Lactarius lignyotus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius lignyotus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius lignyotus
Fr., 1857
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius lignyotus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ez oso haragitsua, hasieran konikoa, gero lau-deprimitua titi zorrotz batekin; zurrun-elastikoa; beltza, opakua, lehorra eta tomentuduna, erdigunetik ateratzen diren zimurtasun erradialekin; ertz biribildua, ildaskatze markatua, ondoren zabaldua.

Orriak: Zuriak, geroago okre-arrosa samarreko kolorekoak, meheak, estu, itsatsiak, untziforme samarrak eta zertxobait dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1 cm bitarteko lodierakoa. Goialdean mehetua, liraina, luzanga edo zertxobait sabelduna behealdean; Goiko zatia, erabat zimurtua izaten du; beltza eta tomentuduna, oinarrian argiagoa edo zurixka; barrubetea, azkenik barnehutsa.

Haragia: Zuria, pixka bat arrosa ebakitzean; usain arina izaten du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Lignyotus epitetoa grekotik dator, fuliginoso, esan nahi duen "lignys" hitzetik eta belarria, esan nahi duen. "ous-otos" hitzetik. Kapelaren kolore ilunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erabiltzen sukaldaritzan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz bereizten da antzekoa den Lactarius picinus espezietik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Mendiko koniferoen basoetan (bereziki izei gorrien azpian).

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Vietnam, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 383 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Lactarius lignyotus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]