Edukira joan

Bakhmuteko gudua

Koordenatuak: 48°35′42″N 38°00′00″E / 48.595°N 38°E / 48.595; 38
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakhmuteko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Bakhmut inguruko egoera, 2024ko azaroaren 17an.
Data2022ko maiatzak 17egun (2 urte, 6 hilabete)
LekuaBakhmut, Donetsk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak48°35′42″N 38°00′00″E / 48.595°N 38°E / 48.595; 38
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Donetskeko HE
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Bakhmuteko gudua Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiar Federazioko Indar Armatuen arteko borroka-sorta bat da, Errusia–Ukrainako gerraren parte –zehazki, Ukrainako inbasioaren zati–, Bakhmut hiritik gertu gertatutakoa, Donbasseko eskualdea bereganatzeko helburu duen borroka gogorren parte bezala.

Artikulu nagusia: «Ekialdeko Ukrainako erasoaldia»
Artikulu nagusia: «Donbasseko gudua»
Sakontzeko, irakurri: «Popasnako gudua», «Sievierodonetskeko gudua» eta «Donbasseko Gerra»

2022ko otsailaren 24an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zenean, 2014an hasitako ErrusiarUkrainia Gerra intentsifikatu zen. Inbasio honek, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Europa-mailako errefuxiatu-krisi haiena eragin du,[3][4] 6.5 milioi ukrainar baino gehiagok herrialdetik ihes egin behar izan dute,[5] bai eta biztanleriaren herena lekualdatua izatera beharturik egon da.[6][7]

Maiatzaren 8an, Errusiako Indarrak Popasnara ailegatu ziren. Hasiera batean, Haidaik bere Telegrameko kanalean esan zuen errusiarrek hiriaren erdia bakarrik kontrolatzen zutela;[8] baina, geroago, onartu behar izan zuen ukrainar indarrak Popasnatik atzera egin zutela.[9] Maiatzaren 12rako, errusiar eta LHEko Indarrek ukrainar indarrak garaitu zituzten Rubizhneko guduan ere eta, ondorioz, hiri-kontrol errusiarra ezarri zute bertan, Sievierodonetsk inguratzeko planean aurrera jarraituz.[10][11]

Bakhmut inguruko Budinokeko etxe bat, 2022ko maiatzaren 17an bonbardatua izan ostean.

Maiatzaren 17an, Errusiako Indarrek hiria bonbardatzen hasi ziren, hiria elektrizitate-hornidurarik gabe utziz. Errusiaren misil-eraso batean, hiriaren bost gune ezberdin suntsitu zituzten, neska bat larri zaurituz eta beste pertsona bat hilez.[12] Hondakinak kendu ondoren, berriz, argi geratu zen denetara bost hildako zeudela; horien artean, ume bat.[13]

Maiatzaren 19an, Errusiako Guardiak hiriaren aurkako aire-erasoa hasi zuen. Ukrainako Indarrek, erantzunez, aire-defentsarako bost buruko sistema, kabina pribatu bat eta administrazio-dei bat erabili zituzten.[14] Egun hartan, Bakhmuten bizi ziren 73,000 biztanletik, gerra bete-betean hasi zenean, 20 mila biztanle baino gehiago etsaien etengabeko supean egon ziren, ordubetez.

Maiatzaren 20an, Errusiako Indarrek aurrerapen gehiago egin zituzten Popasna hiritik mendebalde eta hegoalderantz, Sievierodonetskerako errepidea mozteko helburuarekin.[15][16] Ukrainako erresistentzia gogorra izan arren, Errusiako Indarrek, azkenean, Popasna eremuan aurrera egitea lortu zuten egun hartan.[17] Maiatzaren 22rako, Errusiako Indarrek beren aurrerapen-bidea ziurtatzea lortu zuten; aldi berean, mendebalderantz bultzatzen jarraitzen zuten, Bakhmut aldera, bai eta iparralderantz, Sievierodonetsk erabat isolatzeko helburuarekin.[18] Maiatzaren 24an, Errusiako Indarrek Pospasnatik aurrera eraso zuten Bakhmut, Lysytxansk eta Sievierodonetsk isolatzeko asmoz, eremu pixka bat bereganatuz. Ukrainako Indarrek Pospasnaren hego-mendebaldetik erretiro kontrolatua egin zuten, Bakhmuten beren defentsa-posizioak sendotzeko. Errusiak Svitlodarsk herria hartu zuen gero.[19] Hurrengo egunean, errusiar inbaditzaileek Bakhmut-Lysytxansk errepidean sartzea lortu zuten, Nagirne eta Bilogorivka herrietatik gertu, aurrerapauso-eremua sendotu eta zabaltzen zuten bitartean. Honekin, aurrerapauso-eremua sendotzekotan, Sievierodonetsk eta Lysytxansk eremutik gertuko ukrainar tropen estutze operatiboa ekarriko luke.[20][21]

Maiatzaren 26an, aurrerapen-eremua luzatuz, errusiarrek T 1302 errepidean kontrol bat jartzea lortu zuten; halere, kontrol-puntu hau, gero, ukrainarrek apurtu zuten.[22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://uacrisis.org/en/ukraine-resists-russia-s-invasion-day-23-russian-troops-not-able-to-advance-more-terror-against-civilians-russia-to-brandish-nuclear-weapons
  2. https://www.france24.com/en/live-news/20220501-exhausted-ukrainian-soldiers-return-from-eastern-front
  3. Blake, Daniel Keane, Elly. (15 March 2022). «What is the Homes for Ukraine refugees scheme and how do you apply?» Evening Standard.
  4. Pita, Antonio; Costa, Raúl Sánchez. (3 March 2022). «Ukrainian exodus could be Europe's biggest refugee crisis since World War II» El Pais.
  5. «Situation Ukraine Refugee Situation» United Nations High Commissioner for Refugees.
  6. Ratcliffe, Rebecca; Clayton, Abené; Gabbatt, Adam; Chao-Fong, Léonie; Lock, Samantha; Ambrose, Tom. (19 March 2022). «Biden outlines 'consequences' if China aids Russia – as it happened» The Guardian.
  7. Ukraine war: Putin being misled by fearful advisers, US says. BBC News 31 March 2022.
  8. «Сергій Гайдай / Луганська ОДА» Telegram.
  9. Luhansk governor refutes Russia’s claims of capturing entire oblast
  10. (Ingelesez) «Ukrainian forces lose foothold in eastern town» CNN 2022-05-13.
  11. Russian Offensive Campaign Assessment, May 12. Institute for the Study of Warfare 12 May 2022.
  12. «Від Вугледара до Бахмута. Росія сьогодні масовано обстрілює Донецьку область» РБК-Україна 2022-05-17.
  13. «В Бахмуті обстрілом зруйновано багатоповерхівку: важко поранено дівчинку, є загиблий» РБК-Україна 2022-05-17.
  14. Кількість жертв обстрілу будинку у Бахмуті зросла до п'яти, серед них дворічна дитина. Укрінформ 2022-05-18.
  15. «Russia advances in eastern Ukraine as Zelenskyy says Donbas turning into 'hell'» NBC News 20 May 2022.
  16. Russian Offensive Campaign Assessment, May 20. Critical Threats.
  17. Russia advances in eastern Ukraine as Zelenskyy says Donbas turning into 'hell'. NBC.
  18. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 22. ISW.
  19. Kuczyński, Grzegorz. (24 May 2022). Russian Troops Want To Cut Off Ukrainians By Donets River. .
  20. Траса Бахмут-Лисичанськ опинилася під обстрілом ворога. Мілітарний 2022-05-24.
  21. Окупанти прорвали українську оборону в районі Попасної. Ukrainian Military Pages 2022-05-25.
  22. ЗСУ ліквідували ворожий блокпост на трасі з Бахмута до Лисичанська. Букви 2022-05-26.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]