Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna
Irudia
Motatratatu
international human rights instrument (en) Itzuli
core international human rights instrument (en) Itzuli
Honen parte daUnited Nations General Assembly Resolution 2200 A (en) Itzuli, Q3820803 Itzuli, international human rights law (en) Itzuli, International Bill of Human Rights (en) Itzuli eta nazioarteko zuzenbide
Indarraldi1966ko abenduaren 16a - 
Argitaratze-data1967ko urtarrilaren 1a
Indarrean sartze1976ko martxoaren 23a
KokalekuNew York
Nongo eskumenen mendeNazio Batuetako Estatu kide
Depositary (en) ItzuliNazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

Lan osoa eskuragarriohchr.org…

Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna[1] (ICCPR, ingelesezko sigletan) Nazio Batuen Erakundeak 1966ko abenduaren 16an aldarrikatu zuen itun aldeaniztuna da, eskubide zibil eta politikoak aitortu eta beraiek bermatzeko mekanismoak ezartzen dituena. 1976ko martxoaren 23an sartu zen indarrean.

Itun hau beste itun batekin (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunarekin) batera aldarrikatu zen, eta biek Giza Eskubideen Nazioarteko Itunak osatzen dituzte (New Yorkeko Itunen izenarekin ere ezagunak). Azken itun honek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin batera, Giza Eskubideen Nazioarteko Itun deritzona osatzen du.

1948an Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu zuen. Aldarrikapen honek betebehar loteslerik ezartzen ez zuenez, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak giza eskubideei buruzko itun lotesle pare bat idatzi zituen, betebehar zehatzak ezartzeko [2]. Horrela 1954an Nazio Batuen Batzar Nagusian aurkeztu eta 1966an onartu ziren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak Atariko bat eta sei Zati ditu:

Zatiak Artikuluak Azalpena
1. Zatia 1. artikulua Herrien autodeterminazio eskubidea
2. Zatia 2tik 5era Inpartzialtasun prozesala legean (zuzenbide estatua, atxiloketa baten ondorengo eskubideak, eskubideak epaiketan eta espetxean, abokatu bati eskubidea eta epaiketa inpartzial bati eskubidea)
3. Zatia 6tik 27ra Bizitza-eskubidea. Arraza, sexu edo erlijio arrazoiengatik ez diskriminatzea
4. Zatia 28tik 45era Giza Eskubideen Batzordea: sorrera, osaketa, funtzioak eta funtzionamendua
5. Zatia 46 eta 47 Itunak nazioarteko gainerako tratatuekin duen irismen juridikoa
6. Zatia 48tik 53ra Itunaren berrespena, indarrean jartzea eta aldatzea

Giza Eskubideen Batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 aditu independentek osatzen dute Giza Eskubideen Batzordea, eta lau urtetarako aukeratzen dira. Itunaren betebeharrak estatuek egoki betetzen dituztela gainbegiratzen du Batzordeak, mekanismo hauen bidez:

  • estatuek aldizkako txostenak aurkeztu behar dituzte, Batzordeko kideek aztertzen dituztenak
  • Batzordeak estatuen arteko erreklamazioak ere aztertzen ditu (estatu batek beste estatu baten ez-betetzeak salatzen dituenean)
  • era berean, banakako erreklamazioak ere aztertzen ditu, gizabanako batek estatu baten ez-betetzeak salatzen dituenean

Herrien autodeterminazio eskubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunaren 1. artikuluak Herrien autodeterminazio eskubideari aipamena egiten dio. Hau da bere testu osoa:

"Herri guztiek daukate autodeterminazio eskubidea. Eskubide hori dela medio, libreki erabakitzen dute beren estatus politikoa eta libreki bilatzen dute beren ekonomia, gizarte eta kulturaren garapena.

Nazioarteko zuzenbidean eta elkarren mesedetan oinarritutako nazioarteko lankidetza ekonomikotik ondorioztatzen diren betebeharrei iskin egin gabe, herri guztiek libreki erabili ahal dituzte dauzkaten ondare eta baliabide naturalak beren helburuetarako. Inolako kasutan ere ezin zaizkio herri bati kendu biziraupenerako funtsezkoak dituen baliabideak.

Itun honekin bat egiten duten Estatuek, tartean direla Autogobernu Gabeko Lurraldeak eta Fideikomisoak administratzeko ardura dutenak, autodeterminazio eskubidea bultzatuko dute, eta eskubide hori errespetatuko dute, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2017]
  2. Paul Sieghart, The International Law of Human Rights, Oxford University Press, 1983, 25-26 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]