Edukira joan

Esne arrosakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius fuliginosus» orritik birbideratua)
Esne arrosakorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius fuliginosus
Fr., 1838

Esne arrosakorra (Lactarius fuliginosus) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Zapore oso mina du eta honek janezina bihurtzen du. Modu ulergaitz samarrean niskaloekin nahasten da askotan, latex laranja baitute eta ez baitute habitatik partekatzen.

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero inbutu formakoa, batzuetan erdiko sakonunean ikus daitekeen titi txiki batekin. Krema zurbiletik marroi kedarrera doan belusezko azala. Ale helduetan ertz ildaskatua.

Orriak: Estu samar, desberdinak, urkilatuak, itsatsiak edo itsatsi-dekurrenteak, hasieran horixka eta azkenik hori-izokin kolorekoak, igurtziz gero gorritu egiten dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ia zilindrikoa, oinarrian mehetua, orriak baino kolore argiagokoa eta zaurietan arrosa-haragi kolorez zikindua.

Haragia: Lodia, irmoa, elastikoa, ebakitzean zuria baina bi minututan arrosa-haragi kolorera pasatzen da. Zapore leunekoa eta fruta usainekoa. Latex ugari du, hasieran zuria eta ondoren arrosa-izokin kolorekoa; lehenengo gozoa eta gero garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Fuliginosus epitetoa latinetik dator, "fuliginoso" hitzetik, kedarra duela esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan zapore garratza duelako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius picinus delakoarekin eta Lactarius lignyotus espeziarekin, besteak beste.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta erretxinadunen basoetan, batez ere Corylus avellana-ren azpian.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da iparraldeko eremu epeletan, Europa, Ipar Amerika, Afrika iparraldea.[5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 511 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 144 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. Lactarius fuliginosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]