1967ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1967ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa50. Italiako Giroa
Txapelketa1967 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 20 – 1967.eko ekainak 11
Luzera3.572 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaTreviglio
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Felice Gimondi (Salvarani)
TxapeldunordeaITA Franco Balmamion
HirugarrenaFRA Jacques Anquetil (Bic-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaITA Dino Zandegù (Salvarani)
Eskalatzailerik onenaEU Aurelio González
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19661968▶
Dokumentazioa

1967ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 50. edizioa izan zen. 1967ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 22 etapatan banatutako 3572 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 35,339 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Treviglion hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 70ek amaitu zuten proba.

Edizio honetan parte hartu zuen lehen aldiz KAS taldeak Italiako Giroan, eta arrastoa utzi zuten itzulian, taldekako sailkapena, mendikoa eta hiru etapa irabaziz eta maglia arrosa hamaika egunez eramanez bi txirrindulari ezberdinen artean. Lasterketan, protagonista nagusiak esprinterrak izan ziren. Willy Planckaert, Dino Zandegu, Rudi Altig eta Michele Dancelliren artean bederatzi etapa banatu zituzten.

Era berean, edizio honetan, hurrengo urteetan zeresan handia izango zuen txirrindulari batek parte hartu zuen: Eddy Merckx belgikarra, bere lehen parte-hartzea izan zen honetan bi etapa garaipen lortu zituelarik, sailkapen nagusian 9. postuan amaitzeaz gain. Lasterketan, polemika ere ez zen falta izan. 19. etapan, elurpean jokatu zena, Tre Cime di Lavaredo izeneko mendatea igo zen lehen aldiz. Egun horretan, Gimondik irabazi zuen etapa, segundo gutxira Eddy Merckx eta Gianni Motta sartu zirelarik. Alabaina, etapa baliogabetua izan zen irregulartasunengatik eta zaletuen bultzakadengatik, italiar txirrindularia biziki haserrarazi zuena, lasterketa uzteko puntuan egon zena, baina bi aldiz pentsatu ondoren, lasterketan jarraitzea erabaki zuen.

20. etaparen amaieran, edizio honetako etapa erregina izan zena, Jacques Anquetilek jantzi zuen maglia arrosa. Dena dela, Gimondi, Girora bronkitisak jota joan zena, frantziarragandik oso gertu zegoen sailkapen nagusian, minutu erdi baino gutxiagora. Italiarrak 21. etapan ihes egin zuen eta etapa 4. postuan amaitu zuen, baina sailkapen nagusiko lehen postuetan zeudenekiko lau minutu baino gehiagoko diferentziarekin. Sailkapen nagusia erabat irauli zen, eta Gimondik, bere karreran irabaziko zituen hiru Giroetatik lehena irabazi zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Molteni Gianni Motta
Bic Jacques Anquetil
Cynar Rik Van Looy
Filotex Franco Bitossi
Germanvox Vito Taccone
Kas Francisco Gabika
Mainetti Marino Basso
Taldea Taldeko liderra
Max Meyer René Binggeli
Peugeot Ferdinand Bracke
Romeo Smiths Eddy Schutz
Salamini-Luxor Vittorio Adorni
Salvarani Carlo Chiappano
Vittadello Michele Dancelli
   

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Treviglio-Alessandria 135  Italia Giorgio Zancanaro  Italia Giorgio Zancanaro
2.a Alessandria-La Spezia 223  Espainia Antonio Gómez del Moral  Espainia Antonio Gómez del Moral
3.a La Spezia-Prato 205  Italia Michele Dancelli  Espainia Antonio Gómez del Moral
4.a Florentzia-Chianciano Terme 155  Italia Dino Zandegu  Espainia Antonio Gómez del Moral
5.a Erroma-Napoli 220  Belgika Willy Planckaert  Italia Michele Dancelli
6.a Palermo 63  Alemania Rudi Altig  Italia Michele Dancelli
7.a Catania-Etna 169  Italia Franco Bitossi  Italia Michele Dancelli
8.a Reggio Calabria-Cosenza 218  Frantzia Jean Stablinski  Espainia José Pérez Francés
9.a Cosenza-Tarento 242  Belgika Albert Van Vlierberghe  Espainia José Pérez Francés
10.a Bari-Potenza 145  Belgika Willy Planckaert  Espainia José Pérez Francés
11.a Potenza-Salerno 160  Alemania Rudi Altig  Espainia José Pérez Francés
12.a Caserta-Block Haus 220  Belgika Eddy Merckx  Espainia José Pérez Francés
13.a Chieti-Riccione 253  Belgika Georges Vandenberghe  Espainia José Pérez Francés
14.a Riccione-Lido degli Estensi 94  Belgika Eddy Merckx  Espainia José Pérez Francés
15.a Lido degli Estensi-Mantua 164  Italia Michele Dancelli  Espainia José Pérez Francés
16.a Mantua-Verona 45 (banakako erlojupekoa)  Danimarka Ole Ritter  Frantzia Jacques Anquetil
17.a Verona-Vicenza 140  EH Francisco Gabika  Italia Silvano Schiavon
18.a Vicenza-Udine 169  Italia Dino Zandegu  Italia Silvano Schiavon
19.a Udine-Tre Cime di Lavaredo 170 Baliogabetua  Italia Silvano Schiavon
20.a Cortina d'Ampezzo-Trento 235  Italia Vittorio Adorni  Frantzia Jacques Anquetil
21.a Trento-Tirano 153  Italia Marcello Mugnaini  Italia Felice Gimondi
22.a a Tirano-Madonna del Ghisallo 137  EH Aurelio González Puente  Italia Felice Gimondi
22.a b Madonna del Ghisallo-Milan 68  Belgika Willy Planckaert  Italia Felice Gimondi

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clasificación general
1. Felice Gimondi  Italia 101h 05' 34"
2. Franco Balmamion  Italia + 3' 36"
3. Jacques Anquetil  Frantzia + 3' 45"
4. Vittorio Adorni  Italia + 4' 33"
5. José Pérez Francés  Espainia + 5' 17"
6. Gianni Motta  Italia + 6' 21"
7. Lucien Aimar  Frantzia + 7' 25"
8. Francisco Gabika  Euskadi + 9' 43"
9. Eddy Merckx  Belgika + 11' 41"
10. Eusebio Vélez  Euskadi + 15' 00"


Mendiko sailkapena
1. Aurelio González Puente  EH 630 puntu
2. Vittorio Adorni  Italia 150 puntu
3. Wladimiro Panizza  Italia 140 puntu


Puntukako sailkapena
1. Dino Zandegu  Italia 200 puntu
2. Eddy Merckx  Belgika 178 puntu
3. Willy Planckaert  Belgika 176 puntu


Taldekako sailkapena
1. Kas  Euskadi - -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]