen eta postu lasaietan egon zen urte osoan. 12. postuan amaitu zuen. 2019-20 denboraldian larriago ibili zen, baina COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren maila hobetu eta bi partidaren faltan mailari eustea lortu zuen.
2020-21 denboraldia halamoduz hasi zuen baina bigarren itzulian 16 partida jarraian egin zituen irabazi gabe eta azken unean erreakzioa izan bazuen ere ezin izan zion azken postuari ihes egin. Aipatzeko partida bi izan zituen, bata Bartzelonan lorturiko 1-1 berdinketa, lehen mailan talde kataluniarraren aurka lorturiko puntu bakarra, eta bestetik Alavesi 3-0 irabazi zion partidan Kike Garcíak lorturiko hat-tricka, hau ere lehen mailan lorturiko bakarra.
Lagunartekoak atzerrian
Bi lagunarteko jokatu ditu Frantzian, Estatu Espainiarretik kanpora jokaturiko lehenak, eta biak irabazi ditu Frantziako lehen mailako taldeen aurka, Girondins de Bordeauxi 0-5 eta Toulouse FC-ri 1-3 sartuaz. Maiatzean Estatu Batuetara joan zen eta Philadelphia Fury-rekin 1-1 berdindu eta New York Cosmos-ekin 2-2 berdindu baina penalti jaurtiketatan galdu egin zuen Las Vegasen jokaturiko partidan.
Ziklo berria
2021-22 denboraldia bigarren mailan jokatzeko taldea berregin zen etorkizun hurbilean lehen maila itzultzeko asmoarekin. Berriz ere Gaizka Garitanok hartu zuen taldea entrenatzeko ardura. Aurreneko partidetan makal ibili ondoren denboraldi erditik aurrera lehen bi postutan mantendu zen. Azken partida Alcorcónen zuen eta 90. minutuan jasotako golak igoera zuzenik gabe utzi zuen Eibar. Igoera play-offak ongi hasi bazituen ere itzulerako partidan luzapenean jasotako golak lehen mailarako bidea eten zuen. Hurrengo denboraldia ere bikaina izaten ari zen, 10 partidaren faltan liderra zen, baina bederatzi jardunaldi jarraian egin zituen irabazi gabe eta play-offak jokatu zituen, baina Alavések lortu zuen igoera.
2023-24 denboraldirako Joseba Etxeberria entrenatzailea fitxatu zuen.
Uniformea
Eibar Kirol Elkartearen lehen ekipamendua elastiko urdina eta granatea eta galtza urdinak dira. 1943-44 denboraldian hartu zituen kolore hauek, Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu.
2. taldea: CD Vitoria. 2015eko udan, 3.mailara bueltatzea lortu eta gero, Eibarrren harrobiko taldea izateko akordioa sinatu zuen.
3. taldea: Eibar Urko. 2016ko ekainean Urkomendi 14 FT taldearekin bat egin eta hirugarren taldea sortu zen. Eibar Urko izenarekin erregionaleko taldeaz gain gazteen taldea ere sortu da.
Hauetaz gain adin guztietan osatu ditu taldeak Eibar Kirol Elkarteak.
Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du, hala ere Eibartarrak FT taldea Emakumezkoen lehen mailan aritua izan da eta 2000-01 denboraldian bigarren postuan gelditu zen. 1999an Erregina Koparen finala jokatu zuen, Oroquieta Villaverde taldeak irabazi zuen 3-1 emaitzaz.
Urteak bigarren mailan jokatu ondoren 2020. urtean Lehen mailara igotzea lortu zuen. Bigarren talde bat ere badu, Eibar B, honek Gipuzkoako erregionalean jokatzen du.
Eskozia La Brava da Eibar Kirol Elkartearen zale talde nagusia. Zale batzuek Bost Nazioen Torneoko partidak ikustea gogoko zuten eta Murrayfield Stadiumean bizi zen giroaz liluratuta 2001ean "Eskozia La Brava" taldea eratzea erabaki zuten. Gaur egun 100 bazkide inguru dituzte.[1]