Jeanne Villepreux-Power
Jeanne Villepreux-Power | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeanne Villepreux |
Jaiotza | Juillac, 1794ko irailaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Juillac, 1871ko urtarrilaren 25a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, zoologoa, itsas-biologoa, naturalista, jostuna eta ikertzailea |
Lantokia(k) | Paris eta Messina |
Kidetza | Londresko Zoologia Elkartea Société cuvierienne (en) ![]() Q3488667 ![]() |
Izengoitia(k) | Jeannette Power |
Jeanne Villepreux-Power (Juillac, Frantzia, 1794ko irailaren 24a – Ibidem, 1871ko urtarrilaren 25a) frantziar jostun, zoologo, itsas-biologo aitzindaria eta autodidakta, naturalista, ikertzailea eta asmatzailea izan zen.[1] Power kaiolak asmatu zituen, 1832an lehen aldiz arrainontzi bat erabili zuelarik itsas-organismoak ikertzeko. Edmond Perrierrek itsas biologiako estazioen aitzindari gisa deskribatu zuen eta Richard Owen biologo ingelesak "Akuariofiliaren ama" zeritzon.[2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Pierre Villepreux zapataria eta Jeanne Nicot izan ziren. Lau haurridetan zaharrena izan zen. Bere kabuz ikasi zuen irakurtzen eta idazten.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jostun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisera oinez joan zen, 18 urterekin, eta jostun aritu zen bertan; hala, Maria Karolina Borboi Bi Sizilietakoa printzesaren (1798-1870) emaztegai-soinekoarengatik egin zen ezagun, Berryko dukea zen Karlos Fernando Artoiskoaekin ezkondu zenean.
Itsas biologo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatari irlandar bat ezagutu zuen, James Power, eta harexekin ezkondu zen 1818an, Mesinan (Italia). Bikotea Sizilian finkatu zen, eta Jeanne Villepreux-Power uhartearen historia naturala aztertzen aritu zen erabat.[4] Senarraren abizenarekin, Jeannette Power izenarekin, argitaratu zuen 1839an Mesinan Itinerario della Sicilia riguardante tutt'y rami di storia naturale e parecchi di antichità che ese contiene eta 1842an Napolin Guida por la Sicilia, uharteko naturaren eta kulturaren alderdien gida osatua.
Une horretako moluskuez eta fosilez interesatu zen, bereziki argonauta olagarro pelagikoaz. Berak erabaki zuen garai hartan irekitako auzi zientifikoa: argonautak bere oskola jariatzen zuen ala beste batzuenak aprobetxatzen zituen, karramarro ermitauarenak adibidez? Horiek aztertzeko, Power kaiolak eraiki zituen, geroko arrainontzien aitzindariak. Beirazko kaiola murgilgarriak ziren, itsas animalien bizitza behatzeko eta aztertzeko ateratzeko aukera ematen zutenak. Ohar horiekin frogatu zuen argonauta ez zela oportunista bat, bere oskol propioa jariatzen baitzuen. Espeziearen ugalketa modua ere zehaztu zuen, sexu dimorfismo handia baitu. Observations et expériences physiques sur plusieurs animaux marins et terrestres (Behaketak eta esperimentu fisikoak itsasoko eta lurreko hainbat animaliarekin) argitaratu zuen. Arrain-hazkuntzaren aurrekari bat ere proposatu zuen, arrainkumeak hazteko eta arrainak desagertzen zirenean ibaiak birpopulatzeko.
Cataniako Zientzia Akademiako lehen emakume kidea izan zen. Londresko Zoologia Elkarteko eta beste hamasei zientzia elkartetako korrespontsala ere izan zen.[5]
Bilduma eta eskuizkribuak galdu itsasontzia hondoratzean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bildumak, historia naturaleko apunteak eta eskuizkribuak itsasoan galdu ziren 1838an, Londresera ekartzen zituen itsasontzia hondoratu zenean. Idazten jarraitu arren, ez zuen beste oharrik egin. Power senar-emazteak Parisera joan ziren 1843an. 1870eko neguan Paristik ihes egin zuen Prusiako armadaren inbasioaren aurrean, eta bere jaioterrira itzuli zen, Juilliac-era, non 1871ko urtarrilean hil zen.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere izena Venusen krater bati eman zitzaion.[6]
- Lemosineko zientzialari gazteei emandako sari batek badu bere izena.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "4 de vendimiario del Año III" en el calendario revolucionario francés
- ↑ (Ingelesez) Women's History Month | Jeanne Villepreux-Power. (kontsulta data: 2020-04-06).
- ↑ «Women's History Month: Jeanne Villepreux-Power Txantiloi:Wayback». 13.7 Billion Years; 14-03-2012.
- ↑ «Jeanne Villepreux: Inventora de los acuarios» Fundación Aquae.
- ↑ Macho Stadler, Marta. (2015-09-24). «Jeanne Villepreux-Power, naturalista» Mujeres con ciencia.
- ↑ «Planetary Names» planetarynames.wr.usgs.gov (kontsulta data: 2025-01-05).
- ↑ [https://www.refletsdelaphysique.fr/articles/refdp/pdf/2012/04/refdp201231p25.pdf Femmes et science Le prix Jeanne Villepreux-Power Un prix régional pour des jeunes fi lles scientifi ques du Limousin. ].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]