8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Txantxangorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erithacus rubecula» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Life

Txantxangorria
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Muscicapidae
Generoa: Erithacus
Espeziea: Erithacus rubecula
Linnaeus, 1758
Hedadura mapa
Arrautza

Txantxangorria (Erithacus rubecula) bere bular (edo papar) gorriagatik nabarmentzen den hegazti txikia da, 14 cm inguruko luzerakoa. Gazteak arreak dira, tantoz josiak. Ar-emeak berdinak dira.

Intsektu txikiak eta zizareak ditu, bereziki, elikadura iturri nagusi.

Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan (gehiago lurralde hezeetan oso idorretan baino), eta urte guztian zehar ikus dezakegu. Neguan bere populazioak gora egiten du, Europa iparraldeko hotzetik ihesi datozen txoriak ere gerturatzen zaizkigulako.[2] Europa osoan zehar zabalduta dago eta bertako ia eskualde guztietan aurki dezakegu.

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Anttonpapargorri, Antxogorri, Lepogorri, Papargorri, Papogorri, Txantxako, Txantxango, Txindor, Txotxolongorri.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. a b Txantxangorria txoriak.eus webgunean (2017-07-25)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txantxangorri
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Erithacus_rubecula