Lactarius deterrimus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius deterrimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius deterrimus
Gröger, 1968
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroi gorrixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius deterrimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius deliciosus delakoak baino kalitate apalagoa du, zapore mikatz samarra, baina jangarria. Intsektuen har-larben elikagai gisa erabiltzen da.

Sinonimoak: Lactarius deliciosus var. deterrimus eta piceus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Neurri ertainekoa, 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta ertz biribildutik deprimitu-inbutu formakora, azal leuna du, likatsua hezetasunarekin eta distiratsua lehorrean, mandarina koloretik marroi-laranjara doana, marroi-hori koloreko ertz ilunagoekin, ukitzean edo zahartzean orban berdeak garatzen ditu.

Orriak: Estu, okertuak, zertxobait dekurrenteak, lamelula urkilatuak, hauskorrak, laranja kolorekoak, ukitzean gorri ilunez eta gris-berdexkaz zikintzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko luzerakoa, betetik barnehutsera, oinarria pixka bat loditua, eremu zirkularrekin, laranja-gorrixka kolorekoa eta gutxi zikindua. Latexa gorri-ardo kolorekoa, ia ez da kolorez aldatzen, baina 30 minutura marroi bihurtzen da.

Haragia: Hauskorra, arrak jota. Hasieran fruta usain leunarekin, baina erretxina usainerako joerarekin, zapore mikatz samarrarekin. Espora-jalkina okre zurbil kolorekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Deterrimus epitetoa latinetik dator, oso txarra, esan nahi duen "deterrimus" hitzetik. Bere propietate organoleptikoengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus delakoarekin nahas daiteke, honen haragia 10 minutuan ez da gorritzen, ez eta marroi iluna bihurtzen 30 minutuan, esnea ere mikatzagoa du eta pinuetan gehiago ateratzen da izeietan baino. Lactarius fennoscandicus-ak kapela marroi-laranja kolorekoa du, tonu gris purpura kolorekoekin, eremu zirkular biziagoak ditu eta oina laranja-okre kolorekoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Ekainetik azarora. Izeietan eta koniferoetan. Lurzoru guztietan

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 80 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Lactarius deterrimus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]