Slavoj Žižek
Slavoj Žižek (ⓘ) (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak hainbat alorretan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) egin ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideez hornitzeagatik ezaguna da.
Filosofia ikasi zuen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bai eta bertan doktoretza egin ere. Egun, Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, zenbait unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]
Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa. Hausnarketa gai izan ditu halaber Europan gertatzen ari diren prozesu subiranistak. Gai horietan, mendebaldeko "ezker unibertsalista" edota postnazionalen aurka jotzen du, prozesu soberanistak babestuz.[2]
1990ko hauteskundeetan Esloveniako presidentetzara aurkeztu zen, nahiz eta hautatua ez izan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Revija Problemi. (2007ko urriaren 30a). Society for Theoretical Psychoanalysis, Ljubljana. Slovenia Cultural Profiles Project.
- ↑ Galfasoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta: 173. or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Slavoj Žižek |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slavoj Žižek |
- Zizek, ezkerreko pentsamendu berria, Larrun (Argiako gehiagarria), 143. zkia.
- Žižeki egindako elkarrizketa, Berria, 2010eko ekainaren 13a
- Žižeki egindako elkarrizketa, Argia, 2010eko ekainaren 27a, 2236. zkia.
- Slavoj Zizek Iruñean etab... Lapiko Kritikoa, txostenak
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galfarsoro, I. 2008: "Zer egin Lenin?" in Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela. ISBN 978-84-7681-569-4
- Galfarsoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-15313-15-1
- Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
Artikulu hau Esloveniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Pages using the Phonos extension
- Esloveniako biografia zirriborroak
- 1949ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Esloveniako filosofoak
- Filosofo politikoak
- Marxistak
- Esloveniako soziologoak
- Eslovenierazko idazleak
- Gizon filosofoak
- XXI. mendeko filosofoak
- Kulturaren filosofoak
- Esloveniako ateoak
- Esloveniako saiakeragileak
- Ljubljanatarrak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- Psikologiaren filosofoak
- Filosofo sozialak
- Gogamenaren filosofoak
- Hegeliar filosofoak
- Logikaren filosofoak