Lactarius pergamenus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius pergamenus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius pergamenus
Fr., 1838

Lactarius pergamenus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Perretxiko hau jatea ezinezkoa da. Oso mina da.

Sinonimoa: Lactifluus pergamenus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 (16) cm bitarteko diametrokoa. Lau-ganbila, gero lau-inbutu itxurakoa eta inbutu itxurakoa; haragi gogorra eta tinkoa, baina hauskorra, boli zuri kolorekoa, ukitzean arre kolorekoa; eremu zirkularrik gabea, ez da likatsua; opakua, askotan zimurtsu-erretikulatua ertzean; hasieran ertza gogor biribilduta beherantz, ondoren zabaldua.

Orriak: Oso meheak, lodiak, desberdinak, hankara urkilatuak, estu, dekurrente samarrak, zurbilak gero krema kolorekoak eta horixkaz zikinduak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2,5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Forma askotarikoa, gehienetan zilindrikoa edo baita oinarrian mehetua ere, betea, gogorra, leuna, eta glabroa, edo zikindua; gehienetan eszentrikoa.

Haragia: Zuria, solidoa eta gogorra. Latexa, ugari eta zuria, oso akrea.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pergamenus epitetoa, orrien hori-pergamino koloreagatik du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius piperatus dekakoarekin nahasten da, antz nabarmena du. Haragiak eta latexak kolore horia hartzeko duten joerak bereizten du. Lactarius piperatus espeziean, berriz, kolore urdin-berderako joera dago. Lactarius pergamenus txikiagoa izan ohi da, eta itxura lerdenagoa izaten du. Beste Lactarius zuri batzuek ez dituzte orriak hain estu

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Pagoen, arteen eta xarmen basoetan, gehienetan taldeetan; oso gutxitan koniferoen azpian.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Euskal Herria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  5. Lactarius pergamenus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]