Bizkaiko kosta

Wikipedia(e)tik
Bizkaiko kostaldea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hegiak handiak dira Bizkaiko kostan

Bizkaiko kosta malkartsua da oro har, baina handiak ditu, bai eta bi itsas-adar handi ere: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai. Kostak dituen sargune eta irtenguneen adibide dira Galea, Matxitxako eta Ogoño lurmuturrak.

Muskiztik Abrara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskiz eta Abra espaziotik ikusita

Hiru udalerri daude kosta zati honetan: Muskiz, Abanto-Zierbena eta Santurtzi. Abrako golkoarekin bat egin arte, kosta ez da oso malkartsua. Ibai bakarra Barbadun da, Zierbenako La Arena hondartzan itsasoratzen dena, eta Muskiz eta Zierbenaren arteko muga egiten duena.

Muskizetik Santurtzira, ordea, kostaldea guztiz artifiziala da. Superportua eta Bilboko Portuak Serantes mendiko inguruak guztiz puskatu dituzte. Superportua kokatzen den lekuan dagoen mendiaren suntsipenak ere hasierako kostaldearen izaera zein den ez du ikusten uzten.

Kostaldeko zati honetan dagoen ibairik garrantzitsuena Bilboko itsasadarra da. Hiririk egon aurretik Urdaibai baino handiagoa zen ingurune naturala osatzen zuen, baina gaur egun asfaltoak mugatzen du kostaldea. Ur kutsatuak dira, nahiz eta 1980ko hamarkadaren ondoren emaniko industria-krisiaren ondotik urak geroz eta garbiagoak dira.

Itsas trafiko handiko gunea da eta karga eta petrolio itsasontziak egunero daude. Pride of Bilbao eta beste ferry batzuek Getxon dute portu nagusia. Bertako kirol-portuan beste hainbat kiroletarako aukera dago.

Abratik Plentziara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abratik Plentzia eta Gorlizeraino hondartza luzeak eta labar handiak baina lauak daude. Ez da oso gorabeheratsua. Galea lurmuturrak Abrako golkoa ixten du.

Hemen kokatzen diren hondartzak Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arrietara, Meñakoz, Plentzia eta Gorliz dira, nahiz eta Barrika, Getxo eta Sopelan hondartza txikiagoak ere badiren, batzuk sarrera zailekoak.

Hondartza guztiak ekialde-mendebalde zentzukoak dira, baina Plentzia eta Gorlizeko badian ez dute lerro berdina jarraitzen eta Hegoalde-Iparralde norantzan kokatzen dira.

Urak nahiko kutsatuak daude, baina Bilbotik urrundu ahala geroz eta garbiagoak dira. Altos Hornos de Vizcayak eta antzeko metalgintza industriek Bilboko itsasadarrara bota zuten eskoriak eta bestelako hiri hondakinek sedimentu lodiak sortu zituzten hainbat hondartzen gainean (adibidez, Arrigunagan).

Hala ere Azkorri bezalako hondartzetan gaur egun ere dunak daude eta jatorrizko landaredia dago. Gaur egun ingurune erdi-babestua dago.

Plentziatik Urdaibaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelugatxe Bermeon dagoen uhartea da, kontinenteari artifizialki lotua

Plentziatik Urdaibaira oso kostalde basatia da. Ia-ia hondartzarik gabea eta oso malkartsua da, hegi handiekin eta 150-200 metroko muinoekin kostaldetik oso gertu.

Plentziatik Bakioraino ez dago hondartzarik eta kala txikiak daude Armintza eta Lemoizen. Kostaldearen zati hau Ekialde-Mendebalde norabidekoa da ia bere osotasunean.

Inguru horretan hainbat uharte daude. Billano lurmuturraren puntan Billano uhartea dago. Bermeon Gaztelugatxe eta Aketxe daude, eta Urdaibairen kanpoaldean, baina Bermeon ere, Izaro.

Billanokoaz gain Matxitxako lurmuturra dago kostaldeko zati honetan. Puntu hau Bizkaiko kostako iparraldeenen dagoen puntua da eta hau ere Bermeoko udalerriaren eremuan kokatuta dago.

Behin Matxitxako pasata Bermeo herria dago. Bermeo herri arrantzalea da eta oraindik malkartsua bada ere lauagoa da aurreko zati guztia baino. Hondartza oso txikia du, Aritzatxu. Kostalde zati honetako herri nagusia da.

Urdaibai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Urdaibai»

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko ingurune natural garrantzitsuena da. Marea gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.

Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Bi hondartza hauek oso handiak dira marea behean dagoenean eta ia desagertzen dira marea gora dagoenean. Hala ere azkeneko honetan dunak berreskuratzeko lana egin da azkeneko urteetan eta horrek marea gora dagoenean ere hondartza zati bat egotea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko ingurune naturalean.

Irlei dagokionez Sukarrietan dagoen Txantxarramendi eta Sandinderi paduraren barruan daude eta Izaro kanpoaldean.

Laidako hondartzak padura osoa babesten du olatuen eraginaz eta hori dela eta zingiratsua da barnealdea. Kanpoaldean, ordea, olatu handiak daude eta Mundakako Laidatxu hondartzan dagoen olatua mundu osoan ezaguna da.

Urdaibaitik Ondarroara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiako kosta 2.gif
Elantxobe herria Ogoño lurmuturraren magaletan kokatuta dago

Urdaibaitik Ondarroara berriro ere oso malkartsua da ingurunea. Ogoño lurmuturra da dagoen lehenengo gauza. Hori baino lehenago Laga hondartza dago. Ogoño 200 metro baino altuagoa den mendia da, labarrekin itsasoan bukatzen dena. Bere ekialdean Elantxobe dago eta ekialderago Ea. Bi herri hauek aldapatsuak dira (batez ere Elantxobe eta oso hondartza txikiak dituzte.

Ispasterren ere inguru antzekoa da eta berriro ere lauagoa egiten da Lekeition, baina hemen ere Lea itsasoratzen delako gertatzen da. Hondartza handiak daude Lekeitio eta Ispasterren. Lekeition Garraitz edo San Nikolas uhartea dago, marea beherarekin oinez bisita daitekena.

Ondarroararte kosta oso basatia da eta ez dago hondartza handirik. Ondarroan Artibai itsasoratzen da eta Bizkaiko hondartzarik ekialdeena, Arrigorri.

Hemen jada Saturraranekin egiten du muga, Gipuzkoako Mutriku herrian.

Hondartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Bizkaiko hondartzen zerrenda


Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arrietara, Plentziako hondartza, Mendexako Karraspio eta Ispasterreko Ogeia dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]