Rachel Fuller Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rachel Fuller Brown
Rachel Fuller Brown.jpg
Bizitza
Jaiotza Springfield1898ko azaroaren  23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Albany1980ko urtarrilaren  14a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea 1926) Ph.D.
Mount Holyoke College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kimikaria eta asmatzailea
Lan nabarmenak Nystatin Itzuli
Jasotako sariak

Rachel Fuller Brown (Springfield, Massachusetts, 1898ko azaroaren 23a - Albany, New Yorkeko Estatua, 1980ko urtarrilaren 14a) estatubatuar kimikaria izan zen. Bere bazkidearekin Elizabeth Lee Hazen-ek lehen antibiotiko eraginkorra garatu zuten pertsonengako onddo gaixotasunaren kontra[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rachel Fuller Brown [2]Annie Fuller-en eta George Hamilton Brown-en alaba zen. Bere aita, aseguru-agente bat, bere familiarekin batera Webster Groves-era, Misuri, lekualdatu ziren, non Brow lehen mailako eskolara bertaratu zen, nahiz eta zientziari buruzko berehalako interesa garai horretan ez izan. 1912an, bere gurasoak banandu zien. Hura eta bere anaia txikia Springfieldera itzuli ziren bere amarekin, etxeko ekonomiari laguntzeko idazkaria bihurtu zen eta hainbat apezpiku-elizako administratzaile bezala geroago.

Familiaren egoera ekonomikoaren ondorioz, Brown-ek bere bigaren mailako ikasketak bukatu bezain pronto lan egitera behartu zuten. Baina bere lanaren ahalmenak hunkitu zituen Henrietta F. Dexter, bere amonaren lagun aberasduna, eta Brown-en matrikula finantziatu egon zuen Massachusettseko Mount Holyoke College-n non kimikako lizentzia eta historiakoa lortu zituen. Kimikarako bere inklinazioa gertatu zen Emma Perry Carr irakasleak emandako zientzia-ikasturtea jaso ondoren.

Geroago, Kimika organiko eta bakteriologikoko bere doktoregoa osatzeko Chicagoko Unibertsitatera joan zen. Hiru urtetan zehar kimikako eta fisikako irakaslea izan zen Francisco Shime eskolan, Chicagotik hurbil.

Bere tesia (graduaziorako eskatutako ikerketa-proiektua) aurkeztu zuen 1926an, baina atzerapena egon zen bere ahozko azterketen antolaketan, hark bere titulua osatzeko beha zituen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  737 Enero 2012 - Rachel Fuller Brown . Noiz kontsultatua: 2017-04-10 .
  2.   S, Ana (2017-01-14) Mujerícolas: Rachel Fuller Brown. El descubrimiento de antibióticos para hongos . Noiz kontsultatua: 2017-04-10 .