Lactarius rubrocinctus
Lactarius rubrocinctus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius rubrocinctus Fr., 1863 |
Banaketa mapa | |
Lactarius rubrocinctus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, lau-ganbiletik, zabaldu malgura, azkenik hondoratua. Ertza mehea, lobulatu-uhindua eta kiribildua edo kurbatua. Azala bereizezina, apur bat likatsua, baina berehala lehor, zimur kizkurra erdian; kolore okre-laranjakoa edo gorri-lehoi kolorekoa, ilunagoa erdian eta okre herdoil edo okre-gorrixka koloreko orbanekin, zabalagoak erdialderantz.
Orriak: Estu, meheak, batzuk urkilatuak, itsatsi-dekurrenteak, tartekatutako orritxoekin, krema edo krema-arrosa kolorekoak edo krema-laranja koloretik okre-laranjara doazen kolorekoak, zaurietan ilundu egiten dira, eta ertz leunekoak, zorrotzekoak, eta lila zurbiletik gorrixkara doazenak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 7 x 1 - 1,8 cm-koa, zilindrikoa, zertxobait mehetua oinarrian, kolore zuriko feltro moduko bat du, betea, gero barnehutsa, ileduna, leuna, kapelaren kolorekoa edo iluntxoagoa, eta orban arreak ditu oinarrian, orriekin bat egiten duen lekuan, tonu gorrizta ardo koloreko eremu bat du eraztun baten antzera.
Haragia: Lodia, trinkoa, okre zurbil kolorekoa, ebakitzean, ilundu egiten da, astaputzen usainaren antzekoa botatzen du eta zaporea garratza du. kolorez aldatzen ez den latex zuri bat jariatzen du, zapore gozokoa hasieran, baina gero mingotsa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Rubrocinctus epitetoa latinetik dator, gorria esan nahi duen "ruber" hitzetik eta zinta esan nahi duen "cinctus" hitzetik. Oina apaindu dezakeen goiko gerrikoagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius boletus eta Lactarius fulvissimus espezieekin nahas daiteke, baina hauek ez dute eraztunaren antzekoa den eremu koloreztatutakorik oinaren goialdean.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hostozabal basoetan agertzen da, batez ere pagadietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 422 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 564 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 319 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..