Europako Espazio Agentzia
- Artikulu hau ESA edo Europako Espazio Agentzia buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Esa».
Europako Espazio Agentzia (ingelesez: ESA - European Space Agency) miaketa espazialari bideraturik dagoen agentzia europarra da. 1975an sortu zen eta Europako Batasuneko 20 estatuek gehi Suitzak eta Norvegiak hartzen dute parte agentzian. Urtero 3.000 milioi €ko aurrekontua du eta 2.000 lankideko taldea.
Egoitza nagusia Parisen dago, baina bere estrukturak oso deszentralizatuak daude. ESAren teknologia-gune nagusia Noordwijken dago, Herbeheretan. Lurra behatzeko misioa (ESRIN) Frascatin dago, Italian. ESAko misioen kontrola (ESOC) Darmstadten dago, Alemanian. Astronauten Europar Zentroa (EAC) Kolonian, Alemanian. Eta Espazioko Astronomia Europar Zentroa (ESAC) Madrilen, Espainian.
Leopold Eyharts (Biarritz, 1957-) euskal herritar astronauta agentzia horretako kidea da.
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artemis
- Cluster
- Double Star
- Envisat
- ERS-2
- GIOVE-A
- Hubble Espazio telskopioa NASArekin elkarlanean
- Cassini-Huygens NASArekin elkarlanean
- Integral
- Mars Express
- Meteosat
- Rosseta
- SMART-1
- SOHO NASArekin elkarlanean
- Ulysses NASArekin elkarlanean
- Venus Express
- XMM-Newton
Planeatutako proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ADM-Aeolus
- BepiColombo
- Chandrayaan ISROekin elkarlanean
- Corot CNESekin elkarlanean
- ExoMars
- Galileo kokapen proiektua
- Gaia
- Herschel Behatoki Espaziala
- Planck Surveyor
- James Webb Teleskopio Espaziala NASArekin elkarlanean
- LISA Pathfinder