Lactarius acris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius acris
Lactarius spec. - Lindsey 1a.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius acris
Gray, 1821

Lactarius acris Russulaceae familiako onddo bat da.[1]

Bere zapore txarragatik, oso mina, ez da jangarria. Ohikoa Euskal Herriko pagadietan. Kapela likatsua duen Fuliginosi ataleko Lactarius bakarra da, eta beirazko xafla baten gainean isolatutako latexak arrosa-gorrixka kolorea hartzen du airean minutu bat baino lehen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametroa du. Laster zabaltzen da, eta kopa itxura hartzen du, erdian titi oso nabarmena duela, eta ertz makur, mehe eta uhindua. Likatsua da eguraldi hezean, normalean kedarra kolore arinekoa zuriz zikindua, baina beixetik oliba argira joan daiteke

Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak tonu berdexka argiekin eta gero krema-gorrixkak, eta ikututako lekuetan orban beltzekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Motza, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airean tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna du eta zapore garratza. Erreakzio azkarra "tintura de guayako"-rekin, berde-urdinxka kolorea hartzen du.

Esnea: Ugari, zuria, kolorez ez da aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa da eta gero garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius fuliginosus delakoarekin, honek esne zuria du eta ez da kolorez aldatzen eta Lactarius pterosporus espeziarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hostoerorkorretan, batez ere pagadietan, gaztainadietan eta hariztietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 618 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 144 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 412 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]