Lactarius helvus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius helvus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius helvus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroi gorrixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius helvus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik toxikoa izan daiteke, baina zenbaitek espezia gisa erabiltzen dute hauts bihurtuta. Prestatuta, haragia gozoa da, baina kalitate gastronomikoki eskasekoa.

Sinonimoak: Lactarius aquifluus,.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 16 cm bitarteko diametrokoa, ezkatatsu-tomentoduna, lehorra, hori-gorrixka kolorekoa, eremu zirkularrik gabea, erdigunean hondoratua, zabaldua, ertz mehearekin eta ebaki bihurgunetsuarekin, irregularra.

Orriak: Ez estu, itsatsiak, edo pixka bat dekurrenteak koska batekin, orritxoekin, batzuetan baita urkilatuak ere, hasieran zuri-horiak arrosa koloreko ñabardurekin, gero ilunagoak, okre-laranja kolorerainokoak, zahartzean esporen hauts zuria agertzen da.

Hanka: 4 eta 13 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 4,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat hondoratua oinarrirantz, luzanga, behealdea mizelio zurixkaz estalia, leuna edo fin-fin apaindua, kapela baino kolore argiagokoa, goialdea zurixka.

Haragia: Okre argia, gorri-arre kolorekoa oinaren oinarrian, hasieran usain gabea, ondoren, batez ere lehortutako onddoetan, txikoria edo Maggi kubituen usain sendoarekin, luzaroan irauten du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" " lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Helvus epitetoa latin dialektaletik dator, horia, esan nahi duen "heluus" hitzetik. Koloreagatik?

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Zenbait autoreren ustez, pixka bat toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius quietus var. yunque delakoarekin nahas daiteke, honek gaztetan kolore gorri iluna izaten du eta latex zuri iluna (opakua, ez koloregabea)

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Goroldio asko dagoen eta hezeak diren basoetan, pinuen azpian edo picea-en azpian (gutxitan pagoetan).[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 88 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 309 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]