Lactarius romagnesii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii 41561-cropped.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius romagnesii
Bon, 1979
Banaketa mapa
Distribution of Lactarius romagnesii.svg

Lactarius romagnesii Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da jangarria. Nahiko ohikoa Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero doi-doi hondoratua. Ertz uhindua, kiribildua eta, batzuetan, pixka bat ildaskatua. Azala lehorra, matea, zimurra, marroi iluna, ertza batzuetan zurbilagoa.

Orriak: Estu samar, okre kolorekoak, tartekatutako orritxo ugarirekin. Adnatak edo dekurrenteak,

Orri adnatak: Oinera iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4-8 x 1,5-2 cm-koa, motza, kapela baino zurbilagoa, batzuetan apur bat okertua eta oinarrirantz mehetua.

Haragia: Krema-okre kolorekoa, aireak ukitzean, leku batzuetan ordu laurden baten buruan, kolore arrosa-gorrixka hartzen du. "Tintura de guayako" erreaktiboarekin berde-urdinxka kolorea azkar hartzen du, eta "sulfato ferroso" erreaktiboarekin berdea. Latexa ez oso ugaria, kolore zurikoa, beirazko xafla baten gainean isolatuz gero, aireak ukitzean ez da kolorez aldatzen. Zapore garratz samarra du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius ruginosus, Lactarius picinus, Lactarius pterosporus, Lactarius fuliginosus eta Lactarius azonites espeziekin.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hostoerorkorren basoetan, batez ere hurritzetan eta pagoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 619 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]