Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Fernando II.a Habsburgokoa (Graz, 1578ko uztailaren 9a - Viena, 1637ko otsailaren 15a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1619-1637 bitartean, Austriako artxidukea (1619-1637) eta Hungariako (1618-1625) zein Bohemiako erregea (1617-1619 eta 1620-1627). Bere erregealdi osoa Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matias II.a bere lehengusuaren ondorengoa izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerrari hasiera eman zion Bohemiako matxinadak harrapatu zuen. Erregetza kendu, eta bere ordez noble txekoek Frederiko V.a, Palatinatuko hauteslea errege izendatu bazuten ere, Fernando II.ak bere etsaia zapaldu zuen 1620an Mendi Zuriko guduan (txekieraz: Bitva na Bílé hoře).
1626an, Alemanian alderdi protestantearen zuzendaritza hartu zuen Kristian IV.a ere garaitu zuen eta Lübeckeko bakea sinarazi zion 1629an. Ondoren eragin zituen zapalkuntza gehiegizkoek berriro gerra ekarri zuten, eta Gustavo II.a Adolfok, Frantziak bultzaturik, auzian esku hartu eta garaipena lortu zuen Breitenfeld, Lech, eta Lützenen. Gustavo II.a hiltzean, enperadorea nagusitu zen berriro (Nördlingenen). Oso buruzagi militar onak izan zituen (Tillyko kondea, Albrecht von Wallenstein, Maximiliano I.a Handia).
Zuhaitz genealogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.