Lactarius aspideus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius aspideus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius aspideus
Fr., 1838

Lactarius aspideus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, titi kamutsarekin, gero laua, erdian hondoratua, haragi gutxi, hauskorra, ertza gutxi biribildua beherantz; hasieran feltro itxurakoa. Lasto kolorekoa edo okre zurbila, ertzean argiagoa; eguraldi hezean likatsu glutinosua.

Orriak: Estu samar, meheak, urkilatuak, desberdinak; horixka zurbilak, arre-more koloreko latexarekin; itsatsi-dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, pixka bat eskrobikulatua, betea, gero barnehutsa, horixka, leuna, likatsua, gris-more kolorez lausotua

Haragia: Zuria edo horia, ebakitzean lila kolorekoa; lehenbizi gozoa eta gero akrea. Latexa azkar herdoiltzen da lila kolorea hartuz, haragia bezala.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Aspideus epitetoa grekotik dator, ezkutu biribila, esan nahi duen, "aspis" hitzetik. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius flavidus delakoarekin nahas daiteke, baina honek hostoerorkorren basoetan irteten du eta ez sahatsen azpian, eta batez ere kareharrizko lurretan.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Basoen ertzetan, sahatsen azpian, lurzoru buztintsu-karetsuetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Europa, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 381 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Lactarius aspideus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]