Lactarius mammosus
Lactarius mammosus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius mammosus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius mammosus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Lactarius fuscus
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragi mehekoa, laua edo ganbil samarra, pixka bat hondoratua erdiko titiaren inguruan (ez da beti egoten ale helduetan), ertza laster zabaldua, inoiz ez ildaskatua, geroago lobatua; arre-marroi ilun kolorekoa edo gris-herdoil kolorekoa, ilunagoa erdian eta ezkatatsu-fibrilosoa.
Orriak: Lehenbizi horixka-haragi kolorekoak, gero okre ilun kolorekoak, estu samar, itsatsiak edo dekurrente samarrak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrian edo goialdean, zurixka-pruinaduna, okre antzeko tonuekin, distiratsua lehorrean, okre-arrea konprimatzean, betea eta solidoa, ondoren barrubete-barnehutsa, pruinaduna eta glabroa.
Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka-haragi kolorekoa, lehortzean Peruko baltsamoaren edo koko-irinaren usain gozo arin bat botatzen du; geroago lehortze luzearen ondoren, txikoria usaina hartzen du. Latexa, zuria edo zuri-ur kolorekoa, lehen zaporea gozoa, gero akrea.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Mammosus epitetoa latinetik dator, bular, esan nahi duen "mamma" hitzetik. Erdiko titiarengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius glyciosmus delakoak usain antzekoa du, eta badu antza; hala ere handiagoa da eta kolorea ere ez du berdina, grisaxka-lila kolore biziagoak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztutik urrira. Koniferoen basoetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 88 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 313 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) 1986. AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ Lactarius mammosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.