Esneki zuri-orriarrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius controversus» orritik birbideratua)
Esneki zuri-orriarrosa
Lactarius controversus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius controversus
Pers., 1800
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Depressed cap icon.svg 
txapel zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki zuri-orriarrosa (Lactarius controversus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1]

Lactarius controversus, tamaina handikoa da, kolore zurixkakoa orban arrosekin. Tonu arrosako orriak eta pixka bat dekurrenteak ditu. Zapore mineko latex zuria du eta batez ere makaletan ateratzen da.

Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 25 cm. arteko diametrokoa. Gogorra baina hauskorra, haragitsua, ganbila, gero kopa edo inbutu formakoa. Bere gaztaroan oso biribilkatutako ertzak, luzaroan irauten dute horrela. Azala zurixka du, eta orban arrosa lausotuak ditu. Pixka bat zonatua eta ertzetan tonu ardo kolorekoekin. Likatsu samarra da eguraldi hezearekin.

Orriak: Dekurrenteak eta oso estu, meheak, hasieran krema-zurixkak eta ondoren haragi-arrosa deigarriko kolorearekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: Zuria, betea, gogorra, ilegabea, motza eta trinkoa, gehienetan erdian, baina eszentrikoa ere izan daiteke.

Haragia: Zuria, gogorra, hauskorra.

Latex zuria eta zapore garratzekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria garraztasun higuingarria duelako. Hala ere, Europako hego-ekialdeko herrialdeetan, Serbia eta Turkia bezalakoetan jan egiten da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius vellereus-arekin, baina honek ez du tonu gorrixkaz zikindutako eremurik, eta orriak ez dira zuritik arrosara igarotze.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, basoetan eta belardien ertzetan, makal eta burzuntzetatik gertu talde handiak osatuz.[5]

Banaketa eremua: Britania Handia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 138 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 418 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 525 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). [94 Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]