Esneki argi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius pallidus» orritik birbideratua)
Esneki argia
Lactarius vellereus - Lindsey 1a.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius pallidus
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Depressed cap icon.svg 
gero zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Tan spore print icon.png 
espora arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki argia (Lactarius pallidus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1]

Susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 12 cm. arteko diametrokoa edo gehiagokoa, haragitsua hasieran, gero deprimitua eta amaieran inbitu formakoa eta ertza denbora luzez biribildua. Azala likatsua hezetasunarekin eta krema-haragi zurbil-zurbil kolorekoa. Uniformea eta larru-zikinaren koloreko tonu batzuekin. Apur bat simurra da.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak, gero gorriz zikindutako krema-zurbil kolorekoak eta esporetako hauts zurixka batekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Sendoa eta laburra, batzuetan eszentrikoa, kapelaren kolore berekoa, orban gorrixkekin hau ere eta likatsua da goia izan ezik, goia pruinosoa eta lehorra.

Haragia: Zurixka, gero zerbait gorrixka batez ere oinean, fruta usain leuna du eta zapore garratza.

Esne zuria, eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero erabat garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahasmenduak sortzeko susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius hau oso arrunta da eta erraz ezagutzen da kapelaren kolorearen uniformetasunagatik.

Lactarius albocarneus-ekin nahas daiteke, honen latex zuria horitu egiten da lehortzean, eta Lactareus musteus-ekin, honek izokin koloreko zirkulu bat du oinaren muturrean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da hosto-zabal basoetan, batez ere pagadietan.[5]

Banaketa eremua: Europan, Australian eta arraroagoa Ipar Amerikan.

Lactarius pallidus

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. , 153 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 526 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). [Es Disfrutando con las setas. ] Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 418 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]