Esnato
Esnato | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius volemus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esnatoa (Lactarius volemus) Russulaceae familiako onddo bat da. Ipar hemisferio osoan dago hedaturik, Europa Ipar Amerika eta Asiako eskualde epeletan. Udatik udazkenera ekoizten ditu perretxikoak, basoetan.
Perretxiko jangarri modura saltzen da Asiako hainbat tokitan, baina Euskal Herrian ez da jaten. Esne zuria ematen duen perretxiko jangarri bakarrenetakoa omen da.
Perretxiko honek laranja koloreko txapela dauka, mertxikaren antzekoa edo pixka bat ilunagoa, eta 11 cm arteko zabalera duen txapela eduki dezake. Orri horiak izan ohi ditu, oso itxiak. Bere ezaugarri nabarmenetako bat ekoizten duen esne kantitate handia da. Jangarriak diren gainerako laktarioek ez bezala, esne zuria ematen du. Esporak ere zuriak ditu.